Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gurasoek espero zuten, amabitxiaren aldetik semearen etorkizuna hornitzeko zerbait, eta horregatik, haurrari aitabitxiaren izena emateko bakarrik agintzen duen aztura alboraturik, paraninfa horren izena gehitu zitzaion, mutilentzako adieran, hori bai. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 45. orr.
Hainbesteko jakinduria horrek ez zituen aberastu, eta, dakigunez, ez zen hori izan, ezta ere, Benvinda amabitxiaren lanturua jotako ondasunen jatorria, Jainkoak barka diezaiola, ahal badu. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 86. orr.
Esan zuen popeak ez zukeela amore emango berak beldurtu ez balu esanez salatu egingo zuela Mikhail dendajabea amabitxiarekin ezkondu zuelako. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.
Ikusten zuen zeinen huskeria dotoreak eskuratzen zituzten aduanako funtzionarioek atzerritik eta nolako portzelanak eta batistak bidaltzen zizkieten amabitxiei, izebei eta arrebei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 341. orr.
Handik hiru hilabetera ezkondu ziren, Bob aitabitxi izan zen eta ni amabitxi, eta, haiek Hurricanen itsasoratu eta Karibera zihoazen bitartean, Bob eta biok Amaralinara joan ginen hark errentan hartutako uda-etxe batera, gorputzari atsegin ematera. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.
Euskaldunen ezkontzetan ugari dira euskal abizeneko lekukoak, edo umeen bataioetan euskal abizeneko aita-amabitxiak azaltzen dira. ETC-literatura, saiakera Kaliforniakoak, Asun Garikano, Pamiela, 2013
Jesusek atera zuen pontetik, eta, Juanito neba bekaiztu ez zedin, legez ez, baina izatez haren aita-amabitxi ere egin ziren. ETC-literatura, saiakera Hondarrak, Ruben Sanchez Bakaikoa, Txalaparta, 2019
Aita-amabitxiek euren haur besoetakoei 'morrokoteak' emango dizkiete Pazko igandean. ETC-prentsa Berria, 2011-04-21
Coruñara itzulita, ene etxea aita-amabitxiena izan zen. ETC-prentsa Berria, 2013-10-20
Bataioak orain baino sarriagotan ospatzen zirenean, umeon igande goizetako jolasa izaten zen bataio irteerara joan eta haur bataiatu berriaren guraso eta aitabitxi-amabitxiek botatzen zituzten goxoki eta txanponak biltzea. ETC-prentsa Berria, 2012-11-17
Besteak beste, Albert Goienetxe eta Urkixo anderea egon ziren aitabitxi-amabitxien artean; Jauffret Baionako gotzainak bataiatu zituen. ETC-zientzia, zuzenbidea Uztaro aldizkaria, 66 zbk., UEU, 2008 - uztaila-iraila