Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ahuspez jauziko dira uretara, eta gerizpean hartuko ditu loak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 319. orr.
Ahuspez erori zen Abran, eta Jainkoak esan zion: [...]. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 47. orr.
Orduan, anai Pazifiko ahuspez erori zitzaion oinetara, besoak gurutzatuta zituela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Anaia hura bere fraide lagunarekin ahuspez jarri zen otoitzean eta han zeuden guztiak ere otoitz egitera gonbidatu zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 846. orr.
Ez zara haien aurrean ahuspez jarriko eta ez dituzu gurtuko, ni Jauna, zure Jainkoa, Jainko jeloskorra bainaiz. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 185. orr.
Urangaren hitzetan,? egotearen koordenatuak; egoteko formak: ahoz gorako etzanera, ahuspezko etzanera... eta nik asmatutakoa, eskuzko etzanera. ETC-prentsa Berria, 2013-06-15
Hauek dira hiru posizioak: ahuspezko etzaneran, zutik, belauniko. Proba honetan, emakumezkoek eta gizonezkoek hartzen dute parte. ETC-entziklopedia Tiro olinpiko, Wikipedia