Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

abenida (ETCn 153 agerraldi; cf etorbide 6.435 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian etorbide eta hiribide agertzen dira ) 1 iz etorbidea, hiribidea.

Hurrena, kale kantoian, bere espaloia utzi gabe, Ezkurdi Plazaraino luzatzen zen Abenida hartu zuen, eguzkiaren presentzia salatzen zuten argi-itzalak gaindituz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 8. orr.

Abenida ibili eta kale kantoira iritsirik, arkupeetara bideratu zuen pausoa.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.

E.F.H., berrogei urtekoa, atzo goizeko 10.30etan, Abenida eta San Donato Kaleko bidegurutzean, auto batek harrapatu zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.

Bai, jauna, auto batek harrapatu zuen Abenidan eta seko utzi zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 91. orr.

Berehala eskatzen zaio Cortazar arkitektoari Bulebarretik Abenidara doan Zabaldia prestatzeko ardura.  Askoren artean   «Rataplan» - 45. orr.

Banku batean eserita gaude, Abenidaren erdialdean dagoen parketxo batean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Hortxe dago, Abenidaren amaieran.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 311. orr.

Azkarrago ibiltzearren, espaloia utzi, eta Abenidako erdigunera atera zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 40. orr.

Hamar eta erdiak Abenidako erloju erraldoian, euri fin desatsegina emeki--emeki kaleak bustiz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 93. orr.

Josu R lagun-taldearen buruan jarri, eta Abenidan aurrera jo zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.

Ederki zekien emazteak lagunen inbidia eragiteko paseatzen zuela bera abenidan gora eta behera, trofeo baten moduan.     «Bizia lo», 2003 - 15. orr.

Tabiratar guztiek zekiten ordu hartan Abenidatik baxoerdiak edanez ibiltzeak zer traba zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.

Circa Tabac (Watts Streeteko 32.ean, seigarren abenidatik gertu) izena du lekuak eta badu Casablancako Ricken klub haren antzik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 59. orr.

Lehen abenidaz haratago daude, A, B, C eta D abenidak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 169. orr.

Helenek ospitalean pasatzen zuen denborarik gehiena, eta Mary Ann eta biok goizeko bederatziak aldera elkartzen ginen Lombard abenidako bere hotelean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Magenta abenidaren saihetseko karrika hertsietarik banindoan, oinak arin baina hatsa gero eta laburrago.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Maurice Thorez abenidako larunbat goizeko merkatuan erosi mihimenezko sarea erabiltzen zuen horretarako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 108. orr.

Bizi ere, Euzkadi'ko Jaurlaritzaren bulegoak zeudeneko eraikin berean bizi zen; Bosgarren Abenidako 30 zenbakiko 15F apartamenduan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 279. orr.

Aurrean, polizia furgoi batek Abenidaren kale-ahoa zeharkatu zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 51. orr.

Gozamen handia izan delako hemengo abenidetan ibiltzea, Michigan itsas itxurako aintzira bazterrean paseatzea, munduko etxeorratzik altuenera igotzea, espresso bat bakarrean hartzea, Blue Chicagon musika zuzenean entzutea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.

"Autobusean egon izan bazina", pentsatu nuen nik, eta gaur ere horixe pentsatu dut New Yorkeko abenidetan barrena, bi pisuko autobus gorri batean ezin barregarriago genbiltzala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 28. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Atzean utzi ditugu kale eta abenida zabalak, eta neoiaren argi irrealetik alde zaharreko farolen argi samurragora sartu gara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 345. orr.

Bertan, kale edota abenida dotoreetatik nagi paseatu bitartean, nirekin gurutzatzen zen jendearen jarrera zaintzeko harrokerian jausi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Doi doia egin ditzagun behako batzu Massena plaza ederrari Nizen, Ihauteria famatuak hor ospatzen baitituzte eta, berriz ere, aberatsen hotel eta abenida ospetsueri.  Herria   2001-11-01

Bosgarren abenidatik mendebalderantz dauden kaleak West izanen dira eta ekialderantz daudenak berriz, East.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

Manhattanen, 5. abenida da erdigunea, eta hortik aurrera, zenbat eta urrunago, erdigunetik urrutiago zaudela esan daiteke, nolabait adieraztearren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

18. kalean nago, bosgarren eta seigarren abeniden artean, eta hor aurreko horrek beharko luke izan Prusiarraren ezkaratza.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abenidan aurrera (3); abenidan gora (3); eta abenida (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus