Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aurretiko 1 izond aurretik dena edo dagoena; aurretiaz egiten dena.

Aurretiko oharrok egin ondoren, beste kapitulu bati ekingo diot.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.

Gaua erabat abaildu aurretiko argia.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 98. orr.

Latzenetako bat, hauxe: kristautasunaz aurretikoaren bila nora joko, eta kristautasunaren profesional haien guztietan izkribuetara jotzen duela.     «Kuskue tanden», 2004 - 85. orr.

Zezenketaren aurretikoak eta ondotikoak dira.     «Bizia lo», 2003 - 65. orr.

Gerra aurretiko bat-bateko bertso gutxi gorde dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 137. orr.

Esan nahi dut ez dudala aurretiko dokumentazio lanik egin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 118. orr.

Askotan gogoratzen zen Fermin Ibarrak esaten zuenaz; aurretiko gertaeretatik ia nekerik gabe ondorioztatzen diren aurkikuntza errazez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 297. orr.

Goragalearen mezu filosofikoa ez da hor amaitzen, ordea, aurretiko sistema bat deskribatu baino liburuak egiten duena munduaren ikuspegi berri bat sortzea baita.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Eta gure erantzunak hauek dira, filosofiara iritsi aurretikoak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 46. orr.

Ez zara zu denboraz aldien aurretikoa; bestela ez zinateke aldi guztien aurreko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

Inportantea XX. mendeko Europako literatura ulertu nahi duenarentzat, Kafkaren aurretikoak ezagutu nahi dituenarentzat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 127. orr.

Bizi emaile diren aldetik, emakumeek oso leku nabarmena zuten nekazaritza gizarteen aurretiko egitura sozialetan, eta haiek lau milioi urte inguru iraun zuten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Erdi itzalean etzanda, kirolari bat aldagelan borrokaren aurretiko minutuetan bezala sentitzen nintzen: indarrak bildu eta nerbioak baretzeko eginahalean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 200. orr.

2 izond (aditzaren partizipio burutuaren eskuinean)

Koadro bat egiten hasteko lanari ekin aurretiko zirriborroak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Nolanahi ere, hark abantaila batzuk ekar ziezazkiokeen, ezagutu aurretiko balizko iruditik urrun geratu baitzen haren begien aurrean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 37. orr.

Ordaindu ostean, sartu aurretiko emozio berberak hartua irten zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

-Neu naiz, ebakuntza egin aurretikoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 150. orr.

Idatzi nuen garaian ez nekian garbi noiz gertatutako pasadizoa zen hura, eta Gerra hasi aurretikoa zela uste nian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 109. orr.

Eta gure erantzunak hauek dira, filosofiara iritsi aurretikoak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 46. orr.

Diotenez, Kristo jaio aurretiko bost edo seigarren mendekoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 48. orr.

Haren obrak ez dira kartzelan sartu aurretikoak, kartzela-urte luzeen ondorioa baizik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Eskegi aurretiko tutu hotzak, zure deia ongi-etorria izango ez dela adierazten dutenak ere badaude.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

3 iz pl aurrekoak, arbasoak.

Noizbait 'endore' edo 'hendore' ere erabili zuten gure aurretikoek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.

4 iz aitzindaria.

Badute, gutxienik, ezagunenetan, aurretiko bat, bi liburu horiek.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 50. orr.

5 aldez aurretiko izlag aldez aurrekoa.

Ondoren, alderdiek negoziazioak hasi beharko lituzkete, «baina mehatxurik gabe, eta aldez aurretiko testu itxi batekin».  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Polizia gure etxera sartu zuan gauez, eta aldez aurretiko abisurik bota gabe tirokatu gintiaten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 62. orr.

Bat-batean, aldez aurretiko abisurik gabe, gelditu egin zen gurpil-aulkia.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.

Tristura-printza oinazegarriak aienatu zituen, eta hagitz aztoratuta sentitzen zen, aldez aurretiko opari bat jasotzera doan norbait balitz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

6 aurretiko bista (corpusean ez dago; ETCn 115 agerraldi)

Sarearen eta haren osagaien goitiko eta aurretiko bistak marraztu behar dira, 1: 50 eskalan. ETC-zientzia, zuzenbidea   Eraikinetako instalazioen kalkuluak eta oinarrizko arauak, Askoren artean, EHU, 2008

Goitiko edo aurretiko bistan ebakidura non egin den eta sekzioari zer noranzkotan begiratu behar zaion adierazteko erabiltzen da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Arkitektura-hiztegi irudiduna, Askoren artean, EHU, 2009

Hala, errepide baten trazatuaren ordena logikoari jarraitzen dio liburu honek: goitiko bistako trazatua, aurretiko bistako trazatua eta zeharkako sekzioa. ETC-zientzia, zuzenbidea   Errepideak. II. liburukia: Trazatua, Heriberto Perez Acebo, EHU/UPV, 2017

Oinaren eta aurretiko bistaren arabera bi motako tenpluak bereiz daitezke. ETC-entziklopedia   Indiako arkitektura, Wikipedia

Habearteen aurretiko bistan arkuteria puntadunak ageri dira, diamante-puntakoak ditu kanpoaldeko arkiboltak eta gurutze-itxurako pilare handien gainean daude. ETC-entziklopedia   Tuterako katedrala, Wikipedia

7 ezkon aurretiko

Bera bezala Auschwitzetik bizirik irten eta senarra eta semea Mauthausenen hil zitzaizkion Elfriede Geiringer, ezkon aurretiko deituraz Markowitz izenekoarekin ezkondu zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 351. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus