Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zuhaitzei buruz ere mintzatu zen, nola Libanoko zedroez hala horma-harrietan ernetzen den itze belarraz; orobat, abere, hegazti, narrasti eta arrainei buruz ere. Elizen arteko biblia 1 Erg 5,13
Aurpegiera gogorreko emakume handi bat zen, baina ongi egina, indartsua eta osasuntsua, baserritar emakume sendoaren itxura betekoa, erdi abere erdi emakume. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 150. orr.
Urez beteko da haran hau eta edan ahal izanen duzue bai zeuek, bai zuen abere eta zamariek. Elizen arteko biblia 2 Erg 3,17
Bitartean, lebitarrek larrutu egiten zituzten eskainitako abereak. Elizen arteko biblia 2 Kro 35,11
Emakumeak eta haurrak gatibu hartu zituzten gudariek, eta abereak lapurtu. Elizen arteko biblia 1 M 1,32
Isur-opari eta elkartasun-oparietako abereen gantzak ere erre behar izan zituzten. Elizen arteko biblia 2 Kro 29,35
-Indarkeria erabiliz -eta indarkeriak indarkeria ekartzen du beti- ehun abere salbatzea lortzen badugu baina gizon bat galtzen, eta, arrazoibidea erabiliz, ehun abere galdu baina gizon bat galtzea eragozten badugu, zure ustez zer da hobe: indarkeria ala arrazoibidea? Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 173. orr.
Abereen akainak eta zorriak hiltzeko. Berria - Gaiak 2006-04-28
Abereentzako botika batek (diclofenac-ek) hiltzen zituen putreok. Berria - Gaiak 2006-05-03
Hain da abere sentibera eta argia, izan ere, zaldia. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.
Abere burutsua, bere aldetik, zer egin behar zuen ulertu balu bezala, otzan joan zen nagusiaren atzetik, irrintzi txikienik ere egin gabe. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.
Bazekien zein gogoko zituen bere emazte zenak abere basa haiek, abere basak oro. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 88. orr.
Nola gizakia abere soziala edo lagunkina den eta biziak eskatzen dizkion baitezpadako guztiak ez dituen bere etxeko soilekin bereganatzen ahal, behar izan du, elkarretaraturik hobeki bizitzeko, anitz etxe elkarretara bilduz herria sortu. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.
Gizon zaharrak gomutara dakartza abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 59. orr.
Abere handi eta txiki, zaldi eta gurdi, eta giza esklabo. Elizen arteko biblia Ap 18,13
Badela oraino zernahi jende, bere indarren eta ausartziaren erakusteko, ikusgarri publikoetan eta pribatuetan zezenekin eta beste abere basekin jostatzen denik. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.
Itsasoaren zurrumurru taigabearen oskola apurtu eta gero bereiz zitzakeen soinu bakarrak lehorreko abere gautarrek beren harrapaketa eta ehiza saioetan egindakoak ziren, damurik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.
Burugogorkeriaren sinbolo eta agerbiderik zabalduena mandoa da, oso abere argia. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.
Zaldia hain basaki akuilatu zuen non, hara heltzean abere gaixoak bere burua lurrera bota baitzuen, hats bahiturik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.
Isiltasuna ez zen atertu gelan, isiltasunak hantxe segitu zuen, abere zaurituak bezala kiribildua, txori arinak bezala gora eginez hegan. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.
Abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei. Elizen arteko biblia 1 Sm 15,9
Abere lagunkina dela gizakia, edo, Aristotelesen hitzekin erraiteko, Zôon politikon garela gutarik bakoitza. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 86. orr.
Herritarrei pregoi baten bidez jakinarazi zien laneko abere guziak, mandoak, astoak, eta bereziki idiak, alde bat haren meneko zirela, orga eta karroak bezalaxe. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.
Dena esateko -eta abere-sen hain primario hori azaldu beharrak lotsatu egiten nauelarik ere-, aitortu beharra dut jatea eta edatea bezalako behar oinarrizkoa ase ondoren fisiologiaren beste agindu batzuk bete nahiak eraman ninduela ohera. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 371. orr.
Jaz holako zerbait ja aipatua zuten eta iragan aste hortan gehiago, baditake aurtengo feria azkena izan den molde hortan muntatu dena, hain xuxen abere hazkuntza sail horri buruz. Peter, eskaileraren ondoan zain geratua baitzen, urduritzen hasi zen, eta abere hezitzaile baten gisan sartu zen berriro gelan, gerriko uhala eskuetan zuela. Herria 2001-03-01
Egun gutxi barru, Daniel-ek hiriburura lekutu behar izan zuen, abere-tratu bat zerratzeko. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 192. orr.
Artean ez zuten abere tripaz egindako lau hari haiek -lau golde-mutur mastaren gainetik tenkatuak baliraxe-, musika hazia ereiten. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.
Haserreak ito behar zuen, eta gizonei eraso ezinik, betirako gorrotoa eta erruki gabeko gerra deklaratu zien abere mota guztiei. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 87. orr.
Izan ere, egun soilik 12 landare eta 14 abere espezietatik ateratzen da munduko janarik gehiena. Berria - Gaiak 2004-10-17
Isiltasunaren eremura bidaltzen zituzten, isiltasun lodira, odol eta itzalez jositako isiltasunera, abere itxura zuen isiltasun basatira. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 242. orr.
Maitasun jeloskor eta erresumindu bat zion; dagoeneko ez zen lehengo sinpatia txeratsu eta lotsati hura, hain gozoa; abere-maitasun bat zen orain. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 303. orr.
Izadi bizigabean, edo abere bizitza besterik ez duenean, ez dugu sentsuen arabera baldintzatutakoa baino beste ahalmenik pentsatzeko oinarririk aurkitzen. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.
Berandaren maldan bizpahiru abere-bazka poltsatto zeuden eta bizkar-zakuan sakatu zituen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.
Hormona sintetikoz zein abere irinez hazi urde gurintsuak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 159. orr.
Zure aldera biltzen duzu uztartu idiak edertzen dituen abere-estalki brodatua. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 122. orr.
Halaber erakusten zituzten saltzeko zituzten ardi larruzko xamarrak, abarkak, makilak, abere joareak, tabako zakutxoak, ganibetak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 101. orr.
Herri eta auzune askotan, gaurko egunez ohitura zen, etxeko abere-aziendak hartu eta, sokatik trailan, itzuli bat edo beste -auzo batzuetan hiru eta zazpi ere bai- emanaraztea; hori dena, aziendak gaitzetik eta ezbeharretatik libratzeko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.
Abere-taldeak ere harrapatu zizkieten: berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto. Elizen arteko biblia 1 Kro 5,21
Artalde eta abere-taldeak ere eskuratu zituen. Elizen arteko biblia 1 Sm 30,20
Abere-bordetan ere sartu ziren, ardi eta gamelu ugari lapurtuz. Elizen arteko biblia 2 Kro 14,14
Dolorezko abere auhenak urratu zuen oihanaren bakea. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 33. orr.
Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako. Elizen arteko biblia 1 Kro 7,21
Kutsatutako abere etxalde guztiak itxi ditu Amsterdamek, eta Europako Batzordeak ikerketa hasi du, okela kutsatuta dagoen eta kate komertzialera iritsi den argitzeko . Berria - Gaiak 2004-11-05
Etxe-abereak eta basa animaliak aztertu dituzte, birusaren zantzuen bila. Gizakiak, berriz, adimena du, eta horrek lehen mailako giza abere egiten du; gehiago gozatzen du bizitzaz, baina, aldi berean, zorigaitzak ere mila aldiz gogorragoak dira. Berria - Gaiak 2006-01-19
Gure garaiko giza abere lar logozentrikoak oso erraz berdintzen ditu esana eta izana, hau esan duzu eta, beraz, halakoa zara. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.
Gaur egun auzo hortan dagon munduko abere azoka haundiena (Liniers deitzen dena) bisitatu ahal izan dugu. Herria 2005-03-24
Pont Neuf kalearen mutur batetik bestera, iraulki orgak karga husten ari ziren, galtzadaren bazterretan jarrita, zaldiak geldirik eta elkarren ondo-ondoan lerrokatuta, abere azoka batean bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.
Dena den Konik zaldietan abere beltzak edo oso ilunak ez dira arraroak. ETC-entziklopedia Pottoka, Wikipedia
Behi burtxoratuaren gaitzak jo bi abere buru, sei eta zazpi urteko behi gorriak, agertu dira Nafarroako mendialdean, eskualde hortan agertu diren bi lehenak. Herria 2001-01-25
Orain arte, aztertu abere buruetarik (150 egunean) batek ere ez du eritasunaren hatzik Eusko Jaurlaritzaren osasun zerbitzuek diotenaz. Herria 2001-01-18
Abere buruetan, azken lau urteetan, 2000ko bat behi gutiago kondatzen da Bizkaian, 5000 ardi gutiago eta 6000 xerri gutiago. Herria 2003-11-13
Zentro horren inguruan birarazten badira bi abere-buruak, parterik luzeenak zirkulu handiagoa trazatuko du, eta parterik motzenak txikiagoa. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.
Delako laguntzak hitzemanak dira alabainan saldu diren zazpi hilabetez goitiko abere buru gazteentzat, Euskal-Herrian despeitzen direlarik lau edo sei hilabete arte hortan. Herria 2001-03-08
Horiek hola, jaz holako zerbait ja aipatua zuten eta iragan aste hortan gehiago, baditake aurtengo feria azkena izan den molde hortan muntatu dena, hain xuxen abere hazkuntza sail horri buruz. Herria 2001-03-01
Serbian eta Afganistanen egin bezala, herritarren hilketa bultzatuko al du? Inori galdetu al dio? Zergatik jokatzen du AEBen interesen azpian kokatutako abere-hiltzailearen rola? ETC-prentsa Egunkaria, 2002-10-11
Zer behar da abere-hiltzaile ona izateko? ETC-prentsa Goienkaria, 2003-11-21
Gorpuaren ondoan eserita nengoen oraindik, abere-hiltzaile baten gisa odolez zikindurik, atxilo hartu nindutenean. ETC-literatura, saiakera Gaueko gezurrak, Gesualdo Bufalino (Josu Zabaleta), Elkar/Alberdania, 2007
Garaipena hori bazen, inork ere ez zuen abere-hiltzaileen hekatonbe hura aipatu nahi, eta ez hura ospatu nahi ere. ETC-literatura, saiakera Larrua hotz, Albert Sánchez Piñol (Lander Garro / Zigor Garro), Txalaparta, 2009
Bestela okerrago, bigarren mazokada jaso beharko baitzuen segidan, baita hirugarren eta are laugarrenik ere, abere-hiltzaileak ez baldin bazuen guztiz asmatzen kolpe berri bakoitzarekin. ETC-literatura, saiakera Zinegotzia, Fermin Etxegoien, Erein, 2013
-Abere-hiltzaileek egin ohi duten modu berean -gaineratu zuen Fabianek. ETC-literatura, saiakera Larrutik ordaindua, Joseba Lozano, Alberdania, 2018
Gabrielekin egindako orduak birpasatu eta ezin dut gogoratu, hainbeste hitzen artean, bakar bat intimorik; "hor nonbait","kanpo horietan" gertatzen ziren gauzez baizik ez zigun hitz egin; ehizaz hitz egin zuen, edo laborantzaren egoeraz, edo munduak egindako aldaketaz, edo abere lapur batzuekin gertatu zitzaionaz. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 146. orr.
honen seme Zabad, honen seme Xutelah. Ezer eta Elead ere Efraimen ondorengoetakoak ziren, baina Gateko jendeak, bertako jatorrikoak, hil egin zituen, haiek abere-lapurretara etorri zitzaizkielako. Elizen arteko biblia 1 Kro 7,21
Gizon zaharrak gomutara dakartza abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak, behin baino gehiagotan balazoka amaitu zirenak, batez ere betzainek Montanako gizon arriskutsu hura kontratatu zutenean... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 59. orr.
Gainera, une larrietan esklaboak armadan erabiltzen ziren eta, borrokarako abere mutuak izanik, erraz kontura zitezkeen ez zegoela eragozpenik bira emateko eta beren jabeei aurka egiteko. ETC-literatura, saiakera Apologia, Julian Peña, Elkar, 2005
Amak, Lope eta Ana Irene ohe berean harrapatu zitueneko aste hartan, ez zion hitzik trukatu, eta zigor eramangaitz hura txintik esateke sufritu zuen Lopek, abere mutuaren gisa. ETC-literatura, saiakera Ez da gaua begietara etortzen, Felipe Juaristi, Erein, 2007
Judeako kristauak, abere mutuak baino abereago zareten horiek, entzun ezazue: ongi heldu da zeuen burua bildots-gisa figuratua, egiatan artalde zaretelako. ETC-literatura, saiakera Pelegrinak, Jose Enrike Urrutia 'Capeau', Pamiela, 2018
Artalde eta abere-taldeak ere eskuratu zituen. Elizen arteko biblia 1 Sm 30,20
Zoaz abere-taldera eta ekarri bi ahuntz guri, eta jaki goxoa prestatuko diot aitari, atsegin duen bezalakoa. Elizen arteko biblia Has 27,9
Norbait apaiz izan nahian, bere abere-taldeko zekor bat eta zazpi ahari dakartzala etortzen bazaizue, berehala egiten duzue gezurrezko jainko horien apaiz. Elizen arteko biblia 2 Kro 13,9
Jakob, berriz, Sukot aldera joan zen. Han etxea eraiki zuen beretzat, eta oihal-etxolak abere-taldeentzat. Elizen arteko biblia Has 33,17
Munduan, 28 bat milioi dira traktorea erabiltzen duten nekazariak, 250 milioi abere-trakzioa erabiltzen dutenak. ETC-literatura, saiakera Gauzen presentzia, Pablo Sastre, Elkar, 2007
Abere trakzioa abereak zamak garraiatu, gurdiak eraman, lursailak goldatu eta errota eta noriak mugiarazteko tekniken multzoa da. ETC-entziklopedia Abere trakzio, Wikipedia
Horrela aginduko diozu israeldarren elkarteari: Hil honen hamarrean har beza bakoitzak familia eta etxe bakoitzeko abere xehe bana. Elizen arteko biblia Ir 12,3
Gizon zaharrak gomutara dakartza abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak, behin baino gehiagotan balazoka amaitu zirenak, batez ere betzainek Montanako gizon arriskutsu hura kontratatu zutenean... Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 59. orr.
Eta denengandik ihes egiten zuen arren, Frantziskoren eskuetan eta magalean etxe-abere baten konfiantzaz babesten zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.
Etxe-abereak eta basa animaliak aztertu dituzte, birusaren zantzuen bila. Berria - Gaiak 2006-01-19
Haziaren eta ondorengo fruituaren arteko loturak, nekazaritzako lehenengo egutegiek eta etxe abereen ugaltze zikloak egunero eta zuzenean ikusteak eraman zuten giza primatea ohartzera arrek zer betekizun zuten ugalketan, ordu arte ez baitzekien. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 101. orr.
Krotonako Alkmeonek giza aberearen ezaugarri bereizgarrien artean kokatzen du pentsamendua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.
Hizkuntza dela gizaberearen komunikabide propioa eta lehena. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 176. orr.
Badira haragi grinen irudi zoragarriak gizabereon unibertsoan, hitzak arrunt itsusten dituenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 162. orr.
Gizabereak bere muinean gorde duen gaiztotasun geldo eta zakar hori. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.
Zein klaustrofobikoa den orotariko gizaberez beterekiko autobusa. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 249. orr.
Zeren giza abereen artean, hirietan, familietan, gehiago denak lortzen du gorentasuna eta aginpidea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 39. orr.
Labore-soroetan lan eskasa zegoen garaian gurdi-abereen kargu hartzen zuen Nicasiok, eta, berotik ihesi bera ere txoperara joaten hasi zenez gero, noiz-noiz hitz aspertuak egiten zituen harekin, aziendak bazkatzen zituen bitartean. ETC-literatura, saiakera Antzararen bidea, Jokin Muñoz, Alberdania, 2007
Goldea eta gurdi-abereak erosi. ETC-literatura, saiakera Gauez harrizko zubiaren azpian, Leo Perutz (J.M. Olaizola 'Txiliku' / Joxe Mari Berasategi), Elkar, 2019
Ia gurdi-abere gisa hartuak dira eta langile atzerritarrekin ordezkatuak, are lan baldintza okerragoekin. ETC-entziklopedia 1886ko Belgikako greba, Wikipedia
Akuilua da makila mota bat, luzea, ezten zorrotz bat duena punta batean, eta gurdi abereak xaxatu eta gobernatzeko erabiltzen dena. Akuilu-eztena esaten zaio punta zorrotz horri. ETC-entziklopedia Akuilu (makila) Wikipedia
Nahiz eta gizonek normalean soroak goldatu eta gurdi-abereak gidatzen dituzten, emakumeek egiten dute oinarrizko elikagaiak ereitearekin, jorratzearekin, ongarritzearekin eta biltzearekin lotutako lan gehiena, hala nola arroza, garia eta artoa, zeinak landa-populazio txiroaren dietaren % 90 baino gehiago baitira. ETC-entziklopedia Elikaduraren Munduko Eguna, Wikipedia
Antza denez, horren efektu bat izan zen zaldia gero eta gehiago erabili zela golde-lanetarako eta gurdi-abere gisa, idiaren ordez, nahiz eta lehenengoa zerealez elikatzen zen, eta ez saralez -bigarrena bezala-, askoz ere garestiagoa izan arren. ETC-literatura, saiakera Zientziaren Historia, A. C. Crombie (Koldo Morales), Pentsamenduaren Klasikoak, 2002
Baina bizimodu baldarragoa eta, jakinduria maitatu gabe, ohore zalea baldin badarabilte, agian noizbait mozkorretan edo beste axolagabekeriaren batean, bien gurdi-abere mutiriek arimak zaintzarik gabe harrapatu eta, gauza bererako elkartuz, herri xehearentzako aukera zoriontsuena dena aukeratu eta burutzen dute. ETC-literatura, saiakera Fedon, Menon, Kratilo eta Fedro, Platon (Jesus Maria Arrojeria), Pentsamenduaren Klasikoak, 2005
Gogorarazten dizugu, Agirre jauna, Espainiako kartzeletako araudiak garbiki esaten duela debekatua dagoela internoek lagungarriko abereak edukitzea. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.
Horretarako erabiltzen diren abereei lor-abere deitzen zaie; horietan arruntenak zaldiak, mandoak, astoak eta idiak izan dira Euskal Herrian. ETC-entziklopedia Abere trakzio, Wikipedia
Arrazoi horiengatik, Islamaren legeari jarraitzen dioten zaharrak erresuminduta daude guztiz eta bizkarra ematen diote langilez, lor aberez, zurez, lurrez eta harriz josiriko anabasa hari. ETC-literatura, saiakera Zubi bat Drinaren gainean, Ivo Andric (Karlos Zabala), Alberdania-Elkar, 2010
Emakumezkoek egiten zituzten, gizonezkoek edo lor-abereek egin behar izanez gero etxe kontsignatarioentzat garestiagoak izango liratekeelako. ETC-prentsa Argia, 2007-07-22
Lor-abereek, zamariek, zelako abereek edo solte doazen abereek eskuin aldeko bazterbidetik zirkulatu behar dute. ETC-zientzia, zuzenbidea Zirkulazioari buruzko Araudi Orokorra, IVAP/IZO, 2003
Garraioa, berriz, goitik behera aldatu zen Europako lor-abereei esker (zaldiak eta mandoak). ETC-zientzia, zuzenbidea Historia ekonomiko globala. Sarrera labur bat, Robert C. Allen (Maria Arruti / Ane Goenaga), EHU/UPV, 2018
Mikel Strogoffek, ordea, ez zuen izango ez kanoirik, ez zaldizkorik, ez oinezkorik, ez zama abererik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.
abelgorria nahiz abere (4); abere bat (16); abere batek (6); abere baten (7); abere edo (5); abere eta (43); abere guztiak (9); abere handi (8); abere handi eta (4); abere handi nahiz (4); abere hildegia (4); abere hildegiko (4); abere hiltegia (4); abere horiek (5); abere jende (4); abere kumeak (6); abere mota (6); abere primaketa (6); abere talde (14); abere taldeak (9); abere txiki (5); abere xehea (6); abereak ariko (8); abereak ariko dira (7); abereak bezala (6); abereak dira (4); abereak ere (10); abereak eta (38); abereak ez (7); abereak hil (6); abereak hiltzen (9); abereak hiltzen diren (4); abereek ere (5); abereen artean (8); abereen eta (7); abereen primak (4); abererik ez (6); abererik gabe (4); angelu abere (5); angeluko abere (9); baita lehen abere (4); bere abere (4); beren abereak (6); beste abere (8); bi abere (5); den abere (5); duen abere (4); edo abere (9); edo abereak (4); ehun abere (4); erre oparietako abereak (4); erre oparitarako abereak (5); eta abere (60); eta abere guztiak (5); eta abereak (61); eta abereei (7); eta abereek (10); eta abereen (17); eta abererik (4); etxeko abere (6); euskal herriko abereak (5); ez abererik (6); giza abere (8); giza abereak (4); giza aberearen (8); gizaki eta abere (10); gizaki eta abereak (6); gizakiak eta abereak (12); gure abereak (4); herriko abereak (5); hildako abereen (5); itsas abere (4); kantonamenduko abereen (5); kantonamenduko abereen primak (4); lapurdi angelu abere (5); lehen abere (11); lehen abere kumeak (6); nahiz abere (10); nahiz abere xehea (4); ondasun eta abere (5); oparietako abereak (4); oparitarako abereak (8); ziren abereak (5); zuen abere (5); zuten abere (4)