Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aktore (ETCn 67.827 agerraldi) 1 iz zinema, antzerki eta kideko antzezlan batean pertsonaia bat irudikatzen duen pertsona. ik aktoresa; antzezle; antzezlari; komiko; komediante; teatrolari.

Beti nahi izan zuen aktore izan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 19. orr.

Jarraian, begietara adi-adi so egin nion, teatro pixka bat eginez, tragedia bat jokatzen ari den aktorea banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.

-Aktore adiskide batekin hitz eginda zegoen heriotza antzezteko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 66. orr.

Bai, Neoren papera egiten zuen aktorea zen Keanu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.

Aktorea edo kantantea izatea, eta kontu egin, orduko gure idoloak Espainiako kulturakoak zirela eta 70eko hamarkadako modaren lilurapean bizi ginela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.

Ez zen beti yiddish antzerkiko aktore izan, aldiz, bai Frantzian eta baita Alemanian ere jarduna zen lanean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.

Baina pelikula horretan parte hartu zuen beste neska aktore batek laburbildu zuen, ustekabean, zer zen neorrealismoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Baina ez zuen kemenik ukan aktoreei errepikarazteko, gain hartu zion ikusiak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 277. orr.

Aktoreren batek gangster-industriako filmean lanik egin nahi ez badu, berehalaxe entzungo du mehatxua: "Kontuz, zure aurpegi eder horretan azidoa eror liteke".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Aktore batzuek mozkortiaren imintzioak antzeratzen zituztela zirudien.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Laburmetraia esperimentalak egin izan ditu, muntaketa, aktore, argiztatzaile, zuzendari eta gidoilari lanak bere gain hartuz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Hirugarren aktorea, berriz, Maurice Ronet, aski ezaguna zen beste film frantziar batzuetatik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.

Bere irudikoz modelo izateko neurri egokienak gainditurik zeuzkan ilehoriak, eta aktorea izateko Hollywood urrutiegi zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Bueno, Laurence Fihsburne hori aktore bat da, beltz kankailu sendo bat, pelikulan Morfeorena egiten zuena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Isiltasunaren bitartez espresatzen ziren bi aktore ematen zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Biziki gogoko izan dut beti samurai filmetako aktoreen jokoari horren ongi dagokion formula hau.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 157. orr.

Eta, antzokietan, aktoreren batek errebolberra ateratzen bazuen, hatzak belarriko zuloetan sartu-sartu egiten zituen eta ez zuen agertokira begiratu ere egiten, harik eta armaren tiro-hotsa aditzen zuen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Baziren antzerkigileak, eta baziren aktoreak, antzerki lanak prestatu zituztenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Quenu, longaina eta eskularru grisak jantzirik eta arreta handiz orrazturik, aktoreen izenak programan bilatzeaz baizik ez zen arduratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 373. orr.

Aktore zein aktoresa ezagun andana batek begi logaletsuz eta keinu ameslariz begiratzen ziguten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 77. orr.

Bertsolaria, trikitilaria, aktorea, kantaria kanpoan dabilen bitartean, emazteak etxean egoten dira gehienbat, eta bakarrik.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 43. orr.

Capa hura Frank Capra zinema zuzendariari ostu omen zion eta, enborretik ezpala, Robert izena gogoan ez dudan aktore bati.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 117. orr.

- Bitxia da zenbat aktore sartzen diren apaiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.

Molière ere ez al zen aktorea?  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 76. orr.

Eta baziren batzuk, antzerkigile edo aktore izan gabe, egunero antzezten zutenak, gotorlekuan egun bat gehiago iraun ahal izateko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Hantxe zeuden aktore guztiak, babesean eta seguru.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 149. orr.

Hartan parte hartu zuen idazle eta aktore honek, zeina zinegotzi izatera ere behin baino gehiagotan iritsi baitzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Bazen esatarien artera, eta hauek mikrofonotik jendeari ari zitzaizkiola, estudioa garbitzera sartzen zelakoa egiten zuen aktorea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Eta aktoreek ere beti jakin dute noski zer nahi duten eta zergatik: galdetu, bestela, eta Hamlet esango dizute guztiek: Hamlet bana.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

Zeinen galdera ederra! Ez nintzen aktore bakarra komedia hartan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 152. orr.

Pelikulak egiten hasita ere bazegoen, baina ez zen isiltzen; diruaren aurrean ere ez zen isiltzen eta, badakizu, aktoreen kontuak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 76. orr.

2 eragilea.

Aktoreak definitu ondoren, haiekin eragiketak egiten hasiko da orain Euklides.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Alegia, teknologia sozialki eraikia da, eta eraikitze-prozesu horretan aktore sozial desberdinek (interes eta ardura desberdinekin) hartzen dute parte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 251. orr.

Eta historiak herrestan eramaten ditu gizaldiz gizaldi bai gertakizun publikoak, bai bere aktoreak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 31. orr.

3 irud/hed

Batean keinu bat egiten zuela, bertzean bertze bat; orain makulu bat zerurat altxatzen zuela, orain bertzea, aktore ona zen aitona Nikolas, noiz eta bere historiak kontatzen baitzizkigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Fartsako aktore nagusia izanen nintzen!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 204. orr.

4 (izenondoekin)

Gure taxi gidariak segurtatu digu Jackie Txan aktore famatuak "bat" zenbakia zeukan matrikulazioa milioi bat euro pagatu zuela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 91. orr.

Konstruktibista sozialen helburua, beraz, gailu teknologiko zehatzen eraketa-prozesuan parte hartuko luketen aktore sozialen interes eta harremanetatik abiatuta, teknologiaren konstituzio sozialaren berri ematea zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Nire lehen lana, Pantxo Rey aktore gazteari elkarrizketa egitea zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Begi marroiek gona berdea bilatu zutenean usain gozo batek astindu zion sudurra, gizon usaina, airean zebilen izerdi usain gozoa, imajinatzen zituen filmetako aktore galaien bular iletsu beltzaranak, zinema aldizkarietako argazkietan agertzen diren horietakoak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 42. orr.

-Bada, nire hipotesia da Auroraren begirada hori, alde batetik aktore amateurraren xalotasuna adieraz lezakeena, baliatu egiten duela Rohmerrek, zertarako eta hain juxtu horrexetarako.     «Kuskue tanden», 2004 - 57. orr.

Egun aktore famatua den gure antzerki irakaslearekin topo egin nuenean, horretaz guztiaz gogoratu nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

Dena dela, hiru hauek film hartako aktore eskasak baino askoz hobeto mugitzen dira; eta gainera hau ez da filma, hau errealitatea da!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 105. orr.

Ez al da aktore miresgarria, Williams jauna?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 28. orr.

Niri anaia hura Alan Ladd zinemako aktore ospetsuaren berdin-berdina iruditzen zitzaidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 36. orr.

Juan Uribe eta Fabio Restrepo "aktore naturalak" hautatu ditu Gaviriak protagonista nagusien rolak jokatzeko.  Berria - Kultura   2004-09-24

Cash gaztearen eta James Deanen arteko uztarketatik aterako litzatekeen figura islatu nahi zuen Mangoldek filmean, eta Joaquin Phoenixen aurkitu zuen aktore egokia.  Berria - Kultura   2006-02-03

Ederra ez ezik, aktore ona ere izan behar zuen, dudarik gabe; eta puta galanta, noski.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Denbora dezente igaro da orduz geroztik, eta oso famatua egin da, telebistari esker batez ere: ez da batere aktore txarra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 71. orr.

Bai, jauna, eta aktore onaren sona nuen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 123. orr.

Eta maitasun hori adierazten dutenean -euskarari buruzko maitasuna, esate baterako-, oraindik okerragoa da, aktore txar eta erretorikoak ematen dute.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 105. orr.

Lupe Velez, suizidatzeko asmoz barbiturikoak hartu ondoren goragaleak jo eta bere burua komuneko zuloan sartuta hilik aurkitu zuten bigarren mailako aktore txikanoa izan zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.

Aktore handia eta bere zaindariak engainatzen oso trebea dela erakusten du Donatienek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 20. orr.

- Begira neska aktore pinpirin hauek!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.

Aktorea zen, antza, Italian, teatroan, aktore ona, antza, baina ez zekien isilik egoten, badakizu.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 76. orr.

Garai hartako film komikoetan protagonista baserritar inozo eta trakets bat izaten zen sarri askotan, hirian edo gizartearen goi-mailako giroan dena aldrebes egiten zuena (Bourvil aktore komikoaren paper tipikoak).  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.

Egunean bertan erosiz eta salduz aritzen direnak), inbertsio eta pentsio funtsak dira aktore printzipalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Ruche jaunak aurrera segitu zuen, bikaintasunez, hondamenak hondamen antzezten jarraitzen duten aktore onek bezala.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.

Zer loria De Funes aktore ospetsuaren ziminokeriak txineraz entzutea!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 55. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dekoratu itogarri bat, aktore-zuzendaritza oso estrabertitu bat, eta irudia etengabe argitasun eta iluntasunezko sare edo hesi batean, pertsonaiak barruan hartzen eta jaten dituen sare batean bezala, banatuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Gisela atsegin hark, bere aktore aurpegiarekin, ez zuen tutik ulertzen nire purrustadaz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.

The Last Picture Show filmarekin hasi zuen aktore ibilbidea 21 urterekin, ordutik hamaika pelikulatan hartu du parte.  Berria - Kultura   2004-09-04

Ofizialek eta azpiofizialek esanak esan, bost axola zitzaizkigun guri gerrako lubakietako nekaldi eta arriskuak, sinetsita baikeunden gerra-entsegu bat baino ez ginela antzezten ari, aktore-mozorroan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 111. orr.

Eta asko idazten zituen egunero eta gero aktore keinuak eginez irakurtzen zizkidan ganbaran, eta nik txalotu egin behar nuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Harenera bildu ohi diren beste asko bezala: intelligentsia paristar kutsukoa, unibertsitate jendea, aktore-ikasleak... Bere legenda egina dauka emakumeak, gaueko erreginarena.     «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Abdul gauza asko izan zen bere bizitzan: suhiltzaile, porno aktorea, gigolo, postari, organista, aseguru-saltzaile, bortxatzaile, poeta, exhibizionista, diseinatzaile, maisu...  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 131. orr.

Eta antzerkietan pantomima aktoreek hitzik gabe istorio osoak dantzaz eta pantomimaz kontatzen eta adierazten dizkigute.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 176. orr.

Suess Aja Cawa denbora haietako zine-aktore oso sonatua zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

7 aktore gonbidatu (corpusean ez dago; ETCn 11 agerraldi)

Aktore gonbidatu gisa etorri naiz.  ETC-prentsa   Berria, 2007-02-21

Unicreditorena ikusita, Bankinter (%1,09) aktore gonbidatuaren rolean jarri zen, irrifartsu.  ETC-prentsa   Berria, 2007-05-11

Aktore gonbidatua: Maria Alonso del Val.  ETC-prentsa   Gipuzkoako Hitza, 2019-04-19

Denboraldian zehar hainbat aktore gonbidatu agertu ziren, besteak beste Martxelo Rubio, Edurne Agirrezabala eta Karmele Aranburu.  ETC-entziklopedia   Go! azen (telesaila) Wikipedia

2001ean The Practice telesailarengatik aktore gonbidatu onenaren Emmy saria irabazi zuen eta 2009an Lost telesailarengatik bigarren mailako aktore onenaren beste Emmy sari bat. ETC-entziklopedia   Michael Emerson, Wikipedia

8 aktore lan

Azken ordua arte aktore lanetan aritu zen Jean Gabin, nahiz eta azken filmeen maila 30 eta 40ko hamarkadetakoen aldean baxua izan.  Berria - Kultura   2004-05-16

Azkenik, aktore-lana da antzokira joateko zioetariko bat.  Berria - Kultura   2004-11-13

Aliatuek askatutako Erromako kaleetan jarri zituen kamerak, askatasunez, bitarteko eskasekin, erresistentziaren inguruko istorioen protagonistak aktore lanetan zirela.  Berria - Kultura   2006-05-07

- Ruthek bere aktore-lana beste ardurarik ez dik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 247. orr.

Baina ez da samurra agure matxino hau mendean hartzea, eta, arkatza eta paperaren faltaz, ideia jenial bat du: espetxe barruan teatro emankizunak gertatu eta antzeztea, berak eta beste kartzela-kide batzuk aktore lanetan jardunez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Zinean neska mordoa daude aktore-lanetan ez dakitenak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 180. orr.

1799an beteta ikusi zuen bere amets handienetarikoa: bere Oxtierneko kondea edo libertinajearen ondorioak Versallesko "Theatre de la Socièté Dramatique" taldearen eskutik antzeztua ikustea, bera aktore lanetan zela, gainera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

9 aktore nagusi

- Ez da, noski, aktore nagusiarentzako papera, baina aktore moldaerraza eta fina izateko ospea lortu nahi duzula kontuan hartuta, ez dago paper hoberik antzezlanean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.

Arazoaren kontzientzia hartze garrantzitsua dago, eta urrats bat egitea eta agertzea erabaki duten aktore asko daude, nahiz eta pixka bat frustratuta nagoen, aktore nagusiak ez direlako iristen.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Zuzendariaren lana ez ezik, aktore nagusien lana ere laudatu dute kritikariek, Gael Garcia Bernalena bereziki.  Berria - Kultura   2004-05-20

Identifikazioa handitzeko edo, Aranburu aktore nagusia plano guztietan dago.  Berria - Kultura   2006-01-27

Aktore nagusi Burt Lancaster zuen film batez ere oroitu nintzen gau hartako insomnioan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

Dekorazioa dotoreagoa da, zuzendaritza-lana profesionalagoa, eta aktore nagusia berria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 247. orr.

10 aktore pornografiko (corpusean ez dago; ETCn 200 agerraldi)

Aspaldi honetan, ordea, koadrilako afarietan ikazkin arlotearen aipuaren arrazoia beste bat izaten zen, ezkondutakoek berriro jaiotzekotan Olentzero izatea gustatuko litzaiekeela defendatzen zutelako, eta beste batzuk, berriz, aktore pornografikoa izanda konformatzen ziren.  ETC-literatura, saiakera   Ordu bietan frontoian, Jokin Ansorena, Alberdania, 2010

Euskal aktore pornografikorik ez dagoela ere badio, eta filmak bikoiztu egin behar izaten direla.  ETC-prentsa   Berria, 2007-07-19

EITBren webgunean tarte berezitua izango du programak, Eitb.eus/sexsua helbidean, eduki osagarriekin; adibidez, aktore pornografiko gay baten eta emagin baten elkarrizketak, osorik.  ETC-prentsa   Berria, 2015-05-13

Carmen Moore, estatubatuar aktorea eta modelo eta aktore pornografikoa (j. 1986).  ETC-entziklopedia   Abuztuaren 28, Wikipedia

Aubrey Kate (Las Vegas, Nevada, Ameriketako Estatu Batuak, 1992ko azaroaren 7a) estatubatuar emakumezko aktore pornografiko transexuala da. ETC-entziklopedia   Aubrey Kate, Wikipedia

11 antzerki aktore ik antzezle.

Ateak zabal-zabalik zeuzkan zinema ala antzerki aktoreentzat, enpresari boteretsuentzat, familia dirudun premuentzat, politikarientzat, Hollywood-etik bisitan zebiltzan izar amerikarrentzat...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 188. orr.

12 emakume aktore (ETCn 108 agerraldi; orobat aktoresa ETCn 365 eta emakumezko aktore ETCn 1.419; cf. gizonezko aktore ETCn 870 eta aktore ETCn 67.827 agerraldi) ik aktoresa.

Emakume aktore bikainak alferrik galtzen dira egunero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 36. orr.

Les invasions barbares filmak Cannesen bi palmorri jaso zituen, bata emakume aktore onenarena eta bestea, berriz, gidoiarena.  Berria - Kultura   2004-02-24

Emakume aktoreak ohean benetan gertatzen zaienarekin zerikusirik ez duten rol sexualak jokatzera behartzen dituzte zuzendariek - gizasemeek -.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 206. orr.

Zinemara joaten baginen eta emakume aktore bat ikusten bagenuen, etxera iritsitakoan osabak zalapartari konbentzitu nahi gintuen Australiako izebak aktore hark baino hanka ederragoak zituela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 175. orr.

13 emakumezko aktore (ETCn 1.419 agerraldi; orobat aktoresa ETCn 365 eta emakume aktore ETCn 108; cf. gizonezko aktore ETCn 870 eta aktore ETCn 67.827 agerraldi) ik aktoresa.

"Gidoiak esijitzen badu besterik ez naiz biluztuko", errepikatzen zuten loroen moduan emakumezko aktoreek; kontua zen, beti esijitzen zuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 100. orr.

Emakumezko aktore onenen ataletan ere pronostiko guztiak bete ziren, eta Charlize Theronek Monster-en eta Renee Zellgewegerrek Cold Mountain-en egindako lana saritu zuen Akademiak.  Berria - Kultura   2004-03-02

Loli Astorekak, azken urteetan Goenkale telesaila eta Ramon Barearen Pecata minuta eta El coche de pedales egin dituen aktoreak, emakumezko aktoreek beren bidean topatzen dituzten traba eta oztopoez mintzatu zen.  Berria - Kultura   2004-03-06

Emakumezko aktore onena, Imelda Stauton aukeratu zuten Vera Drake-eko lanagatik.  Berria - Kultura   2004-12-14

14 zinema aktore

Eta Hamleten aktorea aipatu dugunez, casting alorrean sartuko gara, zeren eta Marisa Paredes oso aktore ezaguna da zinema espainiarrean figurante mailan ene uste apalean, baina edozein modutan ere bai bera bai Fernandez zinema-aktoreak dira eta eszena gainean beste parametro batzuekin jokatu beharra dago.  Berria - Kultura   2006-03-07

Zaintzaile batek ere argibideak nahi zituen: Miranda zinema aktorea?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitzpea goenaga aktore (3); aktore argentinarrak (3); aktore bakarra (4); aktore bat (12); aktore batek (11); aktore baten (7); aktore berri (3); aktore berriak (3); aktore dramatiko (3); aktore ere (3); aktore estatubatuarra (11); aktore estatubatuarrak (4); aktore eta (44); aktore eta zuzendari (4); aktore eta zuzendariak (4); aktore ezagun (5); aktore ezaguna (5); aktore famatua (3); aktore frantziarra (7); aktore frantziarra hil (4); aktore garrantzitsua (3); aktore gazte (4); aktore gisa (14); aktore gisa lan (3); aktore guztiak (7); aktore guztiek (4); aktore handi (3); aktore handia (5); aktore izan (10); aktore lana (19); aktore lana da (5); aktore lana ere (3); aktore lanak (5); aktore lanak egin (3); aktore lanaren (5); aktore lanetan (17); aktore moduan (8); aktore nagusi (12); aktore nagusia (18); aktore nagusiak (22); aktore ona (12); aktore ona naiz (3); aktore onena (6); aktore onenaren (38); aktore onenaren atalean (3); aktore onenaren oscar (6); aktore onenaren sailean (3); aktore onenaren saria (14); aktore onenarena (7); aktore onenari (6); aktore onenen (5); aktore oso (3); aktore ospetsua (7); aktore ospetsuaren (3); aktore politikoen (3); aktore profesionala (3); aktore profesionalak (3); aktore sozial (3); aktore talde (8); aktore taldea (5); antzerkiko aktore (3); ari den aktore (3); ariko dira aktore (3); baina aktore (3); bat aktore (4); batzuk aktore (3); bere aktore (3); beste aktore (5); bi aktore (8); bigarren mailako aktore (16); da aktore (6); den aktore (8); dira aktore (12); dira aktore nagusiak (4); dira filmeko aktore (3); ditu aktore (8); du aktore (6); du aktore nagusi (3); duen aktore (6); dute aktore (4); duten aktore (6); edo aktore (3); emakume aktore (5); emakumezko aktore (24); emakumezko aktore onenaren (12); ere aktore (6); eta aktore (40); eta aktore lana (3); eta gizonezko aktore (4); filmeko aktore (8); filmeko aktore nagusiak (5); gizonezko aktore (25); gizonezko aktore onenaren (11); gizonezko aktore onenarena (3); goenaga aktore (3); hainbat aktore (5); hiru aktore (3); hollywoodeko aktore (3); honetako aktore (3); ikuslea aktore (3); izan zen aktore (4); mailako aktore (17); mailako aktore onenaren (6); mailako emakumezko aktore (4); mailako gizonezko aktore (4); neska aktore (4); pastoraleko aktore (3); zen aktore (13); zenbait aktore (5); zine aktore (3); zinemako aktore (6); ziren aktore (3); zuen aktore (7)

agirre aktorea (3); aktorea atzo (3); aktorea atzo hil (3); aktorea da (5); aktorea ere (4); aktorea eta (12); aktorea ez (3); aktorea hil (7); aktorea hil da (5); aktorea izan (5); aktorea izan zen (3); aktorea izango (4); aktorea zen (6); aktoreak bere (7); aktoreak bezala (7); aktoreak dira (11); aktoreak egin (4); aktoreak ere (10); aktoreak ere ez (3); aktoreak eta (17); aktoreak ez (5); aktoreak izan (4); aktoreak jokatzen (3); aktoreak jokatzen du (3); aktorearekin batera (3); aktorearen arabera (3); aktorearen eta (3); aktoreei dagokienez (9); aktoreek beren (4); aktoreek parte (4); aktoreekin batera (5); aktoreekin eta (3); aktoreekin lan (4); aktoreekin lan egitea (3); aktoreen artean (5); aktoreen arteko (4); aktoreen batasunak (6); aktoreen eta (4); aktoreen lana (11); aktoreen ondoan (3); aktoreen sindikatuak (3); aktoreez gain (3); aktorerik onena (8); baita aktoreak (3); benetako aktoreak (3); beste aktoreen (3); bi aktoreek (3); castro aktoreak (3); da aktorea (3); daude aktoreak (3); dira aktoreak (6); diren aktoreen (4); ditu aktoreak (3); dute aktoreek (5); duten aktoreak (3); egiten zuen aktorea (3); eko aktoreak (3); eta aktorea (6); eta aktoreak (18); eta aktorearen (5); eta aktoreek (4); eta aktoreekin (3); eta aktoreen (10); euskal aktoreak (3); euskal aktoreen (14); euskal aktoreen batasunak (6); gainerako aktoreak (5); huston aktorearen (3); martinez aktoreek (3); munduko aktorerik (3); ramon agirre aktorea (3); ramon castro aktoreak (3); taldeko aktoreak (3); zazpi aktoreak (3); zen aktorea (3); zinemako aktorea (3); zuen aktorea (10); zuen aktoreak (9); zuen aktorearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus