Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

akrata 1 iz boterearen eta agintari politikoen beharra ukatzen duen pertsona. ik anarkista.

Konturatzen naiz jarrera batzuek bere hartan segitzen dutela beti, jarrera anarkoideak alegia, neure burua akratatzat jo nuen garaikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Zu akrata bat zara, beno, lehen reboltoso samarra zinen, baina zure azken artikuluetan ortodoxo ikusi zaitut.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 65. orr.

Bigarrenean, aukeran ukitu akrata borrokazaleagoa zuen jendea, gazteagoak.     «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

Koma bakar batek esaldi akrata bihurtzen du munduan den esaldirik aberkoiena (allons, enfants de la Patrie versus allons, enfants, de la Patrie).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Akrata peto-petoak ziren biak, lagunekiko zintzo eta leialak izateaz gain.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 201. orr.

2 (izenondo gisa) boterearen eta agintari politikoen beharra ukatzen duena.

Diskurtso honetako berba karismatiko errepikatuak, arima espainolaren gaixotasuna, diagnostikoa, erregenerazioa dira: Volksgeist espainola gaixo dago (petrikilo bakoitzaren arabera gaitza abulia da, atonia, anemia, indibidualismo akrata, bekaizkeria, etab.).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 66. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus