Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktoresa (ETCn 365 agerraldi; orobat emakumezko aktore ETCn 1.419, emakume aktore ETCn 108 eta aktore emakume ETCn 17; cf. gizonezko aktore ETCn 870 agerraldi eta aktore ETCn 67.827 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ez da aktoresa agertzen) iz emakumezko antzezlea; emakumezko aktorea. ik aktore.

Osaba Cesare gero aktoresa batekin ezkondu zen, eta hori tragedia handia izan zen gure amonarentzat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.

Pelikula horretan parte hartu zuen beste aktoresa batek laburbildu zuen, ustekabean, zer zen neorrealismoa.  Berria - Kultura   2004-08-01

Nataliak beste itxura bat zuen, alaiagoa edo ukiezinagoa, Hollywoodeko filmetako aktoresa bat bailitzan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 68. orr.

Aktore zein aktoresa ezagun andana batek begi logaletsuz eta keinu ameslariz begiratzen ziguten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 77. orr.

Kontatzen du, behin batean, Julio "Indio" Perezek gutun bat nola erakutsi zion, esanez, arrunt maitemindua daukan aktoresa famatu batena zela: -"Ikustak... ezkontzeko eskatzen zidak".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.

Dorothy Trotter nuen gogoan, zineko aktoresa handia; nire etxekoak nituen gogoan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 237. orr.

Zaldiari eutsi eta handik gutxira, berriz, Raquel Welch azaldu omen zen zaldiaren atzetik korrika, ordu hartan ospe mamitan zebilen Hollywoodeko aktoresa; bikini beltz batez jantzita azaldu ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

Eta atzera ere dantzaldiak, komediak, amodioak eta orgiak aktoresekin, dantzariekin, prostitutekin eta hainbat maitalerekin.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 18. orr.

Antzerki-aktoresa bat, garrantzi handiko paper bat jokatzeagatik, enpresari zahar eta nardagarri batekin moldatzen zela; andre bat, itxuraz prestua, zita-etxe batera joaten zela; horrek guztiak txoratu egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Zine-aktoresa, 1914an jaioa Bolonian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Halaxe dio deitzen, nonbait Jeromeren amari 1943ko zine arrakastarik handiena izan zen izen bereko filmeko protagonista-aktoresarekin zenbait antz atzematen omen zion eta.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 85. orr.

Egeak, musikari eta aktoresa lanak eginez, ateratzen zuen bizimodua, Parisko antzoki batean, konpainia txiki batean, kamarako musika eta opera piezak jotzen zituen talde batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aktoresa bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus