Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aipu 1 iz aipatzen den esaldi edo pasartea; aipamena, sona.

Aipua honela hasten da: "Bat-batean bakarrik nago, zerua urdina delako, zuhaitzak berdeak direlako..." eta ez dakit jarraipena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 110. orr.

Axularren aipuak ustekabean harrapatu ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 637. orr.

Aipuak Poeren To Helen-etik hartuak dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Testuko esaldiak hatz batez erakusten bazizkidan ere, ematen zuen buruz zekizkiela aipuak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 113. orr.

William Shakespeare-ren sonetoetatik hartutako aipua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

XIV. mendeko poema ingeles zahar bateko aipua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 283. orr.

Jean Genet-en aipu bat daukat esku artean eta ez dakit zein libururi dagokion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 110. orr.

Zaila zitzaion aipu hura aurkitzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 113. orr.

Antoniak harridurazko betartea ipini zuen semearen aipua entzun zuenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 60. orr.

Zertarako nahi ote zuen Enrikek aipu haiek guztiak itzultzea?     «Kuskue tanden», 2004 - 77. orr.

Beharbada erantzuna aipu hartantxe zegoen.     «Kuskue tanden», 2004 - 136. orr.

Jakobsonen testu asko aipa genitzake; historikoki garrantzitsuak eta aipu handikoak diren ekarpen batzuk liburuki honetan bilduak aurkezten ditugu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.

Nire galeraren aipuak ez zituen, itxuraz, asko harritu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 74. orr.

Zutaz egin zidan berba, zure egoeraren aipu egin zidan Liverpoolen eta gero Londonen... ni zuri ezer galdetzeko gauza izango ez nintzela jakingo balu moduan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 113. orr.

Inoren ideiak, datuak, aipuak eta hitzak erabiltzerakoan zintzo jokatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 335. orr.

Behin dei horiek guztiak biltzea otu zitzaidan, irakurriak nituen liburuetako aipuak fitxetan jasotzea.     «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.

Presaz, trena ote zetorren erne, aipuaren beste esaldi bat idatzi zuen: [...].  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 123. orr.

Aipua kopiatu egin nuen gero kartelean idazteko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 152. orr.

Aipuen fitxategia: lanerako baliagarri gerta daitezkeen aipuak biltzeko eta berreskuratzeko balio du fitxategi-mota honek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 351. orr.

Neure oroimenaren taulatik ditiat arrunkeria funsgabe guztiak ezabatuko, liburu-aipu oro, irudi, inpresio iragan oro, gaztetasunak eta oharmenak hara jasoak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 62. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gainbegiratu arina eman orduko ohartu zen testu haietako batzuk berak itzuli ez zituen aipuak zirela, aipu luzeak, nahiz eta egilearen edo obraren erreferentzia falta.     «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Eta bai antzinateko eta elizako doktoreen aipu kontaezinak ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Ramon Zallok, tribuneleko mahaikide baitzen, ohartarazi zigun han bilduoi SKk aurkeztu zuen txostenean ez zela 1980az geroztiko aipu bibliografikorik egiten, eta komunikazio kontuetan barkaezina zela hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 131. orr.

Gauza bat interesgarri gerta dadin, aski da luzaroan hari so egotea -Gabinek, Enrikeren aipu frantsesa gogoan, Klararen erreakzioari zelata eginez.     «Kuskue tanden», 2004 - 151. orr.

Hori esan eta gero, ziplo bota zuen idazle goren baten aipu goratsu bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 63. orr.

Ubeldurari buruzko aipu malenkoniatsu franko egin zuen emazteak eta gizonak garrasika ekin zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

CAIaren gida jadanik aipatutik harturiko aipu sarkastiko bat zen hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Ez harritu liburu eta aipu aspaldikoenetan martxoarekin lotzen bada izen hau apirilarekin bezainbat edo gehiago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.

Gorostiak gurean aipu berezia izan du, eta zeresanik ez gorosti-makila aipatzen badugu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.

Elkarrekin bizi ziren, Vauvilliers kalean, behean aipu txarreko kafetegi bat zeukan etxe handi bateko hirugarren solairuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.

Eta argitturri-aipu zeharkakoak Giselaz, nik soportatzen ez nituen zeharkako aipuak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

3 aipu egin

Ostian aipu egin nituen politikari horietarik-eta...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 147. orr.

Antza denez, egilearen asmoa da emanaldietan narratzaile moduko bat tartekatzea, tokian tokiko berezitasun politiko eta sozialei aipu egiteko, baina, aurreikustekoa zenez, errazkeriak eta orokorkeriak besterik ez zituen esan rol horretan zegoen Kiti Manverrek.  Berria - Kultura   2004-01-27

4 aipu izan da/du ad aipatu.

Aipu da ere Irauzketa bere borda eta inguruko pentzeekin. ere Irauzketa bere borda eta inguruko pentzeekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.

Euskal kondairetan ardura aipu dira laminak, neska batzuen idurikoak, bilo hori, baina oinak antzararenak.Gutxienez mende erditik hona apenas erabiltzen den larruarentzako berniz bat baita hor aipu: esapidea bera desagerbidean dugu gaurgero.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 163. orr.

Apez ihardokitzaileen egoera ez zen argi, eta bazuen beldurra zenbait hilabete hauetan aipu zen erbesteratzearen gauzatzeko erabakia hartuko zutela azkenean, Parisen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.

XII. mendean Orreagarik ez zen aipu, Biskarreta baizik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Kontzilio berririk ez zen aipu oraino, eta aski genuen aita Boyer jesuita edo aita Garrigou Lagrange dominikarra entzutea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

Ez nuen kartzela sistema aipu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Rhin inguruan ibilia zen Hugo 1839an, bidaia hartan idatzirikoak ditu aipu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 138. orr.

Bizkitartean aipu dugun naturaz gaindiko boterea eliza boterea da, naturaz gaineko gaiak kudeatzeko jarria eta gizakiak beren azken burura bideratzeko egina delakotz Harrizko maitasun horretatik, eta amiantozko bakardade haietatik, beste gau luze haietako batzuetan uharteak eta askatasuna aipu duten bi istorio jaio ziren.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 136. orr.

1564-ean Jadanik Juan Perez de Lazarraga arabar idazleak aldi bat baino gehiago aipu zuen "Euskel erria".  Herria   2004-08-12

Castela eta Andriuzziren defendatzaileek agerian jarri zuten Jean Castelaren izena lehendabizi aipu zuen polizia ikerketako ohar batek 1998ko urrian izandako gertakari bat aipatzen zuela, sumarioko ohar hark, aldiz, 1998ko agorrilaren 20eko data zeramalarik.  Berria - Mundua   2006-02-18

Nola ez ikus ordea, Iparraldeko euskaldunok udatiarrei irekitzen genizkielarik gure etxe pollitak eta kanpotiar dirudunei saltzen gure ehiza-lekuak edo baserri xuri pollitak, Hegoaldean alderantziz, Humboldtek aipu zuen herri-kontzientziari esker beharbada, herritarren kemenak irekitzen zituela lantegi berriak, sortzen kooperatibak eta eraikitzen ikastegiak, eta jendetze kopurua, orain arte, beti goiti zihoala?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 119. orr.

Baionako apezpikuarengandik gutun bat ukana zuten berrikitan, barrutiko beste apez guziek bezala, Parisen Elizaren ontasunak erresumako ontasunetan sartzea aipu zutela abisatzen zituena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

· "Edozein belar pila ez baita meta", gogoratzen digu Lertxundik, Mitxelena aipu, delako esaldi horren iruzkintxoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 19. orr.

5 aipu marka esaldi bat aipua dela adierazteko, haren hasieran eta bukaeran jartzen den ikurra.

Kazetariak entrenatzaileak esandakoa jaso nahi baldin badu, aipu marka artean eman beharrekoa zuen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 113. orr.

Hiru hitz aipu marka artean biltzea, egin liteke.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 177. orr.

6 aipu zuzen

Testuan, Eusko Jaurlaritzak gogora ekarri zuen gaur egun era batzuetako indarkeriek eragiten dutela, eta, hala, Azkarragak aipu zuzenak egin zituen ETAren jarduerari eta biktimen, torturatuen edo presoen egoerari buruz.  Berria - Harian   2005-12-11

"2000. urtean Garoñako eta Zoritako zentralen itxiera aipatu zen hitzez hitz», gogorarazi du Greenpeaceko arduradunak, "eta aurtengo programan, ordea, ez zetorren Garoñari buruzko aipu zuzenik, nahiz eta PSOErekin egin ditugun bileretan argi eta garbi onartu ziguten zentrala itxi egin behar dela».  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

7 zehar-aipu zeharkako aipua.

Belarrien zehar-aipua arbitrarioa da, eta keinua, berriz, jatorriz, sinagogan judu prestuek trukatzen zuten agurraren parodia sakrilegoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.

Azken hori, Sbarüa delakoa, nago Sandrok berak aurkitua ez ote zen, edo haren anaia mitiko batek, zeinak, Sandrok inoiz ezagupidean jarri ez bazidan ere, zehar-aipu urrien argitan, Sandrok hilkor arruntokin zuena bezalako tratua bide baitzuen Sandrorekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Ezer ez zitzaion azaleratzen barne-itxitasun haren geruzatik kanpo, haren baita sakoneko mundutik ezer -bete-bete eta emankor sentitzen bazen ere mundu hori-, inoizkako zehar-aipu dramatikoki mozturen bat edo beste salbu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Puntu honetan nire hizkuntza lauso eta zehar-aipuzko bihurtzen bada, hori ez zaio nire ezjakintasunari bakarrik zor: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus