Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

aiene 1 iz deitorea, auhena. ik ai.

Hitzik ez, oihurik ez, aienerik ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 71. orr.

Negarrari eman zion gero segidan, Nikolasek ongi ezagutzen zuen aienea jaurtiz: "Lasciatemi morire, lasciatemi morire".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 127. orr.

Istripuetan larri zaurituen aiene, madarikazio eta hiltzeko desioz botatako oihu asko entzuten nuelako, egunez eta gauez, nire pabiloi hartan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 143. orr.

Geroxago, Silveira, dena aiene eta kurrinka.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

Hildakoen negar eta aieneek airea bete dute.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 41. orr.

Luze gabe, neskatilaren aieneak negar bihurtu dira, belaun hautseztatuetako puntu gorriei begira.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Gazteluko patioa jendez eta kabalez mukuru zegoen, batzuek irrintzi eta bertzeek aiene, hemen Jainkoari birao eta han Jesukristori alabantza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Hamidak emana zuen ezkontzeko hitza eta, nahigabean aiene bat atera zitzaiolarik, Aluanek galdegin zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.

Aiene bat entzuten zen, edo garaipenezko oihu bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 127. orr.

Andreari oraindik ez diogu esan, azkenaldi honetan urduri samar dagoelako eta ez ditugulako berriro haren negarrak eta aieneak entzun nahi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 70. orr.

Gaur ere garratz kexatzen naiz, nekez eusten diet neure aieneei.  Elizen arteko biblia   Jb 23,2

Egin eraso, elamdarrok! Setiatu hiria, mediarrok! Jainkoak isilarazten ditu aieneak!-Niri berdin zait, zera ez bada behintzat... -hasi zen esaten Harry, baina aiene batez bukatu zuen. orain Myrtleren aiene eta intzirien oihartzuna entzuten zuten komunetako paretetan zehar.  Elizen arteko biblia   Is 21,1-2

Amaitutakoan oihu urragarriak, oihu zaurigarriak, oihu lehergarriak, entzun ziren alemanen alde horretatik zetozenak, hil-lantuak gehiago, bizidunen aieneak baino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 197. orr.

Haren irribarre barea eta baregarria -amabirjina bat ematen zuela esan zionean, egia-egiatan zioen-, haren aieneak eta hasperenak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

Zabaldu egin zuen nire aurrean eta bi aldeetatik zegoen idatzia: bertan erostak, intziriak eta aieneak zeuden idatzita.  Elizen arteko biblia   Ez 2,10

Gogoan dut ez nuela negarrik egin, barrenak ez zidala aienerik eragin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 13. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gero eta kolpe gehiago entzun genituen, baina garrasiak isildu egin ziren, eta, handik aurrera, aiene luze bat eta kexu apal batzuk bazik ez zitzaizkigun ailegatu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 55. orr.

Asunekin izaniko jokoak dakarzkio gogora, intziri itoak, aiene mutuak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Denborarekin haren aiene motelak jasaten ikasi nuen, bai eta gure ama miresten ere, zergatik ez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 164. orr.

Kantarien hatzek jotako xirulen korda hotsa eta aiene gozoak entzuten ei dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.

Inongo argitasunik ez beraz, bai ordea aiene sakonak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 59. orr.

Gelan zegoen gehiegizko beroa, gelakidearen aiene beldurgarriak eta leihotik harantz zabaltzen zen ikusmira, gaixoaren begiek soilik deszifratzen dakitena.  Berria - Kultura   2006-02-02

Aretoaren beste muturretik aiene txiki bat iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 340. orr.

Hori entzutean, Nevilleri aiene txiki bat atera zitzaion, eta Malfoy kolpean geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 225. orr.

Haren eskuinean Ronek aiene isil eta etsigarri bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Aitaren oihu eta aiene goibelak entzunik, beste mahastilariek ere berehala etorri ziren eta, aitaren saminarekin bat eginda, gaztearen gorpua atera zuten hondakinen artetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Musika hura argizko ur-jauzi baten moduan erori zitzaien gainera zientzialari guztiei, hitzik gabe, aiene atabikoa bailitzan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 102. orr.

Merkatariak, haren kontura aberastu direnak, haren oinazearen izu-ikaraz urruti geldituko dira, negarrez eta aiene bizian.  Elizen arteko biblia   Ap 18,15

Jendeak lasaitasunezko aieneren bat jaurti, eta arnasa hartu zuen, Martha Cory zintzilikatutakoan bezalaxe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 28. orr.

Esateko adorerik ere ez duenaren hildurazko aieneak, hots, alarau motelduak, Herioren hatsaren hotzaz kexatzen diren gizakumeenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 70. orr.

Isilpeko aiene apal xume bat antzeman zenion.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 249. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Biolin baten aiene-melodia.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.

-Sentitzen dut -esan nuen aiene doinuan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.

Orain, irratiaren ordez, amaigabeko otoitzak entzuten ziren, eta erregu-aieneak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 101. orr.

4 irud/hed

Zergatik entzungo nuen kaioen aienea?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.

Harrobian egon eta harriak barruan izan dezakeen min guztia, aieneak, kantuak... sentitzea.  Berria - Kultura   2004-08-27

Miles Davisen tronpeta urratua eta John Lee Hockerren aiene lakarra.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 62. orr.

5 aiene egin

-Bazekinat zer egin -esan zuen Dembak, aiene eginaz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 206. orr.

Egin aiene zoritxarreko egunarengatik!  Elizen arteko biblia   Ez 30,2

Entzun orain, zuek, aberatsok! Egin negar eta aiene, gainera datozkizuen zoritxarrengatik.  Elizen arteko biblia   St 5,1

Jaiki, egizu aiene gau osoan etengabe; hustu ezazu bihotza Jaunaren aurrean; jaso eskuak hari, kaleburu guztietan goseak hiltzen dauden zeure haurren alde otoika.  Elizen arteko biblia   Nk 2,19

Egingo du bai -Santxok berriro-; aieneka horretan, hilabete osoan eten-gabe aritzeko bidea darama eta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 131. orr.

Nire zerbitzariek poz-oihu egingo dute bihotza bete zorionez; zuek, berriz, garrasi egingo bihotzeko nahigabez, aiene barruko saminez.  Elizen arteko biblia   Is 65,14

Nor izango da hain bihozgogor aiene ez egiteko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

· Hegazkina zuloetan barneratzen da berriro, aieneak eginez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aiene bat (5); aiene egin (3); aiene egingo (3); aiene eta (6); aieneak eta (8); aienerik ez (4); egin aiene (4); eta aiene (14); eta aieneak (9); haren aieneak (4); negar eta aiene (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus