Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahanztura 1 iz ahaztea, oroimenaren hutsegitea, nahiz ikusitako gauzei buruz, nahiz, eskuarki, oroitzapenei buruz. ik ahazmen.

Zahartzaroak baditu bere pribilejioak, eta horietako bat, garrantzitsuena akaso, ahanztura da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 166. orr.

Ahanztura eragiten duen prozesuaren halako deskribapen zientifiko bat besterik ez zen!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 345. orr.

Eta, soka beretik, pentsatu nuen ahanztura dela gizakiaren hatsik ohikoena, eta argia malko desolatu bat besterik ez dela, noragabe doana, isiltasunera, edota, agian, hilotzek kantatzen duten ereserki izoztura.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 137. orr.

Juan Martinek iragana, ahanztura, hila, orainera ekarri, berreskuratu, berpiztu nahi du, eta erabili, orain maite duena biziarazteko eta bereganatzeko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 123. orr.

Zorionez, lorik gabeko gau batzuen buruan, bere lana egin zuen berriro nigan ahanzturak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 172. orr.

Gogo onez onartuko dut, jauna, niri dagokidanez, gertakari triste horiekin zerikusia dukeen eta haiei segida eman diezaiekeen oro isiltasunean eta ahanzturan uztea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.

Bestondo latzeko goiz-beiletan ageri da ahanzturaren funtsa: esku ezezagun eta errukior batzuek arimari ematen dioten atxikigailua, hobenaren eta eromenaren erroiztegiari ihes egin ahal izan diezaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Hark jotzen zuenean airea jabaldu egiten zen, eta oroimenak, bere argia pizturik, ahanzturaren eremutik alde egiten zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Entseiatu banintzen ere jaun Marcelen irakaspenen ahanzterat eta ahanzturaren lurretan ehorzterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 197. orr.

Handik hara, aitak arrasto bat egin zuen bere bizitzan, ahanzturaren amildegiaren ertzean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 111. orr.

Bere ideia distiratsua ez du ahanzturaren saskira bota nahi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 116. orr.

Horrelako jainko batek geure onetik ateratzen gaitu amorruaren amorruz, eta betiko botako dugu ahanzturaren zokora.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 218. orr.

Ahanzturan itzali ezin den oroimenari zenbaitetan gertatzen zaion bezala.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 59. orr.

Nolabait ahanzturaren lanbroan galdu nahi izan genuela haren iragana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 180. orr.

Itzulpena ere ibilbidearen irakurketa modu bat da; ahanzturaren aurkako arma.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.

Lauaxetaren heriotza, Lauaxetaren desira: zapaldurik eta ahanzturatik atera zain egon den iragana.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 28. orr.

Aire zabalean biluzik egotea, horra egun hauetan Mikelek ahanzturatik erreskatatu duen bertze sentsazio bat.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Zer jarduera eta zer oinarri biltzen duen transmisioen, berreskuratzeen, ahanzturen eta errepikapenen jokoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

Gaurkotasunak obsesionatua bizi den mundu hau, ahanzturak obsesionatutako mundua da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 111. orr.

Indar horrek bertan etzandako gizonak ezeztatzen zituela eta iluntasunezko eta ahanzturazko erresuma batera igaroarazten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Hustasuna ahanztura da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 107. orr.

2 (izenlagunekin)

Ruche jaunaren buruan, luzaro, olatuen zarata... Itsasaldi bizia gero, eta erabateko ahanztura.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 368. orr.

Gau Luze da, ordea, eta bakar, guztion gaua, eta gure malenkoniek ere ezinezko ahanztura eta emadura bilatzen dute balirako unibertso horien ametsean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.

Eta ezin hura jabetzen zen haien gauez eta gorputzez, "han" aipaezin hartan ezereztu, mutildu, torturatu eta beharturiko gorputz gaixo haietaz batez ere, ezinezko ahanztura baterantz ihesi saiatzen baitziren bata zein bestea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hauts-laino eta ahanztura-itzalen artetik berreskuratu ahal izan ditudanak dira hemendik aurrerakoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahanztura da (3); ahanztura eta (5); ahanztura ez (3); ahanzturaren eta (3); ahanzturatik atera (3); ahanzturatik berreskuratu (3); eta ahanztura (8); eta ahanzturan (3); eta ahanzturaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus