Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitzindari (orobat aintzindari) 1 iz/izond aurretik doana, aurretikoa. ik aurretiko.

Berterretx lehioan agertzen delarik, jaun konteak (edo horren izenean mintzo den aitzindariak) erraiten deio: "Berterretx aigü bortala/Ützüliren hiz berehala".  Herria   2005-04-28

Mende hau izan baita, ez dezagun ahaztu, genozidioen mendea, gerren eta liskarren mendea, gosearen mendea, horretara eraman gaituzte anitzetan alde bateko eta besteko aitzindariek.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 19. orr.

San Juan Bataiatzailea, judutarren erlijioan aintzindari izandakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Ikusmolde kognitibistak [...] zein epistemologia ebolutiboak deritzenak (aintzindariak, besteak beste, K.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Emakumea aitzindari eta ni jarraikitzaile, gela guzti-guztietako ateak itxi zizkidan aitzina egin ahalean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Gure etxeetako bizi-mailaren aitzindari eta bide-erakusle izan zen berea, gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 61. orr.

Eustat gisa horretako ikerketan aitzindari da Europan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Belfasteko gizona mugimendu errepublikano modernoaren aitzindarietako bat izan zen.  Berria - Mundua   2004-07-29

Piztu da Kristo hilen artetik, heriotzatik piztuko direnen aitzindari.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,20

Martin Luther izan zen aitzindari, eta haren itzulpenean erabilitako hizkera bilakatu zen alemanaren oinarri.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Politika-giroan mugitzen zen jendeak maistra aurrerakoitzat zeukan, askatasunaren pedagogiaren aitzindaritzat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Lehenengo egunean, goizetik, bisitariei errezibimendua eta ongi-etorria egin genien, biderat ateratzen gintzaizkiela, musikari talde bat aitzindari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 155. orr.

Aitzindaria da BBK mikrokredituen arloan.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

1937an iritsi zen The Hobbit ezaguna, eta fantasia epikoaren aitzindaria izan zen liburu hura.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 5. orr.

Gazteluko jaun traidorea aitzindari zutela, bailaran barrena erraz asko sartu ziren kanpotarrak egun batez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 14. orr.

Aipatzekoa da Wittgenstein eta bere Philosophische Untersuchungen lana aitzindariak izan zirela esanahiaren eta erabileraren arteko erlazio hori proposatzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Ikastetxeak gatazkak gainditzeko teknika aitzindariak eta ikasleekin adostutako portaera arauak landu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Leondarrek, aldiz, hartu zuten aitzindaritzat Pelaio.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.

Untzi horren aintzindaria eta dotzena bat mariñel errezebituak izan dira ere Ziburuko herriko etxean.  Herria   2003-06-12

Claude Labat (Lauburu elkarteko aintzindaria).  Herria   2005-12-15

Logikaren historian aitzindariak ditugu Aristoteles eta estoikoen teoria logikoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Koldo Eleizalde da, nire iritzian, euskal soziolinguistikaren aitzindaria.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 88. orr.

Argazkilaritzaren artearen norabidean itzelezko aldaketa ekarri zuen Cartier-Bressonek: argazki-kazetaritzaren aitzindaria izan zen Magnum agentziarekin, zapalduak goratu zituen, une erabakigarriaren eskola sortu zuen.Inolako garrantzi historiko iraunkorrik izan baldin bazuten, kristautasunaren aitzindari gisa izan zuten.  Berria - Kultura   2004-08-05

Hiruak izanen dira geroago jansenismoaren aitzindariak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 87. orr.

Belfasteko gizona mugimendu errepublikano modernoaren aitzindarietako bat izan zen.  Berria - Mundua   2004-07-29

Diofante, aljebraren aitzindaria.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 81. orr.

Ruus Meyer zuzendaria hil da, zinemagintza erotikoaren aitzindaria.  Berria - Kultura   2004-09-23

Errusiar Kristandade Ortodoxoaren aitzindari haiei Uralak igarotzea eragozteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Nahiz ez duen gaia haiek bezala aurkezten, zuzenbidea eta teologia elkarretaratzen dituelakotz eta kasu konkretuak ere eztabaidatzen, bere ondoko kasuisten aitzindari agertzen zaigu nafarra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Ekologisten aitzindaritzat ere jo izan da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Rousseauren "La Nouvelle Héloïse" eta Richardsonen "Clarisse" dira berriz ere genero horren aitzindariak. nola gure lehenengo elkarrizketan afera bat baino gehiago aztertu beharko dugula iruditzen baitzait, eta Volanges ttipiarena bereziki, ez baitut bistatik galtzen, hartu dut gutun hau nire aitzindari bidaltzeko xedea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

"Harreman arriskutsuak" nobela psikologikoen obra aitzindaria da, gutun bidezko nobelen eta literatura libertinoaren ekarria biltzen dituena besteak beste.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 13. orr.

Beste landa Babilonia lurraldean, non etsaien aitzindaria Luzifer baita.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Hitzaspertu bat izan nuen 1949an horretaz Giacomasso Olindorekin, zeina nire aitzindari eta maisua izan baitzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.

Horretan Kontseilua mundu osoan aitzindaria eta berritzailea izan dela azpimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Pedro Leandro Ipuche-k idatzi du supergizonen aitzindari zela Funes, "halako Zarathustra hezgabe bezain jatorra".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.

Estetikoki eta teknologikoki aitzindari dira egitasmoak.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Wagner zen Mesiasa, Beethoven eta Mozart, haren aitzindariak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Lehendakariak aitzindari izan behar du prozesu honetan, beti ere pentsatuta prozesu politiko baten garaia hasten dugula.  Berria - Harian   2006-03-24

De mineralibus tratatua mineralogian lan aitzindaria izan zen.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Zinema Areto aitzindaria.  Berria - Kultura   2004-12-14

Ikastetxeak gatazkak gainditzeko teknika aitzindariak eta ikasleekin adostutako portaera arauak landu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Lau urte geroago, beste ekimen batek proba aitzindari horren lekukoa hartu du: Euskal Herriko Herri Lasterketen Zirkuitua.  Berria - Kirola   2006-01-13

Nekazari aitzindari haiek eta soldaduek eramandako suzko armen kausaz?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Haren garaietakoa baita Dreyfus armadako aintzindari juduaren auzia.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 135. orr.

Nutrizio alderditik begiratuta, sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk, gorputzeko elektrolitoen orekari potasioak hobeki eusten diolako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Next proiektua "aitzindaria" dela berretsi zuten erakundeok, Europako Batasunak egindako lehiaketan horixe aukeratu dutelako eta Europako 25 bazkidek parte hartuko dutelako.  Berria - Ekonomia   2004-11-10

Modu aitzindarian berritu dute Irunen ubide bat.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

2 (adizlagun gisa)

Bainan, hori da ohargarria Kortsikak lehentasuna ukanen duela, aitzindari gisa agertuko dela, bere berezitasuna begiratuz.  Herria   2002-08-01

Susmoa nuen Julioz gain beste askorekin ere ibiltzen ote zen nire maistra, zeren pixkana haren izaeraren alderdi ezezagun bat ari bainintzen ezagutzen: askatasun sexuala, iraultza sexuala; hartan ere aitzindari zebilen, nonbait, nire maistra.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Amerikarren hegazkin erraldoien burrunba urruna aditzen genuen berriz ere, gero eta hurbilago, ekaitzaren aitzindari entzuten diren trumoien antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 118. orr.

Aitona, bada, errepidean zihoan, begiak tropa motorizatu haien aitzindari heldu zen lehenbiziko tankean finkatuta.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Rouch cinema verite-aren aitzindari nagusia izan zen 40ko hamarkaren amaieran.  Berria - Kultura   2004-02-20

Hola sortu ziren ikastolak, adibidez, aitzindari nekaezinak ziren batzuen ahaleginen fruitu oparoa.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 59. orr.

Abdul Haqzuen izena afgandar aintzindari batek, errusoen kontra gudukatu zena eta hortako gaitzeko fama bildu herritarretan.  Herria   2001-11-01

Jauna, salba ezazu, otoi, Filipe gure aitzindari maitea!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 18. orr.

Napoleon Bonapartek jakobinoen aldea hartu omen zuen behin sorterrian, baina gero, Frantziaren zerbitzuan aitzindari ospetsu bilakaturik, Estatuaren goiko mailetara gazterik igan zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

Lepo horretatik hurbil bada erreka xilo bat eta leku horretan kausitzen da aspaldiko urteetan Mangado aitzindari famatuaren oroitzapenetan zizelkatu harrizko kurutze bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.

Beren aitzindari babiloniar eta egiptoarrengandik bereizteko, berriz, erabat ukatu zuten aski dela intuizioa egia matematikoak egiaztatzeko, eta orobat ukatu zituzten zenbakizko frogak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.

Alemanek denen hiltzeko manua ukana zuten aintzindari herratsu baten ganik.  Herria   2004-06-17

Jujatu dute Algeriako gerlan aintzindari handi izan den gizon bat, liburu batean azpimarratzen duelakotz den mendreneko urrikirik gabe, argi-ta-garbi torturatu eta garbitu dituela preso hartu etsai frango.  Herria   2003-05-08

Ez dezake nehork sinets hain Errege puxantak, hainbeste erreinuz eta hainbeste hiri indartsuz aberats denak, hainbeste aitzindari handiz eta gudariz inguratuak, hainbeste garaipenez sariztatuak ez ditzakeela suntsi bere erreinuko luthertiarren hondakinak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

4 (izen baten eskuinean)

Arratiako euskal idazle aitzindariak liburua argitaratu dute beren kabuz, eskualdeko zenbait kultur elkarteren laguntzarekin.  Berria - Kultura   2004-07-01

Mendebaldeko munduaren itsasoz gaindiko bat-bateko hedapenean ekialderantz zihoazen portugaldar aitzindariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Zurezko karabela eta galeoiek -haizearen kontra ibiltzeko prestatuek, Mendebaldeko Europa modernoko marinel aitzindariak ozeano guztien nagusi izateko gaitu zituztenek- mekanikoki bultzaturiko burdinazko ontzi erraldoi samarrei utzi zieten lekua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Bestelako goiburu batek inspiratu zituen jesuita misiolari aitzindariak -Frantzisko Xabierkoa eta Mateo Ricci-, Mendebalde modernoko teknikariek itsaso handien konkistan eskainitako aukerez baliatzen edozein erlijiotako lehenengo apostolu izan zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 38. orr.

Ekialdeko kristautasun ortodoxoak, Mendebaldeko su-armaz hornituriko kosako aitzindarien konboietan Kama ibaitik Okhotsk-eko itsasorainoko bide luzea egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

Zibilizazio baten bizitza eliza bizi baten jaiotzarako obertura izan denean, zibilizazio aitzindariaren heriotza ez hondamenditzat, baizik eta prozesuaren bukaera egokitzat har daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 132. orr.

Bide-blokeo islamiko handi hori erronka bat zen, eta erantzun kementsua eragin zuen blokeaturiko bi kristau-gizarteetako komunitate aitzindarien partetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Errepublikanoa zen, mende arteko Donostiako ideia liberalen aldeztailea, eta Unión Artesanaren presidentea izan zen, hau da, donostiar jai eta danborraden elkarte aitzindariarena.  Askoren artean   «Rataplan» - 26. orr.

Hiri-estatu aitzindari horiek bi urrats iraultzaile egin zituzten: metalezko balio-unitate horien gaia gobernuen monopolio bihurtzea, eta gobernuen txanpon esklusiboa irudi eta gaininskripzio ofizial bereizgarriz irartzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

La Sortie de l'usine 1895ko lan aitzindariaren bertsioak aztertzea aski da Lumiere anaiek, lan hori filmatu zutenean, gerora zinemagile guztiek izan dituzten kezka berberak izan zituztela baieztatzeko.  Berria - Kultura   2006-03-14

Egin dezagun mende eta erdiko saltotxoa eta har dezagun E.T.A. Hoffmannen Hareetako gizona, siniestrotasunari ateak erabat zabaldu zizkion testu aitzindaria.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 95. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Galartzaren iritziz, UEMA "hilzorian" dago, UEMAren aitzindari lana baztertu egin delako.  Berria - Harian   2005-05-14

Intelektual batzuek banaka egiten dute abangoardia edo aitzindari lan hori, baina ahots gutxi dutenak izaten dira.  Berria - Kultura   2006-04-30

Teknologia berrien arloan aitzindari lan handia egin du.  Berria - Kultura   2004-10-31

Ez da harritzekoa Santuen Elkartasunak lurrean duen aitzindari-postua hondamendiak harrapatzea, ezin baitu mundu honetan bere zeregin espirituala bete arazo sekularrei aurre egin gabe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

-Baina bazuen aitzindari-puntu bat -xuxurlatu zuen beste sendagileak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 309. orr.

Gainerako arteak zinemaren "aurre-aitzindari" batzuk besterik ez dira izan, "aurre-zinema" bat, nolabait esateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 229. orr.

Erret aitzindariek berek, zinezko kristauak direnek, aitortzen dute, bake hori egitean bazeuzkala Erregek lau armada, haietarik bakar batekin ez baitzen gudukatzera ausartuko luthertiarren gudaloste osoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

6 aitzindari talde

Urdiñarberen kasuan, bi aitzindari talde egongo dira, gorriak eta beltzak, nor baino nor dantza-jauzi emate ederragoak agertzen.  Berria - Kultura   2006-01-03

Monclarko bizkondearen aitzindari-taldean onartu ninduten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 272. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus