Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hots -gehitzen dut nik hemen-, hizkuntza batzuk gutxitu eta ezereztu, eta beste batzuk -edo "bat"- askotu eta gizendu; ideal anarkistatik gero-eta hurbilago, nonbait. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.
Neure sinesmen anarkista horrek eraman ninduen ordea eztabaida lotsagarriagoetara ere: Jainkoa, nagusiak eta estatua ukatzeaz gainera, ukatu beharrekoa nuen aberria ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.
Travenen jantziak soinean zituela ibiltzen omen zen haren esaldi famatuenak errepikatuz, ideario anarkistaren goiburuak aldarrikatuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 172. orr.
Liburu anarkisten azoka egingo dute Bilbon asteburuan. Berria - Kultura 2006-04-27
Han ezagutu zuen borroka anarkista, eta horren alde gauza ugari egin ditu bere bizitzan; tartean, bankuak lapurtzea eta dokumentuak faltsutzea. Berria - Kultura 2006-01-04
Spies, Parsons, Fielden, Sachwab, Neebe, Linng, Fischer eta Engel langileen lider anarkistei egotzi zieten gertatutakoaren errua, eta atxilotu, epaitu eta zigortu egin zituzten. Berria - Ekonomia 2006-04-30
1974ko martxoaren 2an exekutatu zituen Francoren erregimenak Salvador Puig Antich katalan anarkista gaztea eta Heinz Chez delako bat. Berria - Kultura 2006-03-28
Egun batez Leman deritzan aintziraren leihorretan zoalarik Italiar anarkista batek zauritu zuen ganibet ukaldi batez eta hortarik hil zen. Herria 2003-12-18
Marinelak asturiar anarkistak ziren. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 54. orr.
Frantziako Armadak ez diola "Gobernu anarkista eta faxista bati" aurrera egiten utziko iragarri zuen Jacques Chirac Frantziako presidenteak herenegun. Berria - Mundua 2004-11-16
Asko talde anarkistetakoak ziren, komunistak, sozialistak... Avance Marino izeneko talde sindikal anarkistari jarraiki, armak eskuetan, Donostiako altxamendu faxista itzaltzeko ahaleginean hartu zuen parte gerra zibilean. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 110. orr.
Ez dakit zenbat iraun zidan sukarraldi anarkistak: urtebete, bi gehienez ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.
Nahi nuke jakin zenbat ikasle anarkista ohi, jendarme bilakatu diren. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.
Europako preso politiko guziak, español anarkistak, judu hungariarrak, komunistak, gaullista frantsesak nahasiak dira, nahitara, elgar ezezta dezaten. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.
Martaren gelako gaumahaitxoan Buenaventura Durruti anarkistaren bizitzari buruzko liburu bat ere bazegoen, pasarte batzuk azpimarratuak zituena. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.
Nicola Sacco eta Bartolomeo Vanzetti anarkistak 1927an exekutatu izanak berebiziko eragina izan zuen idazle estatubatuar honengan eta bien barkamena lortzeko alferrikako ahaleginetan gogotik aritu zen. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.
Baina lasai, ez ikaratu, ez pentsatu ni anarkista naizenik. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 159. orr.
Anarkista bat izan badaiteke nazi lehendabizi eta demokrata jatorra gero, zergatik ez torturatua torturatzaile? Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 181. orr.
Nik niotsen ez nintzela anarkista, ez nituela metodo horiek onartzen, errepublikarra nintzela. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.
Bere andreak adarrak jartzen zizkiola anarkista batekin, eta anarkista harengatik zegoela orain zegoen moduan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 113. orr.
Baina ez zen suge terrorifikoa, ez; ganora handirik gabeko sugea zen, apur bat anarkista. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.
Nolabait ere, tiroak galaraztea izan zen gerra denboran egitea tokatu zitzaion gauzarik heroikoena: fabrika bati fuel-oil depositua tirokatuz su eman nahi zion anarkista bati aurre egitea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 41. orr.
Udaletan zerbitzu bereziak jarri zituzten horretarako, baina Pedroren herriraino ez zen horrelako zerbitzurik iristen, ez sozialistenak, ez komunistenak, ez anarkistenak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 75. orr.
Anarkistek herriari armak ematea eta denak Sollubeko frontera joatea proposatzen zuten. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 128. orr.
Hortxe baitira Gerra Zibilean legearen alde armak eskuetan ekin zioten sozialistak, anarkistak eta komunistak, denak ere antifaxista porrokatuak. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 169. orr.
Anarkistak aldiz pluralistagoak dira, enpiristagoak, eta mundua eta sentimenduak bezain eroak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 16. orr.
Anarkista ote zen galdetu izan du batek baino gehiagok Nemo kapitainaren bandera beltzari begira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.
Ez zen ageri ez komunista ez anarkistarik abadearen erresuma suntsitzeko asmoarekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 53. orr.
Sardinia: Decimomannu herrian Esso petrolio konpainiaren gasolindegiaren kontrako erasoa bere gain hartu zuen Anarkista Intsurrekzionalistak erakundeak. Berria - Mundua 2004-01-17
Anarkista primarioak, Nietzsche delakoaz mintzatuko direnak, Platon irakurturik gabe, ezen entzuna dut haren ideiak ezin ulertuak direla honenak jakin ezean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 45. orr.
Adiskideei bidalitako kartak zeuden: ofizialei, goi-goiko pertsonaiei, anarkista ezagunei, idazle susmagarriei, eta, horrez gain, oso argazki galgarriak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 106. orr.
Anarkista erromantiko bat bertso humanitario barregarriak idaztera bultzatzen duen ideia berberak bultzatzen du dinamitatzaile bat bonba jartzera. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.
Frankisten gerra kontseilu batek hiltzera zigortu zuen anarkista kataluniarra, polizia baten hilketa leporatuta. Berria - Mundua 2004-03-06
Anarkista fededun bat bere ideien gezurpean harrapatzea ez da gauza zaila. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.
Bera da, Michele Angiolillo, anarkista odolgiroa, Corpus Christi eguneko atentatuaren egileetariko bat, Bartzelonan Giuseppe Santo legez ezaguna. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 111. orr.
Halakoak direlako anarkistak gehienetan, dispersoak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 212. orr.
Hor barrenaldean agertu den Reclus jaun geografo hori anarkista seinalatua izan zen eta Kropotkin printzearen adiskidea, besteak beste. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.
Bere denboran Reclus asko irakurri eta 90 urtetik gora doan Manuel Rdez. de Mendarozketak, gaztetatik Federazio Anarkista Iberikoan egonak. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.
Zer anarkista mota ginateke / gizartea kritikatuko ez bagenu? Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 97. orr.
Horrelako anarkista-taldeari aise entregatuko ziotela obispoa. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.
Chicagoko 1886ko maiatzaren 4ko grebaren garaian hilketaz akusatutako anarkista talde bati 1893an barkatu zionean egin zen ospetsu. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 290. orr.
Komentu erretzen harrapatu duten anarkista burua tente doa pelotoiari bide egiten. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.
Txerri anarkista iraultzaile baten ideala. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.
Esan egin zituen berak, gustura zegoelako, eta xehetasunak ere eman zituen, hala nola, Mercedesen soinekoarena, eskaileretako euli anarkistarena edo hirugarren etxean topatu zuen gizonaren sudur kariñosoarena. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 63. orr.
Anarkofeminismoa edo feminismo anarkista ideologia eta mugimendu politiko bat da, non feminismoa anarkismoarekin lotzen den. ETC-entziklopedia Anarkofeminismo, Wikipedia
Piotr Kropotkin komunismo anarkistaren teoriko garrantzitsuena bezala hartzen da. Honek adierazten zuen elkarren artean kooperatzea konpetitzea baino onuragarriagoa zela. ETC-entziklopedia Komunismo libertario, Wikipedia
anarkista bat (5); anarkista hura (3); anarkista izan (3); anarkista naiz (3); anarkista zen (3); edo anarkista (3); ni anarkista (5); talde anarkista (3); zen anarkista (3); zion anarkista (3)