Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aisetasun iz erosotasuna, lasaitasuna, ongi izatea. ik aisia.

Familiak arrimoren bat bilatzen ahalko zion ofizialen baten itzalpean, baina hark uko egin zion aisetasun horri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Ez du sekulan amor eman Biscoubyk ere baina duda bat sartua nunbaitik eta lasterka bizi batzu ere galtzetan zituen, aisetasun ederra hartua zuen lehen kusiaren aintzinean.  Herria   2003-05-15

Publizateetako diru sarrerek aisetasun handiagoa ematen ziguten, zeren eta, 500 harpideduneko kopuru batekin ezinezkoa baitzen gastuei aurre egitea.  Berria - Mundua   2004-06-26

Joseba Egibar eroso, gaia ezagutu eta egoera menderatzen duenaren aisetasun harro samar horrekin.  Berria - Harian   2005-06-23

Triesten guztiz naturaltzat zeuzkaten kausa jakinik gabeko bat-bateko aldarte aldaketak, haserre handirik eragiten ez zituzten elkarren arteko txantxa eta zirtoak, bizitzeko aisetasuna, kalean etengabe entzuten ziren jende baztertuen bakarrizketak -eta baita dirudunak ziruditen oso ondo jantzienak ere-.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 255. orr.

Diru horrek Harryri ordura arte irudika ere ezin zuen bezalako aisetasuna eta gizarte-estatusa ekarri bazizkion ere, uste okerra izango litzateke pentsatzea aberatsa zelako bakarrik ezkondu zela harekin, edo amarruekin sartu zela bizimodu berri hartan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.

Telebistak gehien bat Yamusukro eta Abidjan hiri nagusietako egoera dauku erakusten, bai-eta aisetasunean, kolonialismo kutsu batekin, bizi diren europanoen griñak  Herria   2003-02-13

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus