Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahulgune (ETCn 884 agerraldi, horietatik 449 azken sei urteetan) iz gune edo alderdi ahula. ik ahulune.

Hori da hormaren ahulgunea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Euskal Herriaren "argazkia" atera eta ahulguneak eta indarguneak non dauden identifikatzea litzateke helburua.  Berria - Harian   2006-04-08

Bazuen Fortunato honek ahulgune bat, nahiz eta gainerakoan errespetatzeko moduko gizona zen, baita ikara sortzeko modukoa ere.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

Eta nola psikiatrak ahulgune bat baitzuen -bere iragana, inortxok ere ez zekiena-, bide luzea egin zezakeen bekaitzak egoera hartan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 86. orr.

Auto-estimua da bere ahulgunea.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 56. orr.

Dena den finalerdian ahulguneak erakutsi zituen Serenak eta gorriak ikusi zituen Mauresmo kanporatzeko.  Berria - Kirola   2004-07-03

Fisikoki ongi baino hobeto hornitua zegoen arren -emakume ederra baitzen, mendian ahuntz nekagaitzen moduan ibiltzen zena-, bere ahuleziak eta bere ahulguneak baitzituen Sarak eremu psikologikoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

Helezina eta haustezina zirudienak bazuen, itxura batean, ahulezi puntu bat eta ahulgune bat -beldurra baino beldurgarriagoa zena!, haren hitzetan-, eta ahulgune hartarik hauts zitekeen haren mundu ustez sendoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.

Kristau Elizak egin zuen Eskritura juduen birsagarapena, kristau-fedearen Itun Zahar gisa, ahulgune bat zen kristautasunaren armaduran, handik zehar zulatzen zutelarik kristau-kontzientzia judu-kritikaren geziek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Delitugintza kopuru handia eta futbol selekzio ahula izateak izan dira Hegoafrikaren ahulgune nagusiak.  Berria - Kirola   2004-05-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahulgune bat (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus