Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Begirik zorrotzenak ere ez dezake ikus denborak eta naturak gauzei zer eransten dien, emeki-emeki hazaraziz, ez adinak eta ahuleriak zer kentzen dien; ez haitzek, itsasoan zintzilik, uneoro zer galtzen duten, gatz hozkariak janda. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.
Pesimismo hori gainbeheraren, hondamendiaren, nekearen eta ahuleriaren seinale ote da baitezpada? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.
Behin, Frantzisko santua Bevagnara zihoala, barauak sortutako ahuleriagatik, ezin izan zen herrixkaraino iritsi. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.
Jauna, zatoz laster ni nire ahulerietan laguntzera, pazientziaz eraman ahal ditzadan! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.
Jauna, zatoz laster ni neure ahulerietan laguntzera, pazientziaz eraman ahal ditzadan! Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 708. orr.
Lehengo batean, Iruñetik abieran ginela, Lurdesek zer emanen ahuleria kentzeko eta? piko lehor batzuk! Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 84. orr.
Zatiketak ahuleria dakar. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 166. orr.
Berriz neure onera etorri nintzenean, gainera, arrunt gaizkiturik eta ahul sentitu nintzen, ezin adierazizko moduan ondoezik, ahuleria luze baten ondorenean bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.
Gaur, bazkalondoan, hari-mataza askatu egin da eta telefonoaren txirrinak etxeko isiltasuna hautsi du, bazkalondoko bakearen kristal finezko ahuleria pitzatuz. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 121. orr.
Baina goseak zaudenean, tentazio hutsa da ogi kozkor bat: ene zerebroak bizi zuen flakia eta ahuleria egoera hartan, eskandaluzko aldizkari bat baino irrikagarriagoa iruditu zitzaidan zerrenda hura. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.
Badakit zenbat dezakeen giza ahuleriak eta zenbat lagundu nahi diodan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 637. orr.
ahuleria eta (5); eta ahuleria (3)