Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bestondo 1 iz jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. ik biharamun 3.

Gizaki arruntok biharamuna esaten diogu sentipenen batura honi, edo ajea, edo erresaka, edo bestondoa, edo zakurzuria, edo astelehena, asteazkena eta zergatik ez: ostirala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 129. orr.

Harrotasunez, bozkarioz eta konfiantzaz gainezka zegoen, hala nola lasterketan menderaezina den zalduna edo bestondorik ez duen edalea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Bestondoa baita edateak sortzen duen arazorik txarrena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 11. orr.

Zeren hik, orain, anaiarenera ailegatu eta lantokira deituko baituk, bat-bateko gripeak jota hagoela erran, eta ohera sartuko haiz, bestondoa trankil demonio ematzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Orduan argituko zelakoan bestondoa kentzeko botikaren misterioa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 11. orr.

Bestondoak jota zegoen eta droga ezezagunen baten efektuen pean ote zegoen iruditu zait hitz egiten hasi zaidanean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

-Hortaz, bestondoa pasatzera eraman hindutean itzalera... -esan du azkenik Joxek, eta irri ilun bat ito zaio eztarrian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 71. orr.

Aurreko egun guztietako gertaera bortitzek bisaian utzitako arrastoei bestondoaren marka gehiturik, itxura beldurgarria izan behar nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

-Bestondo pixka bat, bertzerik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Liderrak bestondoaren galbahetik iragazitako irri-modua egin zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.

Larunbat goiz hartan baneukan halako maitia non zira, halako gabetasun bular zolan halako zimiko tripa sabaian... ez, bestondorik ez, sensibleok ez dugu halakorik, halako zera ezinzertua zen zertzen ninduena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inoiz bada eta, bestondo latzeko goiz-beiletan ageri da ahanzturaren funtsa: esku ezezagun eta errukior batzuek arimari ematen dioten atxikigailua, hobenaren eta eromenaren erroiztegiari ihes egin ahal izan diezaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Egarria, alimalekoa, bestondorik gorrienean bezain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

Zer iruditzen zaizue izugarrizko bestondoa duen tipo honen hitzaldia?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 99. orr.

Egundoko bestondoarekin esnatu naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Esan beharra dago, gehientsuenetan [...] bestondo egunak izaten zirela horiek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.

Etxetik lekutu nintzenez geroztik, erredakzioburuak bestondo egun batean baino gehiago ninduten izutzen gure arteko topaldi urrietako isiluneek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus