Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aintzira 1 iz ur geldizko eremu iraunkorra eta aski handia. ik lintzura; zingira.

Osterantzean, aintzira bat bezain bare zegoen itsasoa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Ikastetxe inguruko mendiek izotzaren kolore grisa hartu zuten eta aintzirak altzairu hotzaren kolorea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 163. orr.

Jordan ibaia zuen muga, lurraldea ibaiaz ekialdera Genesaret aintziraraino hedatzen zelarik.  Elizen arteko biblia   Jos 13,27

Balkash aintziratik hara jo zuen, bidean zeuden kirgizen herrietako bizilagunak berekin eramanez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Izotz puskak horrela lerratzen ziren bitartean, natur gertakari bitxiak izaten ziren Baikal aintziraren gainazalean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Mendi-kasko soiletan errekak sortuko ditut, ibarretan iturriak; basamortua aintzira bihurtuko dut.  Elizen arteko biblia   Is 41,18

Aintzira haserretzen ari zen, haize handia zebilen eta.  Elizen arteko biblia   Jn 6,18

Artur erregeri borroka batean Eskalibur ezpata aintzira batera erori zitzaiolarik, Aintzirako Damak atera zion bertatik, eta ezpata berritu bat eskaini.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 12. orr.

Une hartan, esnatu ziren Van aintzirako bazterrak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

Aintziraren gaina huts-hutsik zegoen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Harryrengandik urruntzen ari zen trosta isilean, aintziraren ur-azal beltzaren gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 332. orr.

Ahmet eta Gülbahar eskutik helduta agertu ziren Araraten, Küp aintziraren bazterrean, arrano handi dotoreen artean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 67. orr.

Estigia aintzirako urek Akilesen gorputzean eragin zutena eragiten du pentsamentuan: zaurtezina eta suntsiezina bilakatzen du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Aintzirako ur hotzean biziberritu zaizkion hankak pisua berenganatzen ari dira berriz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Aintzirako ur urdinari eta larruaren koloreko lurrari indar hordigarriko urrinak darizkie, eta usaina oso urrutira hedatzen da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 15. orr.

Rieti aintzirako portu bateko ontzixka batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Inauterietako azken egunean, San Frantzisko Perugiako aintzira ondoan zegoela -gauerako ostatu eman zion bere deboto baten etxean, hain zuzen-, Jainkoak aditzera eman zion aintzirako uharte batera joan behar zuela garizuma hura egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.

Lotoaren azpian etzaten da, aintzirako kanabera artean ezkutatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 40,21

Hain zuzen ere, asko dira Yeti izugarria edo Ness aintzirako munstroa ustez ikusi dutenak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Biok, piztia eta sasiprofeta, sufrez sutan dagoen aintzirara jaurtiki zituzten bizirik.  Elizen arteko biblia   Ap 19,20

Txerri-taldea ezpondan behera aintzirara amildu zen; bi milaren bat txerri ito ziren.  Elizen arteko biblia   Mk 5,13

Hagrid ere han zegoen, aintzira zeharkatzen zuten txalupetara eramateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 277. orr.

Aintzira igaro ondoren, Genesaret lurraldera iritsi ziren.  Elizen arteko biblia   Mk 6,53

Oso eskualde epel eta emankorra da, baina mendiz, glaziarrez eta aintziraz inguratua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Eta, txalupara igorik, aintziraz bestaldera abiatu ziren, Kafarnaumerantz.  Elizen arteko biblia   Jn 6,17

Txaikovskiren Beltxargen Aintziraren doinuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak, lurrunetan desegina, ostertz gris bat irazten utziz, argi-lausoturik, lurrunetatik zehar.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

Eskifaiak almadiari helduta jarraitzea lortzen bazuen, naufragoak aintzira barea igerian zeharkatu eta palmondoz hornituriko uharte haietako batera iritsi ahal izango ziren bizirik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Aintzira Handien lurraldetik, arratsaldeko bostak pasatxo.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 104. orr.

Beste batzuetan, ordoki handi oparoak ziren, landaredi trinkoz estalitako alderdiak, tarteka-tarteka aintzira txiki baten ispilu argiak urdindutakoak. Bide-zidor estua bat-batean aintzira beltz handi baten ertzera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Lurraldeak erliebean eta azken xehetasuneraino zeuden irudikaturik: ibai eta aintzira urdinak, mendikate ñimiñoak, itsaso zabalak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 279. orr.

Leiho bustien beste aldean, aintzira arreak bere aurretik igarotzen ziren lipar batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Ur nasaia, ezker aldera hedatuz, aintzira garbi eta bizi bat moldatzen duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

Aintzira lokartuak bezalakoak ziren; beiraren baten ñirñir iheskorrak olatu baten zilar distira argitzen zuen haien erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Izan ere, ozeano hori arabiar aintzira bihurtua zen, bertara ezin zirelarik sartu egiptoar bitartekarien merkataritza-bazkide veneziarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Deabrua, haiek liluratu zituena, su eta sufrezko aintzirara jaurtikia izan zen.  Elizen arteko biblia   Ap 20,10

Suzko aintzira bigarren heriotza da.  Elizen arteko biblia   Ap 20,14

Inork ez zion garrantzirik eman kontuari; baina euriak berean segitu zuen, konoak inbutuarena egin zuen, tapoiaren gainean hogei mila metro kubiko urezko aintzira bat formatu zen, eta artean ere inork ez zion garrantzirik eman.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aintzira-lur horietatik Astansobas eta Astoboa ibaietatik eta beste hainbatetatik ingurubiraka luzatuz, mendietan barrena ur-jauzietaraino iristen da. Baziren ehun gutxienez, eta beraiengana zetozen aintzira inguruan masa beltz bat osatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.

Geroxeago, berriro agertu zitzaien Jesus bere ikasleei Tiberiades aintzira-ertzean.  Elizen arteko biblia   Jn 21,1

Zakua bizkarrean, ireki berri zen mendi maxelan gorako bideari uko eginez, aintzira hegiko ohizko xendratik nenbilen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.

Bitartean, aukera izango zen neskato patxadatsuari itsumustuan kontatzeko erabilitako hipotesiak, aintzira bazterrean gertatutako gauzak, asteleheneko asturuak froga zehatzez emango zuen epaiaren itxarolarri dorpea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Gerasatarren lurraldera, Galileaz bestaldeko aintzira-bazterrera, iritsi ziren.  Elizen arteko biblia   Lk 8,26

Jende-taldea, berriz, lehorrean zegoen, aintzira ondoan.  Elizen arteko biblia   Mk 4,1

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bestea urdina zeukan artean, mendi-aintzira sakonek udako hilabeteetan izaten duten kolorekoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Lubaki, kobazulo, sator-zuloak ikusi nituen, soldaduen lurrezko estalki; izoztutako ibai-aintzirak ikusi nituen, hildakoak -ahoa bortizki irekia, begiak harriduraz zabalduak- erakusten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

5 asfalto aintzira

Babilonian aintzira bat dago izugarri handia, Asfalto aintzira deitzen dena, eta betun likidoa duena ur gainean; betun hori eta adreilu errea erabiliz murru bat egin zuen Semiramisek Babiloniaren inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

6 glaziar aintzira (corpusean ez dago; ETCn 10 agerraldi)

Glaziar aintzirak goi mendietako lakuak dira. ETC-entziklopedia   Glaziar aintzira, Wikipedia

Brasilgo varva direlakoak, duela 260 milioi urte glaziar-aintzira baten hondoan eraturiko harkaitzak dira. ETC-zientzia, zuzenbidea   Formen matxinada, Jorge Wagensberg (Juan Garzia), EHU, 2007

Glaziar-varvak glaziar-aintzira handien hondoan agertzen diren metaketak dira, eta oso estratifikazio ona izaten dute. ETC-zientzia, zuzenbidea   Geologia praktikoa Askoren artean, EHU, 2009

7 glaziarpeko aintzira (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Glaziarpeko aintzira edo glaziarpeko lakua glaziar baten azpian dagoen aintzirari deritzo. ETC-entziklopedia   Glaziarpeko aintzira, Wikipedia

8 itsas aintzira

Horrek ez zion, ordea, gosea berdindu Jonathani, nan-muturrak etengabe bustitzen baitzituen cocktailarena bezalako itsas aintzira baten pareko kolore berde bera zuen saltsa mehe, min eta fresko batean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

9 krater aintzira (corpusean ez dago; ETCn 19 agerraldi)

Krater aintzira eraketa geologiko bat da, oinarrian, sumendi baten galdaran eratutako aintzira bat edo maar bat. ETC-entziklopedia   Krater aintzira, Wikipedia

Krater-aintziraz josita eta Afrikako elefanterik handienen bizileku diren oihan oparoz estalita dago Mount Marsabit, eta begirale emankor irauten du Keniaren iparraldeko harea mortuen gainean. ETC-zientzia, zuzenbidea   Argia munduaren ertzean, Wade Davis (Iñaki Iñurrieta), EHU, 2009

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aintzira aldera (5); aintzira bat (26); aintzira bat dago (4); aintzira bat zegoela (3); aintzira batean (11); aintzira baten (11); aintzira bazterrean (11); aintzira bazterreko (6); aintzira bazterreko fabrika (4); aintzira bazterrera (3); aintzira ertzean (7); aintzira eta (8); aintzira ez (3); aintzira gainean (4); aintzira handien (6); aintzira handietako (6); aintzira haren (4); aintzira hartako (3); aintzira hartako ur (3); aintzira inguruan (3); aintzira inguruko (6); aintzira ondoan (5); aintzira zeharkatzen (3); aintzirak eta (4); aintzirako uharte (3); aintzirako ur (5); aintzirako urek (3); aintziran ere (3); aintziran zehar (4); aintzirara amildu (3); aintzirara amildu zen (3); aintzirara bota (3); aintzirara joan (3); aintziraren bazterrean (5); aintziraren beste (8); aintziraren elezaharra (3); aintziraren ertzean (6); aintziraren inguruan (14); aintziraren inguruko (3); aintziraren ur (3); aintziraz bestaldean (5); aintziraz bestaldean (5); aintziraz bestaldera (8); aintziraz bestaldera (8); baikal aintzira (4); baikal aintzirako (3); baikal aintziraraino (3); batean aintzira (3); behera aintzirara (3); behera aintzirara amildu (3); dagoen aintzira (3); dute aintzira (3); edo aintzira (3); eta aintzira (20); eta aintzira bazterreko (3); eta aintzirak (9); eta aintziraren (3); ezpondan behera aintzirara (3); galileako aintzira (3); ibai eta aintzira (3); itsas aintzira (4); lancelot aintzirako (3); rietiko aintziran (3); senpereko aintzira (7); senpereko aintziran (4); senpereko aintziraren (11); senpereko aintziraren inguruan (7); volta aintziran (3); vostok aintzira (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus