Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahozpez 1 adlag (ETCn 101 agerraldi; orobat ahuspez ETCn 663 agerraldi; eta ahospez ETCn 13 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian ahuspez agertzen da) ahoz behera. ik ahuspez.

Jar zaitezte ahozpez.  Elizen arteko biblia   Ir 24,1

Har ezazu inbutu handi bat, ipini ahozpez, ahoa beheraka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 397. orr.

Metro parrasta egin nuen oraino, errepideari ahozpez, soina ezin lehengoratuz, bertze norabidean heldu ziren autoen tutuek Charly ohartarazi zuten arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Bi itzuli egin zituen gelan garrasika, gero hilik erori zen, ahozpez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 28. orr.

Izuturik ahozpez erori nintzen; baina hark esan zidan: "Gizona, uler ezazu ikuskaria azken aldiari buruz ari dela".  Elizen arteko biblia   Dn 8,17

Harria bekokian sartu zitzaion eta ahozpez jausi zen lurrera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,49

Lurrean gelditu zen, hasieran ezer sentitu gabe, ahozpez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Orduan -jarraitu zuen Moisesek-, zure funtzionario guztiak etorriko zaizkit eta ahozpez eskatuko didate: "Zoazte zu zeu eta atzetik duzun herria".  Elizen arteko biblia   Ir 11,8

Etxe aitzinean zegoen Abel, lurrean etzanik, begitartea ahozpez eta odoletan, besoak zabalik, eskuineko eskuan lore zimeldu sorta bat zeukala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Zure oinetan ahozpez jartzera behartuko ditut, maite zaitudala jakin dezaten.  Elizen arteko biblia   Ap 3,9

Iritsi nintzenean, ahozpez aurkitu nuen anaia, iraulkatu nahi eta ezinean, hasperenka eta lurraren kontra hazka eta atzaparka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 369. orr.

Haiek, Jesus ahozpez gurtu ondoren, Jerusalemera itzuli ziren poz-pozik.  Elizen arteko biblia   Lk 24,52

Ondoeza egin zitzaidan, eta tarte bat egin nuen hantxe, hilerriaren atarian ahozpez etzanda, konorterik gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Ahozpez zerraldo, mugitzeko ahulegi, ondoezik eta dardaran, Harryk begiak zabaldu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

2 ahozpezko izlag

Ukaldi itsu bat besterik ez zen izan lurrera-behar hura niretzat, ahozpezko tupust egite bat konorte-galerarantz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahozpez erori (13); ahozpez erori nintzen (6); ahozpez erori zen (3); ahozpez etzan (4); ahozpez etzan zen (3); ahozpez etzanda (4); ahozpez jarri (8); ahozpez jarri zen (3); ahozpez jartzen (3); ahozpez lurrera (3); ahozpez lurrera erori (3); eta ahozpez (10); eta ahozpez jarri (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus