Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aitabitxi 1 iz bataioan, haurra besoetan hartzen duen gizonezkoa, aita besoetakoa, aita pontekoa. ik amabitxi.

Tomek beso batekin heldu zion, gero mahai gainean nigana makurtu zen eta galdetu zidan ea aitabitxi izan nahi nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Merkatari handiek biziki maite zuten, harroputza ez zelako hain zuzen ere; gogo onez onartzen zuen haien seme-alaben aitabitxi izatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

2 irud/hed (konfirmazio, ezkontza eta kidekoetan)

Nire ustekabea, Joxerramon Arrigainek esan zidanean konfirmandoek ospakizunean aitabitxi bana behar zutela, jadanik konfirmatua noski, eta bere pontekoa ni izatea nahi zuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 50. orr.

Don Manuelek di-da batean egin zituen paperak; Don Anizetok zazpikia jaio zela esango zuen gero, eta Don Juan ahalguztiduna izan zen ezteietan aitabitxi, bere eginkizun guztiz garrantzitsuetatik propio etorrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 146. orr.

Amaitu du esanez Rakel eta Ruben luze barik aldarean imajinatzen dituela, eta Las Vegasen aukera hori alferrikaldu izanaz damutuko direla, eta bera aitabitxi aukeratu ez izanaz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 272. orr.

Handik hiru hilabetera ezkondu ziren, Bob aitabitxi izan zen eta ni amabitxi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

· Horrenbestez, zaldun aitabitxi izendatzen dut berori, baldin eta onartu nahi badu gure erregu apala zama horren erantzukizuna berorren gain har dezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

3 aitabitxi-amabitxi (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi) pl ik aita-amabitxi.

Bataioak orain baino sarriagotan ospatzen zirenean, umeon igande goizetako jolasa izaten zen bataio irteerara joan eta haur bataiatu berriaren guraso eta aitabitxi-amabitxiek botatzen zituzten goxoki eta txanponak biltzea. ETC-prentsa   Berria, 2012-11-17

Besteak beste, Albert Goienetxe eta Urkixo anderea egon ziren aitabitxi-amabitxien artean; Jauffret Baionako gotzainak bataiatu zituen. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 66 zbk., UEU, 2008 - uztaila-iraila

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus