Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aipamen 1 iz aipatzea. ik aipu.

Aipamenen eta aipuen, irudien, metaforen, erritmoen, deskribapenen zaku hondorik gabea da idazle baten obra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Bere izenaren aipamenak deituta bezala, Paulina azaldu zen leiho batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Adituek diotenez, Hugoren aipamena ez da zehatza.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Baserri-aldea zen mintzagai: herri-hustearen nondik-norainokoak, iraganetik gaurdainoko laborantza norabideen aipamenak.  Herria   2001-09-13

Esku ikusezinaren aipamenak askorentzat kutsu mistikoa du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 73. orr.

Etxekoandrea ikaragarri izutu zen deabruaren aipamena entzutean. hortik oilalokaren nire aipamena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Nire ustez, errealismoa baino areago, errealitatearen aipamena izan da nire lanetan lehen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 307. orr.

Jean Etxepare apur bat ezagutzen duena ez da harritzen jende xehearen aipamen hori hemen aurkitzean: Larresoroko irakaspenak hartuak zituzten hango apaizki ala jauntxoek gizarteko barne mailak ongi bereizten ikasia baitzuten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 128. orr.

Animalia honek aipamen asko eta era askotakoak izan ditu edozein garai eta herritako literatura, arte eta erlijioan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 41. orr.

Ildo horretan, PPren eta PSOEren aipamena egin zuen Fullaondok, eta azken egunotan HZ legez kanpo uztearen inguruan esandakoei erantzun zien: "Jazarpenak ez gaitu geldituko", esan zien.  Berria - Euskal Herria   2004-05-09

Pentsatzekoa da horraino bederen iritsi baldin bazara, liburu horien aipamena egiten hasi naizeno, gure hizkuntzaren egoerak kezkatzen zaituela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.

Zenbait "tresna" konkretuen aipamena eginen da halanola: familia -kontratuak, beharrezko baimenak eta babesak, gatasken kudeaketa.  Herria   2003-01-14

Lehen zatian huts egindako jokaldien aipamena ere egin zuen Aguirrek.  Berria - Kirola   2004-03-07

Aitzinsolas honen hastapenetik san Bernaten aipamen hura egin baikenuen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 65. orr.

Irakurtzen ari denaz edo idazten duenaz aipamenak egiten dizkit, hau edo hori galdetzen dit.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 114. orr.

Nire hainbat burutazio eta aipamen txirikordatu ditut ametsarekin batera, eta ez kontakizunaren haria eteteko dudan joera berritsuarengatik bakarrik: ezinezkoa da amesgaizto batek uzten dizkigun gogo-abaildura zein irudien jatorria elementu oniriko soilekin adieraztea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Aipamen hori Voltaireren Zaïre antzerki lanetik aterea da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Berarekin zetorren emakumeari buruzko aipamen bat egiteko gogoari ezin izan zion eutsi, nonbait.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 362. orr.

Hori ere hitzez hitzezko aipamena da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 34. orr.

Leioan irakaskide dudan MLk ere merezi du esker oneko aipamena, berari zor diot-eta Kazetaritzako meure lehen ikasgaia.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 114. orr.

Kristau doktrina-tik hartutako aipamen batez hasiko du Italian Pedro Lombardok XII. mendean bere Sententziak, liburu ospetsua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 20. orr.

Bere maileguak tradizioari buruzko aipamenekin justifikatuz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Hudson ibaiari buruzko aipamenak ere sarri egiten ditu Dos Passosek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Aipamen batzuen iturburua jakinaraztea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 31. orr.

Hasieran zentzu guztiz positiboa zuten proposizioak ("konstruktoak dira"), arras beste zentzu batean erabiltzen dira gero -are, autoritate handi baten aipamen gisa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 151. orr.

Baita hizketa haiek zail, serio bihurtzen zirenean ere, nagusiei bakarrik zegozkien aipamen eta gaitzespenez beteak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 191. orr.

Ohore ainitz egiten zaizkie balonjokoeri, aipamenez, telebixtaz, diruz eta espantuz, eta araberan biziki gutiago pilotari.  Herria   2004-05-20

Osterantzean hutsunez betetako kontakizun bat osatzen du bertsolariak, eta euskal izate jatorraren zaindari funtzioa sinetsirik, etika, morala eta legeriarekin zerikusia duten aipamenez betetzen ditu bertsoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Aipamenezko adierazpenek testualak izan beharko dute: hitzez hitzekoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 176. orr.

Hileta-elizkizunen ondoko ostatuko elkarrizketaren laburpena egin nion, alderdi pertsonal mingarrien aipamenik gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Ingelesaren formaldatzeak utzi aurretik, bada aipamenik merezi duen beste arazo bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

Egun hartan garbitu egingo ditut lurretik sasijainkoen izenak, ez da aurrerantzean haien aipamenik egingo.  Elizen arteko biblia   Za 13,2

2 (izenondoekin)

Laclosek behin baino gehiagotan egin zuen bere liburuan "La Nouvelle Héloise"ren aipamen zuzena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Egia erran, denbora hartan guztian sekula ez nuen hango salerosketa ilunei buruzko aipamen zuzenik entzun.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 74. orr.

Pentsalari marxista batzuen idazlanetan aipamen argiak aurkituko ditugu naturak hazkundeari ezar diezazkiokeen mugen inguruan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.

Horra hor ere, heriotzaren aipamen garbia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 85. orr.

Ez nion nik sekula amaz aipamen bakar bat ere entzun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.

Marxismoaren "ikuspegi orokorra" ez du gogoko Liburu Zuriak, baina honen arrakasta aparta azaltzeko orduan, Alderdiaren garrantzia luze jasotzen du, Leninen eta Stalinen aipamen ugariz hornitua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Iraganeko gertakizun haien aipamen hutsa tabua genuenez, Danelen helmen luzeko itzala zen Adak eta biok eztabaidatzen genuen argibide bakarra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 53. orr.

Aita hil berria zuen Amurizak, eta seguru asko berari aski izango zitzaion aitaren aipamen soil hori, barruan zirrara sentitzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 151. orr.

Tratuak ez zuen aurrera egin, eta Skuludisek alde egin zuen, aipamen garratzak egin ondoren saltzailearen egoismoaz eta diru-goseaz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 138. orr.

Horren aurretik, bi aipamen eder dakarzki.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.

Nahiago izan dut aipamen astunekin ez zamatu aldi berean saioa den saiakera hau.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

GEtika aplikatuaren esparruan bioetikak aipamen berezia merezi du. hiru lagun berriek aipamen bereziz gainditu zuten azterketa gisako bat izan zen hura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Ez zaio balentriarik ezagutzen, gure irudimenaren mapan ez dago haren ibileren zantzurik: bi hiztegietako aipamen laburrak ekarri du guganaino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Beste aipamen luzerik egin gabe, Urepeldarra izanez, ezin dezaket gure artzain Ddamattit BASCANS baztertu.  Herria   2004-11-25

Sartreren testua aipamen kultural anitzez horniturik dago, batzuetan irakurleen adostasuna bilatzen dutenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 15. orr.

Bat-batean gogoratu zen ezen gau batean music-halleko artista haietako batek, Londrestar txiki ile-hori batek, Pollyren aipamen lotsagabe bat egin zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Aintzinako idazleek, Aristotelek, Teofrastok, Pliniok eta bestek, maiz egiten omen dute eperraren aipamen sinbolikoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 154. orr.

Fedeari eta mendiari buruzko aipamen biblikoa ezagutzen ez duenak, plazer gutxi aterako dio Monterrosoren testuari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 34. orr.

Beste gai batzuk eta aipamen bibliografiko ugari eransten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.

Hileta egunean egunkarietan atera ziren aipamen nekrologikoetan ez zen oharkabean pasatu bere etxeko gelan aurkitutako despedida oharra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 169. orr.

Duela bizpahiru komunikatu, esaterako, oharkabean pasatu zen aipamen xenofobiko bat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 80. orr.

Hazi nintzenean konturatu nintzen zeharkako aipamen sexualak egiten zizkiola.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Neure onera etorri aurretik, baina, beste bi aurkezleek nire zazpi andregaien aipamen burlatia egin zuten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 193. orr.

Aipamen zeharkako bat ere egin zuen, ironia nabarmenez: errepublikazaleen arteko eztabaida, emakumeari boto eskubidea eman edo ez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 128. orr.

Aarrazaren aipamen alegiazko horiek inork aintzat hartu baino lehen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 94. orr.

Monicak badauka, arlo horretan lan egiten duten guztiek bezala, aipamen maiestatikoaren ohitura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 51. orr.

Bigarren idatzaldian Frantziskok bere gaixotasunaz egiten duen aipamen generiko samarrak (2-3 tx) eta Lehen Erregela-ko 22. kapituluarekin duen antzekotasunak 1221 inguruan kokatzera eragiten dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

Perpaus ezberdin bi aipatzen ditu, S1 eta S2, baina S, F motako gramatiketan ez dago honelako aipamen bikoitzik biltzeko modurik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 61. orr.

Dekano jauna eta Errektore jauna ikustera etortzen zitzaizkion aldian behin, poliki-poliki, konparazio burutsu eta zehar aipamen kontu handiko askoren bidez, haren gogoan gertatzen ari zen lana laguntzen zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 84. orr.

Hasierako orrietako gertaeren aipamen ia soiletatik, azkenerako gogoeta sakonagoetara, bizitzako galderarik funtsezkoenetara iristen da geldiro-geldiro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 7. orr.

3 (izenlagunekin)

Globalizazioaren lehen aipamen euskarazkoa ere bada hori, bestalde.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

Bertsolaritzaren lehen aipamen dokumentatuak agertzen direnerako (XVIII. mendearen amaiera aldera), bertsolaritza kontu zaharra bailitzan agertzen da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 18. orr.

Nekearenak aparteko aipamena merezi du.  Berria - Kirola   2004-03-31

Jendearekin harremanaren ondorioz, oroitzapen sorta, leiendak ia, utzi zituen herri askotan.1929an urrezko aipamena jaso zuen Bartzelonako Nazioarteko Erakusketan.  Berria - Kultura   2004-09-26

Halako aipamena jasotzen zuen AEBak eta haien aliatuak onartarazten saiatu ziren zirriborroak.  Berria - Mundua   2004-03-14

Eta nola ez, Begori, itzulpena egin bitartean askotan gogoratu ditudalako bere aholkuak eta noizbehinkako aipamen hura: "Literatura Unibertsalak duen traba bakarra zera da, tokatuz gero, itzulpena egin egin behar dela".  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 10. orr.

Gelditzen dena da probabilitatea, handia gainera, esandakoa berak Lisboako Setioaren Historia, Berria, idatz zezan eginiko iradokizun famatuaren zeharkako aipamena izatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 174. orr.

Kasu batzuetan, bestalde, barruko albistea gaztelaniaz izan arren, azaleko aipamenak euskaraz daude.  Berria - Gaiak   2004-07-18

Ikusle ikasia edo "gaia ezagutzen duena" gai izango da irakurtzeko prestakuntza gutxiago duen bati ihes egingo dioten zeharbidezko aipamenak, aipuak, metaforak harrapatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 234. orr.

Hala ere, diploma eta ohorezko aipamenak gorabehera, oso zaila gertatu zitzaion Estatuaren bulegoren batean lana lortzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Kausa horregatik galdu ziren gure nazioan funtsezko oinarri garrantzitsu horiek, eta horietatik jadanik aipamen eta aieru arin batzuk besterik ez dituzu aurkituko Talmudean eta Midr--ôt-etan, garau bakanak, azal ugariz inguratuak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 182. orr.

Egunerokotasunaren aipamen kontu-hartzaileak ("ez zuen bere burua zaintzen"), emaztea izan zitekeela adierazten bazidan ere, ezusteari konponbide berehalako bat eman nahi hotzak maitalea izan zitekeela esaten zidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Igarkizunak asmatzen, ilunpetan soinketa egiten, ingelesez edo frantsesez hitz egiten, liburu aipamenak egiten, baina luzera aspertu egiten zaitu horrek guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Bibli aipamenari "Vulg" laburdura eransten zaionean, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Apetitu Apostoluen egintzak, Tesalonikarrei egindako epistolaren zehar-aipamena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 282. orr.

Promes bat betetzeari buruzko zehar-aipamen lauso eta misteriotsua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

5 aipamen historiko (corpusean ez dago; ETCn 52 agerraldi)

Aipamen historikoa iraganeko testu bati erreferentzia egiten dion aipua izendatzeko erabiltzen da. ETC-entziklopedia   Aipamen historiko, Wikipedia

Errepresentazioaren hegemonia absolutua, non sekretu eta joko interpretatiboak aurki daitezkeen, profezia bilakatzen diren aipamen historiko eta iragarpenekin batera, urre eta gorri bizi koloreak nagusi. ETC-literatura, saiakera   Gasolindegian, Yurre Ugarte, Alberdania, 2010

Erlijioan berpizkundeak duen zentzua eta diktadura batetik irten berria zen herriarena alderatuz ekin zion aipamen historikoz jositako hitzaldiari. ETC-prentsa   Egunkaria, 2002-03-31

Ermitak berak zein hango Amabirjinak lotura handia dute itsasoarekin, aipamen historikoen arabera inguruko basoetako zura itsasontziak eraikitzeko ustiatzen zelako. ETC-prentsa   Argia, 2008-10-05

Abiapuntua, orduan, doinua baino gutxiago izan zen: noizbait dantzari batzuei ordaindu izanaren aipamen historikoa baino ez. ETC-prentsa   Argia, 2010-03-21

Eta emanaldia egingo duten elizari buruzko aipamen historiko eta artistiko labur bat ere entzunen dute bisitariek. ETC-prentsa   Berria, 2007-10-05

Badirudi Toscanan duela jatorria, eta, tradizioaren arabera, zibilizazio etruskotik omen dator, baina aipamen historikoak ez dira agertzen XVIII. mende hasiera arte. ETC-prentsa   Berria, 2012-06-09

Euskal gizarteak salatu zituen frankismoaren garaiko injustiziak, zilegi bekigu aipamen historikoa, besteak beste eta zehazki euskararen erabilpenari eta garapenari zegokiona. ETC-prentsa   Berria, 2012-06-16

Aipamen historiko horrek, laburra den arren, balio digu izaera didaktikoa duten zenbait hausnarketa oinarritzeko. ETC-zientzia, zuzenbidea   Lehen Hezkuntzako matematikaren didaktika, Askoren artean, EHU, 2010

Horrela, datozen lerroetako aipamen historikoak ia bete-betean alda daitezke gure egunetara. ETC-zientzia, zuzenbidea   Uztaro aldizkaria, 74 zbk., UEU, 2010 - uztaila-iraila

Bestalde, kapitulu bakoitzak interesgarriak diren aipamen historikoak eta erreferentziak jasotzen dituen bibliografia-oharrei buruzko atala ere badu. ETC-zientzia, zuzenbidea   Programen espezifikazio, egiaztapen eta eratorpen formala, Askoren artean, EHU/UPV / UEU, 2016

6 bikaintasun aipamen (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

-Bikaintasun aipamena duten 32 doktorego programa eta ANECAren aldeko txostena duten beste 7. ETC-zientzia, zuzenbidea   Graduondoko ikasketen plan estrategikoa, Askoren artean, EHU, 2014

7 ohorezko aipamen

Tomek ohorezko aipamenekin eskuratu berria zuen lizentziatu-titulua Cornell-go unibertsitatean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Rikardo Arregi Kazetaritza Sariaren Ohorezko Aipamena Pello Zabala jaunarentzat da.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 25. orr.

Ohorezko Aipamenari dagokionez, aurtengo sarituaren merezimenduak hauek dira: [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 24. orr.

14-eko gerla egin zuen burutik buru, gradoz beti goiti joanez eta zortzi ohorezko aipamen ardietsiz.  Herria   2005-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aipamen asko (6); aipamen bakar (4); aipamen bakar bat (4); aipamen bakarra (7); aipamen bat (15); aipamen batzuk (7); aipamen berezi (24); aipamen berezi bat (14); aipamen berezi batekin (3); aipamen berezia (74); aipamen berezia egin (17); aipamen berezia izan (3); aipamen berezia jaso (6); aipamen berezia merezi (23); aipamen bereziak (3); aipamen eder (3); aipamen egin (3); aipamen eginez (10); aipamen egiten (8); aipamen egiten dizkioten (3); aipamen eta (10); aipamen guztiak (3); aipamen hau (7); aipamen hori (9); aipamen horiek (5); aipamen horrek (6); aipamen hura (4); aipamen hutsa (4); aipamen hutsak (5); aipamen labur (5); aipamen labur bat (4); aipamen txiki (3); aipamen txiki bat (3); aipamen ugari (8); aipamen zuzenik (3); artean aipamen (3); artean aipamen berezia (3); badu aipamen (7); beste aipamen (4); bi aipamen (6); buruzko aipamen (20); du aipamen (3); dut aipamen (3); epaimahaiaren aipamen (3); epaimahaiaren aipamen berezia (3); ere aipamen (7); eta aipamen (14); eta aipamen berezia (3); gaineko aipamen (4); hainbat aipamen (4); haren aipamen (3); hunen aipamen (3); lehen aipamen (3); multimedia softwarean aipamen (3); ohorezko aipamen (3); ren aipamen (3); sari eta aipamen (3); sarian aipamen (3); sarian aipamen berezia (3); softwarean aipamen (3); softwarean aipamen berezia (3); zehar aipamen (3); zeharkako aipamen (3); zenbait aipamen (4); zuen aipamen (3)

aipamena da (4); aipamena egin (24); aipamena egin du (4); aipamena egin zuen (5); aipamena egina (4); aipamena eginen (4); aipamena eginez (6); aipamena egitea (10); aipamena egiten (18); aipamena egiten zuten (3); aipamena ere (8); aipamena ere egin (3); aipamena eta (9); aipamena ez (4); aipamena ez da (3); aipamena izan (4); aipamena jaso (4); aipamena merezi (5); aipamena merezi du (4); aipamenak egin (3); aipamenak egiten (4); aipamenak ere (7); aipamenak eta (5); aipamenen bat (7); aipamenik egin (31); aipamenik egin ez (3); aipamenik egin gabe (7); aipamenik egin nahi (4); aipamenik egiten (12); aipamenik ere (8); aipamenik ere ez (3); aipamenik ez (29); aipamenik ez du (3); aipamenik gabe (5); aipamenik merezi (3); baten aipamena (12); batzuen aipamena (6); batzuen aipamena egiten (3); buruzko aipamena (16); buruzko aipamenak (24); buruzko aipamenak ere (4); buruzko aipamenik (17); buruzko aipamenik egin (4); buruzko aipamenik ez (7); dio aipamena (7); du aipamenik (6); duen aipamena (3); egindako aipamena (3); egindako aipamenak (3); egiten dio aipamena (5); ere aipamena (3); etengabeko aipamenak (4); ez zuen aipamenik (4); haren aipamena (5); haren aipamenik (3); horien aipamena (4); horren aipamena (5); idazluma aipamena (3); inguruko aipamenak (3); inguruko aipamenik (3); inolako aipamenik (4); lehen aipamena (6); merezi du aipamenik (4); ohorezko aipamena (12); ohorezko aipamenak (4); sare batzuen aipamena (3); zehar aipamena (8); zeharkako aipamena (5); zuen aipamenik (4); zuen aipamenik egin (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus