Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

etorbide (ETCn 6.435 agerraldi) 1 iz hiri barneko bide zabala. ik hiribide.

Etorbidea zeharkatu eta aldirietarantz jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 534. orr.

Rekexok etorbidea gurutzatu eta, etxerako bidean, Sorginak kafetegitik pasatu nahi izan zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 130. orr.

Arlote bakarti eta etxe gabe underground-ak, beren erosketa-orgatxoei etorbideetan behera bultzatuz eta zakarretan botilen bila azterka aritzen direnak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Pilotaleku berri bat eraikia izan da, Manilako Luneta Park zabalaren ondoan, Taft avenue etorbidearen bazterrean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 187. orr.

Komunikazioak lehendakariari zuzendu, egoitzara edo Galvani etorbideko 154ra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

«Ertzainei eta udaltzainei» ihesi korrikaldi saio ederrak ere egin zituzten; esaterako, Askatasunaren etorbidea eta Bulebarreko kaleak korrika pasatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Nafarroa etorbideko 20. ezkaratzera iritsi eta bosgarren pisurako igogailurantz zuzendu zituen bere pausoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 207. orr.

Buenos Airesko Santa Fe etorbideko 846 zenbakian erosi du eraikina, Argentinako Kanpo Harremanetarako Ministerioaren egoitzatik 150 metrora.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Bidaiaren bi herenetan, bide lasterretik joan ginen; bide horretan honako hiri-bide hauek erabili genituen: Flatbush Etorbidea, BQE, Grand Central Parkway eta 678 Errepidea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 182. orr.

Dongek bere gizonak eraman zituen itsasoaren aitzineko Roxas Boulevard etorbideko putetxe dantzaleku batera. Laugarren Kalearen eta B Etorbidearen arteko kantoian.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 219. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain, etorbide berri zabal bat besterik ez neukan neure aurrean; Frantzian bezalaxe gure Donostian ere... "bulebarra" bataiatua. Kulunka zihoan etorbide zabal batean gora, hauts zurrunbilo baten erdian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 32. orr.

Etorbide dotore batean zegoen kokaturik txalet handia, alde batera zein bestera halako beste asko zituela, gehienbat platanondo, makal, magnolio eta palmondoz babesturik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 127. orr.

Gran Viatik gertu, etorbide paralelo batean aurkitu zuen Raukinak autoa uzteko lekua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 130. orr.

Trafikoa ikaragarria zen Manilako hiri erdiko etorbide zaratatsuetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 201. orr.

Ostera bat egitera joan nintzen burua egurastera eta Hamaikagarren Etorbideko bazterbidean ikusi nuen nola merkantzi tren batek esnezalearen gurdia harrapatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Ile ostera hazi berria mozten nuen Zazpigarren Etorbideko Park Slope bizartegian, bideo-filmak hartzen nituen errentan Movie Heaven izeneko leku batean, eta Brightman's Attic-en sartzen nintzen sarri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Bederatzigarren Etorbidean tren bat goialdetik igaro zen, ziztuan, erdialderantz, tren-makina txiki berde bat aurrean zeukala. Hirugarren Etorbideko kale-kantoian taberna bateko ate erdi saretadunak aurrera-atzera higitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus