Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Atsoak joaten zitzaizkion, azterketa egiteko eta beren ajeak kontatzeko. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.
Berak ere bere aje eta oinazeen inbentarioa egin zigun. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.
Gogoko zituen jendearen aje eta eritasunak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.
Inork badu-eta, hik duk hiri saindu honetako bizilagunen erokeria, seta, jaidura, bizio, aje eta gaitzbide guztien berri. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 96. orr.
Ajea Efferalgan baten bitartez apaltzen saiatu naiz, arrakasta handirik gabe baina. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 52. orr.
Asko ohean izango dira gaur, ez ajeak edo biharamunak bultzatuta, atzoko zaparradak eragindako sukarrak eta katarroak behartuta baizik. Berria - Euskal Herria 2004-06-20
Gaitzak eta ajeak ere ez ditugu aintzat hartu dibortziorako arrazoien artean. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 71. orr.
Orain, zahartuta nagok, eta beharbada hik baduk diru apur bat bidaltzea hona, ni hire ama izanik, adinaren ajeengatik miseria gorrian bizi bainauk, eta inork ez naik lanerako hartu nahi. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 36. orr.
Zahartzaroaren ajeen kontrako borroka modurik hoberena etengabeko estimulazioa da. Berria - Gaiak 2006-05-02
Azkenean luzea eta erdi ergela bihurtzen zarela, dela aitagandik heredatutako ajeagatik, dela gertakizunengatik. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.
Lotordu gutxiegi ziren speedaren ajea uxatzeko, baina bazen zerbait. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.
Erdi mozkorturik nengoen ordurako, eta, egia esateko, ez nien kasu handirik egin Etxeberen hitzei; biharamunean, ajea pasatu zitzaidanean, pittin bat arduratzen hasi nintzen Etxeberen obsesio moduko horrekin. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 96. orr.
Urtezahar eguneko ajea pasatzen laguntzen diguten Garmish-Partenkirchen-go eski salto txapelketan jauzilari euskaldunak ikustea ere gustatuko litzaiguke. Berria - Kultura 2004-09-25
Baina aspirina bat hartu behar dut oheratu baino lehen, biharko ajea baretuko badut. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 56. orr.
Ez zagok kafea bezalakorik ajea kentzeko. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.
Adin ertainean hasten da nabarmentzen folikuluen galera, baita lehenago ere batzuetan, eta sendabiderik ezagutzen ez zaion ajea da. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.
Joan ziren kapitainarengana eta ohean aurkitu zuten, adinaren ajeak erasanik. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 90. orr.
Hau ez zen gaztetxo bat, nerabezaroko ajeak gaindituak zituen aspalditxo, baina gaztaroa igarotzetik urrun zegoen artean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.
Garaia zen, gaztaina-koloreko adats luzea zeukan, makillajea sobera eta bizimoduaren ajeak nabarmen samarrak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.
Tori, hartu beste kopa bat, ajea kenduko dizu. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 194. orr.
Hungariatik salamia eta pepiniloak ekartzen zituen [...] Norvegiatik izokina eta narbal itsas animaliaren adarra, hauts egina bera, nakarrezko kutxa txikietan, José II Enperadorearentzako, hautsek bai adinagatik bai erabiliagatik ajea zuen hankarteko adarra, alegia, zorion-emaile zitzaion adarra, zaharberritu eta berpiztu egiten zutela uste baitzen, orduan, gaztetzeaz batera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.
Txit zuria zen, kareztatu berria zegoen eta ajez betetako atso zahar desitxuratu baten eitea zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.
Hain keinu arrunta den pertsiana altxatzea gehiegizko lana da ajeak jota zaudenean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.
Oi heriotza, ongi etorria zure erabakia behartsu eta indargabe dagoenarentzat, oso zahartua eta aje askorengatik abaildua, nazkaturik, pazientzia galduta, agertzen denarentzat! Elizen arteko biblia Si 41,2
Ahoko zapore mikatzak ajearen ebidentzia sendotu zion. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 59. orr.
Halloweeneko ajea pasata, asteazken goizaldean, jakingo da nor den bizirik jarraitzen duen hautagaia eta nor hildakoa. Berria - Mundua 2004-10-29
Ajea txarra izanda ere, biharamunean poltsikoko diru guztia agortu ez duen mozkorraren egoeran da Reala. Berria - Kirola 2004-02-27
Ez baitago beheraldi gabeko igoaldirik; ez baitago barealdirik gabeko beheraldirik, erran nahi baita, ajerik. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.
Malta-whisky onak ez omen du ajerik uzten. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 70. orr.
Beste aje mingarri bat ere eragiten du zutikako jarrerak: disko-hernia. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.
Biharamunean izugarrizko ajeaz esnatu nintzen, bezperan edan genuenagatik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.
Jaiki zenean izugarrizko ajea sentitu zuen, une batetik bestera kaskezurrak eztanda egingo ziola pentsatzeko modukoa. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 185. orr.
Amaren osasun ajeren bat? Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.
Bizi zen giza enda hura gogorragoa zen, bidezko denez, lur gogorrak sortzen baitzuen, eta hezur handiago eta sendoagoek sostengatzen zuten, erraiak nerbio indartsuz loturik, ez zitzan ez beroak, ez hotzak, ez janaren berritasunak, ez inolako gorputz ajek aisa harrapa. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.
Garrantzi handiko gaia izan daiteke etorkizunean, zeren giltzaduren lubrikazio-ajetzat har baitaitezke guk guztiok, nahiko denboran bizitzea gertatuz gero, nozituko ditugun gaixotasun erreumatikoak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.
Belodromoa betetzea lortu ondoreneko bozkario-ajea, kultur egitasmo baten oinarriak jartzera bideratzeko adinako begia izaten zuten gure inguruko bertsozale eta bertsolari batzuk. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.
Gorrotoz horditu ondoren, etsipenez beteriko aje garratza pairatzea egokitzen zitzaion. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.
Ilaren 14ko hauteskundeen ajea gainetik kendu berria, EHUko unibertsitariek berriro hautatu behar izan zuten atzo. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
Ezin aipatu gabe utzi, ordea, aje bizian gauzkan gaitz horren beste sintoma bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.
Ofizioaren aje tristea, idazlanak estimaziorik ez jasotzea. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.
-Gerraren ajeak, jauna. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 34. orr.
Aje arrazial hori (kasu berbatxoari: arraza) bekaizgoa da. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 158. orr.
Pasabide ilunak ditu, izkinaz beteak, eta sabela markatzen duten etxeak, ajeak jota, ximur nabarmenak. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.
Hala ere ikusgarriak ziren denboraren ajeak paretan egindako lan etengabea. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.
Gaixotasuna eta zauria ez baitira substantzia, haragizko substantziaren ajea baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 339. orr.
Bakarrik Iban Zaldua ez dela etxera sartu eta halako asmakizun hordiak biharamuneko ajearekin burmuinetik ezabatzen dituen lurtar arrunta. Berria - Kultura 2006-02-07
Ezkutuko ekonomiaren eta merkataritzaren ajeak. Berria - Harian 2006-01-21
Lanbidearen ajeak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 8. orr.
"Elikaduraren subiranotasunarekin" eta "egungo kontsumo-gizarteen ajeekin" lotu du gasolio profesionalaren gaineko aldarrikapena. Berria - Ekonomia 2004-08-22
Azkenaldian sarritan hitz egin da euskal musikagintzaren ajeez, baina disketxeek eta musikariek ez dute topatu oraindik euskal musika leize ilunetik aterako duen giltza. Berria - Kultura 2004-02-20
Aznar M-11ren ajeak jota dago, baina ez da bakarra: BBVAko (- %1,11) FG ere bide beretik doa. Berria - Ekonomia 2004-11-30
Beharbada Caro Baroja bera ere ez da guztiz libratzen kritikatzen dituen ajeetatik (inor ez da hemen erraz salbatzen). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 255. orr.
Apirilaren 2an Haur eta Gazte Literaturaren Nazioarteko Eguna ospatuko dela aitzakia harturik, haur eta literaturaren bertuteez eta ajeez hitz eginarazi diogu. Berria - Kultura 2004-03-21
Bilbo Zaharra Forumak antolatu du hitzaldia, euskal kulturaren ajeei buruzko zikloaren barruan. Berria - Kultura 2006-02-22
Bertan idorotakoak ditu euskararen thaesaurusean gehien estimatzen dituen eleak: aketza (ninfómana), baina batez ere Zolaren eleberri batetik aterea dirudien hau, sakristia lurrina kendu gabea: aje-umea (hijo tarado, "los hijos del sábado", "alkoolez ondo beteta sortuak"). Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.
aje eta (5); ajea da (3); ajeak eta (3); ajeak jota (4); ajeren bat (4); ajerik ez (3); batuaren ajeak (5); eta ajeak (3); euskara batuaren ajeak (5)