Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zingira 1 iz ur hedadura, eskuarki hondo lohitsua eta landare ugari dituena. ik istinga.

Hartan barneratzen da, ostera, Irkutskeko bidea, hango istil, urmael, aintzira eta zingiren erditik igarotzen da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Kostaldea ere han behean ageri zen, lanbro artean, gero aintzira moduko bat, eta harantzaxeago zingira batzuk.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Beste batzuk Nilo ibarreko zingira eta jungletan sartu ziren eta [...] hura drenatzeari ekin zioten, eta Zibilizazio Egipziakoa garatu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Judu gazte batzuek lurra lantzen eta ereiten zuten, zingirak lehortzen zituzten, eukalipto zuhaitzak landatzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.

Aurrean eta atzean etsaia dugu, saihets batean Jordango urak eta bestean zingirak eta sastrakak.  Elizen arteko biblia   1 M 9,45

Dei egin diete bainulariei zingira sakona ez den lekuan ibiltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Har ezazu makila, eta luza eskua Egiptoko ur guztietara -ibai, ubide, urtegi eta zingira guztietara- eta ura odol bihurtuko da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 156. orr.

Urak geratuta dituzten zingirak, ordea, eta ibai edo zanga bidezko ur-irteerarik ez dutenak [...] egonaren egonez usteldu egiten dira, eta leku hauetan kirats eta lurrun kaltegarriak sortzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Barneko aldean bizi gintuan, zingiretan, junglaren erdian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Maiz eta ugari hazten da papiroa Deltako zingiretan, Alexandriatik gertu-gertuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Alferrik egoten dituk Europako aldizkarietara harpidetuak eta irakurtzen ditiztek liburu europarrak zingira haien erdian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 92. orr.

Zingirako, ibai ertzeko eta padurako gaitzak suntsitzeko ekintza magikoa da San Joan sua.  Berria - Kultura   2004-09-21

Bakarren batzuek zingiretako ihiekin egiten dituzte etxola sabaidunak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Usain lodia, zingirako igebelar eta ihien artetik sortutakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.

Zingiretako lezkaz egindako saskiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2610. orr.

Honen adibide bat Galiako zingiretan aurki daiteke, Altinum, Ravenna, Akileia eta, horiek bezala, zingiretatik hurbil geratzen diren beste herri batzuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Soropilak zingirako landareei utzi zien lekua, eta neurri erraldoiak hartu zituzten hango hezetasuna eta udako beroa zirela bide.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Zuzen zihoan zingirako landareez beteriko baso trinkoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

2 irud/hed

Hik ere ondotxo dakik zein zingiratan ari garen mugitzen. Denboraren zingiran sakon luzatzen dira kontu hauek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 69. orr.

Gizakien artean sortu eta garatzen ikusi izan ditudan sinpatiazko harremanak, azkenean beti ito egin izan dituk egolatriaren eta ponpoxokeriaren zingiretan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Zapatak zingira eginda, galtzerdiak lokaztuta iritsi nintzen mugara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 49. orr.

Metroko bagoia lepo joanagatik inork ez du inor ukitzen, geldirik eta zurrun mantentzen da jendea, norbere zapaten zingiran lurperatua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Hor noa Elsbethekin zingira txiki batean bainatzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 210. orr.

Soiluneak baziren, ugari, baita artaldeak ere han-hemenka, artzainik gabe; eta, zorionez, zingira handirik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Jekaterinburg eta Irkutsk zuzenean batzen dituen bidetik kanpo, estepak, zingira huts leku askotan, ez dira ibiltzeko modukoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 47. orr.

Barabako zingira zabal horiek iparretik hegora hedatzen dira hirurogeigarren paralelotik berrogeita hamabiraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

Zingira beltzeko euliak dira.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 71. orr.

Zure bila etorri baitzen lurraren sakonetara, zingira lohitsuan, ilunpean eta herio-itzalean etzanik zeunden horren bila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 916. orr.

Ibai hura kanalizatuz saneatu dituzte bazterrak, zingira kiratsuak larre naro bilakaturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Leku sendorik aurkitzen ez bada, baizik eta betelanez pilatutako lurra aurkitzen bada oso sakoneraino, edo zingira-lurra baldin bada, orduan dena hondeatu eta garbitu egingo da. Leku hori, hain zuzen, izango da leku garaia eta hodei asko gabekoa [...] inguruan zingira-lekurik ez duena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Egipton, zingira-urak aurkitzen dira, hain gaziak non gainean gatza izaten baitute kristalizatua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3770. orr.

Itsasoa, zingira-usaina, burdinazko bapore baten argiak portua atzean utziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barabako zingira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus