Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi taldeok antzeko maila dute, eta ahulune bera: partida erabakigarrietan huts egiten dute. Berria - Kirola 2006-01-26
Ahulune hori ondo baliatu zuen Utahk, partida irabazteko eta kanporaketetarako sailkatzeko aukerak bere horretan mantentzeko. Berria - Kirola 2004-03-10
Batzuetan Moortjez hitz egiten hasten dira, eta horrek are gehiago amorratzen nau, horixe baita nire ahulunea, min egiten didana. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 41. orr.
Akuilua: gogo bizia; ahulunea: eskarmentu falta. Berria - Kirola 2006-02-02
Ahulunea, ordea, aulkian dute, hasierako boskotea nekatzen denean ordezkoekin taldeak behera egiten duelako. Berria - Kirola 2006-03-26
Garbi geratu zen kontzeptuaren erabilera komun horixe zela garapen iraunkorraren indargunea; anbiguotasuna, berriz, ahulunea. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.
Dokumentu horrek mugimendu ekologisten kritika handiak jaso zituen, ahulune ugari zuelako. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 27. orr.
Hirurogei urtez, ahulunerik gabe, bizitzeko eskubideaz baliatu zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.
Beharbada denbora gutiagoko lana izanen zen, gazteluko ahuluneak zein ziren erakutsi banie gure kapitainei. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 281. orr.
Antolaketa falta izan da zalantzarik gabe Portugalgo futbolaren ahulune nagusia. Berria - Kirola 2004-06-08
Saiatu ginen ahuluneren bat topatzen haren marmolezko aurpegian, txakalaldiren baten zantzua, pedal kolperen bat baldarra... Berria - Kirola 2004-07-17
ahulune nagusia (6); eta ahulune (3); ez du ahulunerik (3)