Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahultasun 1 iz indar, kemen edo bizkortasun urritasuna; hortik datorren egoera. ik ahulezia; ahuleria.

bero kolpearen eraginak askotarikoak izan daitezke: zorabioak, ahultasuna, hotzikara, zurbiltasuna eta goragalea, baita koma egoeran sartzea ere.  Berria - Harian   2005-08-06

Hortik dator herrialde hauek nazioarteko finantza-egoera gorabeheren aurrean izaten duten ahultasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.

Uste zuen gehiegi ikasteak ahultasuna ekartzen duela, degeneraziora eramaten gaituela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Taldearen gaitz nagusia atzealdean erakusten den ahultasuna da.  Berria - Kirola   2004-11-05

Bakoitzak gure gorputza, gure biologia eta gure istorioa daukagu; bakoitzak gure bizipenak, desioak, gustuak, nahiak, esperantzak; gure ahultasunak, ilusioak, asmoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.

Agian, ahultasunak berak eragin dio zorabioa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 153. orr.

Ahultasunak jota harrapatu nuen pneumonia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Badakizu zakarkeria izaten dela askotan ahultasunak ezkutatzeko modua.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 205. orr.

Han abiatu nintzen aldapan behera, koska handienetan belaunen ahultasuna nabaritzen nuela eta Angelori buruzko kontuak kabutan nerabiltzala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

Sofrimentuaren bidexkatik, denetan zoriontsuena den horretatik, gizakia etengabe aurrera doa, begiak bere ahultasunean jarriz, bere ezinean, bere itsuskerian, bere ezerezean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

Sexuen ahultasunaz asko dakizu, Nire ahultasunaz asko dakit, eta besterenaz ere pixka bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 290. orr.

Diruen ahultasunak, aktibo batzuk erakargarriagoak egiten baditu ere, eragin negatiboa izaten du tokiko mozkinen balioan, nazioarteko diruetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Nazio-estatuaren ahultasuna mito moduan sortzeak funtzio bat betetzen du: mundu mailako merkatu askearen sorkuntza, prozesu geldiezina eta saihestezina delako ilusioa edo utopia atxikitzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 218. orr.

Kanpotik etorritako erasoei aurre egiteko ahultasuna.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Behin, Sedanori gogoeta horrekin bat egiten nuela aitortzeko ahultasuna izan nuen; nire damurako, geroztik sarritan gogorarazten baitit ene puritanismoaz trufa egiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 127. orr.

Sendotasuna eta ahultasuna nahitaez mota bereko kontzeptuak direlako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.

Ez indarraren baizik eta ahultasunaren ikurrak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.

Argiaren ahultasunak ez zigun atzeneko partea ikusten uzten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 123. orr.

Harritzekoa da bai ikustea nolako hutsaltasunez defendatzen diren horrelako eragina izango luketen ekimenak, inolako ñabardurarik gabe, haien sendotasunen eta ahultasunen analisi global eta estrategikoetan sakonean murgildu gabe.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horrek guztiak eragina du Txernobil inguruko haurren osasunean: "Haurrek ahultasun handia dute".  Berria - Harian   2005-07-17

Bakoitzak ditu bere ahultasun txikiak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 266. orr.

Borroka armatuak, alderdi politiko abertzaleen ahultasun ideologikoa ordezkatzen duela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 102. orr.

Ahultasun demokratikoa eta giza eskubideen urraketa izan ziren mandatarien amaiera sustatzeko erabili ziren argudioak.  Berria - Harian   2005-03-01

Hiru krisi bizi izan ditu bata bestearen jarraian eta egungo ahultasun finantzieroak zalantzan jartzen du bere etorkizuna.  Berria - Mundua   2004-05-14

Odolzirkulazioaren diseinuak duen ahultasun harrigarri bat gogorarazten digu linfak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Baditugu grina asegaitzak, joera ilunak, ahultasun aitorrezinak, apetaldi inozoak, frustrazio ezkutuak, barne-aldaketa irrazionalak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 130. orr.

Lulu ahultasun larrizko egoera batean geratu zen; haren organismoak ez zuen erantzuten behar besteko indarrez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

Ipar Euskal Herriaren berezko ahultasunak eta XVI. mendeaz gero abian zetorren hondamendi ekonomikoak moteldu zuten, han ere, euskararen indarra.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 39. orr.

Kristandade Ortodoxoaren gainazal zirraragarriaren azpian hilzoriko ahultasuna aurki zezakeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahultasun momentu bat izan zen seguruenik baina, nire harridurarako, nire etxeko bidea harturik genuen ohartu nintzenerako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Ahultasun uneren batean emakume hauetako bat bizkarretik eraso eta -bere ahuldadeaz ere jakitun- bere bizitza gurearekin lot zezan eskatzeko tentazioan erortzea ez zen zaila.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Nire adimenak argi zekusan ez zutela nahi nik atzera jotzerik, pott egiterik, ahultasun-maila bat izaterik leinuaren bizitzaren katean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 10. orr.

Egoerak ez du hobera egiten, Errumanian Danubiok daukan 1.075 kilometroko luzeran hainbat dikek ahultasun keinuak agertzen baitituzte.  Berria - Mundua   2006-04-27

Mugimendu hori ahultasun zantzu gisa ikusi da.  Berria - Ekonomia   2006-03-03

Nire ustez, ez zuten kalte handiak eragitea gogoan, ez oraingoz, ahultasun itxura faltsua ematea eta aurrera segitzera gonbidatzea baizik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 201. orr.

Naturak emakumea ahultasun egoera honetara kondenatu izanak argi eta garbi frogatzen du zein den naturaren asmoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zalantza oro adimen gainbeheraren adierazgarri dun gazteagan, gorputz ahultasunaren seinale zaharragan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 143. orr.

Aurki nagusitzen zaiela buru-eskasia, guztizko zango-ahultasunarekin batera.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 87. orr.

Latino Amerikako finantza-ahultasun iraunkorrak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Bere bekoki altu eta begi urdin garratzekin, akatsik gabe laino eta garden, giza ahultasunaren aurrean kopetilun.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 11. orr.

Onezia, barne-ahultasun eta norberarekiko errespetu falta larriaren marka zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 221. orr.

Giza ahultasunari buruzko nolabaiteko gogoeta honek azken erresistentziak hautsiko lituzke, erresistentziarik gelditzen bazen bere jabetza intelektualaren atentatu zaurigarriaren berri izatean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.

5 ahultasun muskular (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Benetako ahultasun muskularra, muskulu eskeletikoaren hainbat gaixotasunen lehen mailako sintoma da, distrofia muskularra eta hanturazko miopatia barne. ETC-entziklopedia   Ahultasun muskular, Wikipedia

Sintomarik nabarmenena ahultasun muskularra da, eta horrexegatik eguneroko keinu eta jarduerek ahalegin handia eskatzen diote erasandako gaixoari. ETC-prentsa   Argia, 2004-12-12

Ahultasun muskularrak jarraitzen badu, erlaxatzaile muskularren efektu erresiduala, lasaigarrien edo opiazeoen efektua antidotoen bidez itzuli behar da. ETC-zientzia, zuzenbidea   Anestesiako eskuliburua, Askoren artean, EHU/UPV, 2016

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahultasun eta (6); ahultasun handia (3); ahultasun hori (5); ahultasunak eta (4); ahultasunaren seinale (3); bere ahultasun (4); bere ahultasunaren (3); eta ahultasun (4); eta ahultasunaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus