Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bata ahazmena da, atzeko guztia ezabatu eta ezer ez uztea; orainaren eta iraganaren arteko distantzia jan eta erdibideko puntu guztiak ezabatzea, iragana orain eta oraina iragan bihur daitezen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 47. orr.
Oroimenik gabe bizitzera ere ohitzen da, baina ez da ohitzen ahazmenik gabe bizitzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 9. orr.
-Zoaz, lagun, ikasi ezazu zer den ahazmena, hori nahi baduzu, baina ez ahaztu sekula santan gutarra zarenik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 11. orr.
Denbora eta ahazmena direla diote hor etsigarri hoberenak, baina denbora eta ahazmena ez daude inon, ez daude inoren eskura. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.
Hiltzen dena gorputzez hiltzen den, edo geure ahazmenak hiltzen duen. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 59. orr.
Gogoramenak ahazmena dakar berarekin, eta ahazmenak gogoramena, gauak ez luke zentzurik egunik ez balego, eta egunak gauaren beharra du. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 202. orr.
Neskak orduantxe jakin zuen ezen, gizonaren ustetan, izena -arropa zaharren gisara- bertan behera utzi, eta ahazmenaren hilobietan zokoratu beharreko zerbait zela. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 276. orr.
eta ahazmena (5)