Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ai, zilarreria! Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 62. orr.
Nire emazteak, ai, nire emazteak autoz jo zuen gizon bat; hankak txikitu zizkion. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 114. orr.
Zuzen begiratu zion, pentsatzen ari zena begietan irakurtzeko moduan: "Ai, Justo!". Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 187. orr.
Ai, Ibarra, hire burusoil hori musukatzeko gogoa diat! Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.
Ai, lagunok, arretaz oldoztuko balitz honek zer esan nahi duen. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 121. orr.
Ai!, edozein huskeriagatik bat-batean munduaren azkena genuen gainean gure aitaren haserrealdi izugarri haiek zirela eta. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.
-Ai, seme, ea hiesa harrapatzen duzun! - berehala sartu zen tartean ama. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 105. orr.
-Ai, hau kolpe latza! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 34. orr.
Ai, nire nobela gajoa. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 39. orr.
Ai ama! Gau hartan morroiari begiak biltzea kosta egin zitzaion, baina, azkenean, bildu zituen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 188. orr.
Ai, Polixene, Polixene...! Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 86. orr.
Ai, inuxenteak! Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 156. orr.
Sukaldeko ontzien artean / botila hutsak agerian; / Ai! Edan didaten bizitza / berreskura ahal baneza! Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 31. orr.
-Ai ama, ari dira Amaia! Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 62. orr.
Ai! zenbat gurutze bidearen ertzean! J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 232. orr.
Ai, gaur ez dizut bazkaltzen utziko hemen, etxe guztia txapelokerrez betea daukagu, dinamitaren bila ari dira, izugarria da. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 100. orr.
Makilak enfasi gutxiagorekin jotzen zuen lurra, eta arnasa, estua, ai intziri-hots batean kanporatua, kondentsatu egiten zitzaion neguko airean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.
Ai, aintzat hartu izan banitu Yvanen esanak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 113. orr.
Eta han izan ziren nigar-purpuilak eta aiak, dolorezko dolorea eta tribulamendua...! Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.
Ai ene, Anna Grigorieakizu nola larritu naizen hori guztia entzun dudanean! Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 268. orr.
Eta orduan, ai ene, txoratzeko moduko pentsamendu-zurrunbiloak etortzen zitzaizkidan: ama, turkiarrarekin moztu eta gero, ni lana bilatzera eramateko aitzakiatan beste zerbait nahiko ote zukeen nigandik. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 121. orr.
-Ai ene, zure bila dabiltza toki guztietan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 181. orr.
Ai ene, loreontzia hutsik izango da; nire bizi-hats txikiak ere, urtean behin inguratzen zintuen arnasak, huts egingo du! -Ai ene, ze polita den! -esan zuen Edek-. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.
-Ai ene! -esan zuen Fredek. -Ai ene, hobe harrapatu izan bagenu! -esan zuen Fudgek garratz-. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 170. orr.
Ai ene! Nork libratuko gaitu hebertar horien Jainko indartsuaren eskuetatik? Elizen arteko biblia 1 Sm 4,8
Nik esan nuen: "Ai ene, galdua naiz! Ezpain kutsatuak baititut, eta kutsaturiko ezpainak dituen herrian bizi bainaiz. Bekatari izanik, Errege eta Jaun ahalguztiduna ikusi baitut neure begiz". Elizen arteko biblia Is 6,5
-Ai ene! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 56. orr.
Eugeni: Ai ene! Jainko maitea! Nolako zapindua! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 189. orr.
Ai ene, zer ekintza, hain trumoi-orro ozenez iragartzen dena? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.
-Ai ene, baztertu bedi hemendik, nire jaun hori; ez beza holakorik egin -Teresak erantzun-. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.
-Ai ene, hiltzen bada! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 166. orr.
Baina, ai ene, ez da irautea ezkontza guztien patua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.
Itxaronaldiak luze egiten baitzitzaizkion, eta azkenean gaizki pentsatzen hasten baitzen, Sergiori zerbait gertatu ote zitzaion beldurrez, istripuren bat-edo, ai ene, ai ene... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 60. orr.
Tirano baten uztarripean aiez dagoen herri bat, ahul deituko duzu baldin azkenean jazarri eta kateak apurtzen baditu? ETC-literatura, saiakera Werther gaztearen arrangurak, Goethe, Wolfgang (Matías Múgica), Igela, 2013
Oi, ai, eta birritan oi. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.
Ni neu eta nire lagunak gazte-gazte ginen garaiak joan ziren, eta nire eta lagunen seme-alabak dira orain gazte, sasoiko, indartsu: "oi, ai, oi, hogei bat urteko gazte loretsuak". Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.
Oi, ai, guztion damua: xaldiko gaixoa atzendua. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 125. orr.
ai ai (25); ai ai ai (13); ai ama (16); ai bestela (3); ai ene (165); ai eta (12); ai eta ai (4); ai eta oi (3); ai ez (5); ai frantzisko (3); ai gure (3); ai hiri (5); ai hiri handia (3); ai hiria (6); ai hiriari (7); ai jainko (4); ai jainko jauna (3); ai jainkoak (3); ai jauna (4); ai nauj (3); ai nire (4); ai poeta (3); ai ta (12); ai ximon (4); ai ze (3); ai zela (3); ai zenbat (3); ai zer (23); ai zer plazera (5); ai zer plazerra (5); ai zu (10); ai zuek (31)