Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aisia 1 iz atsedenezko, erosotasunezko egoera.

Irakurtzea nuen ihesbidea eta aisia, kontsolamendua eta pizgarrietan kutunena: plazer hutsagatik irakurtzea, idazle baten hitzen oihartzuna zeure buruan entzuten duzularik inguratzen zaituen gelditasun ederrarengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

Aisia eta kulturarekin erlazionaturiko jarduerak garestitu ziren gehien aurreko hilabetean.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Gainerako kontuez, noski, ez zeukaten inolako arazorik: jakiz eta edariz oparo hornituak zeuden, baita aisiarako materialez ere.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.

Lurra lantzen edo lanarazten dutenak, fruitu-soberakina dutenez, ezerk ez ditu behartzen hurrengo urtean lan egitera; aisian bizi den jendeak ez lituzke kontsumituko fruituak, jende horrek ez lukeelako zerekin erosi.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Hara, behin betiko: ez niken nahi, lau-lau esateko, aurrerantzean hik heure aisia-unerik batere laidoztatzerik hitz eta solasbide emanik Hamlet printzeari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 52. orr.

Gero, astiro-astiro, kantarien hatzek jotako xirulak, baso eta oihan ezkutuetan, artzainen inguru bakartietan eta aisia jainkozkoetan aurkituak hedatzen zituen auhen xarmagarriak ikasi zituzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.

Aisia eta aldarrikapena uztartuko ditu, hirugarren urtez, Hizkuntza Eskubideen Egunak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Amaigabeko aisia gisako batean murgilduta zegoen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.

Gero gure aisiara genbiltzanetan, bizikleta gainean zebiltzan emakumeei begiratzen irakasten nion lehengusuari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Nafarroa edo Lizarra, beraz, afektuen mundua izan da eta baita guztiz idealizatutako eremua ere, ez delako lan lekua izan, opor lekua baizik, hau da, gozamenerako eta aisiarako lekua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 174. orr.

2 aisian adlag erosotasunez eta zereginik gabe. ik aisia 3.

Lurra lantzen edo lanarazten dutenak, fruitu-soberakina dutenez, ezerk ez ditu behartzen hurrengo urtean lan egitera; aisian bizi den jendeak ez lituzke kontsumituko fruituak, jende horrek ez lukeelako zerekin erosi.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Ez bazegoen gure gustuko filmik, aisian ibiltzen ginen, liburu erosi berriak edo astean zehar irakurritakoak genituelarik ia solasgai bakar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 317. orr.

Ni ere errege naiz baina ez aisian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.

3 aisiara adlag atsegin edo gogoko duen erara. ik aisia 2.

Hamazazpi bat urterekin neskatxa izatetik emakume izatera igarotzen den unetik askeago, alaiago sumatzen zaio, bere gogara edo aisiara bizitzen hasi balitz bezala, aurpegitik irribarrea ezabatu ezinik ageri da.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 153. orr.

Gero gure aisiara genbiltzanetan, bizikleta gainean zebiltzan emakumeei begiratzen irakasten nion lehengusuari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 1 aldiz agertzen direnak)

aberastasuna eta aisia (1); ageriena aisia pairatzeko (1); aisia alferkeria bihur (1); aisia bat (1); aisia berez txar (1); aisia betetzeko ekintza (1); aisia edo aisetasuna (1); aisia edo kulturarako (1); aisia ekoizpenen horniduran (1); aisia eskatzen hasi (1); aisia eta aldarrikapena (1); aisia eta alferkeria (1); aisia eta askatasunerako (1); aisia eta espirituaren (1); aisia eta jakituria (1); aisia eta kultura (2); aisia eta kulturarekin (1); aisia eta lana (1); aisia gehiago edukitzeko (1); aisia gisako batean (1); aisia gune bilakatu (1); aisia gustura bete (1); aisia gutxietsi zuen (1); aisia guztia izango (1); aisia har ezak (1); aisia hori (1); aisia izan baitzen (1); aisia jainkozkoetan aurkituak (1); aisia kalera atera (1); aisia leku (2); aisia leku bihurtzen (1); aisia leku publikoetan (1); aisia nagiaren oihartzuna (1); aisia nahi den (1); aisia orduak (1); aisia pairatzeko ezintasuna (1); aisia parkea (1); aisia turismo kultura (1); aisia txarra da (1); aisia ulertzeko modua (1); aisia unerik batere (1); aisia zale (2); aisia zale amorratua (1); amaigabeko aisia (1); baita aisia eskatzen (1); batek aisia gehiago (1); behar dugu aisia (1); berak irabazitako aisia (1); bere aisia orduak (1); bertzeak aisia (1); beste aisia leku (1); bilakaera neurtzeko aisia (1); eskulangintza aisia turismo (1); hik heure aisia (1); ihesbidea eta aisia (1); irakurketa bezalako aisia (1); kontsumoa eta aisia (1); kultura eta aisia (1); lana eta aisia (1); lana versus aisia (1); letra gabeko aisia (1); neure aisia (1); paisaia edo aisia (1); parisko aisia parkea (1); publiko aisia zale (1); sintomarik ageriena aisia (1); soilik da aisia (1); ustekabeko aisia bat (1); versus aisia kontrajartze (1)

aisiak balio absolutua (1); aisiak egonaldi hura (1); aisiak geure buruaren (1); aisiak industriaurrean (1); aisiak jadanik garrantzirik (1); benetako aisiak (1); lanak eta aisiak (1)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus