Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ahalik 1 ahal den ...-ena.

Tratu batera iritsi dira: muga baino lehentxeago zisternan sartuko dira, muga ahalik lasterren igaro, geroxeago irten...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

Gero, besoa luzatu, eskua zabaldu, eta ahalik duintasunik handienaz jasan behar maisuak erregela xapal haietako batekin emandako kolpeak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 27. orr.

Ahalik luzeen eusten zion usain egiteari, mofeta hilaren kiratsetik gordetzeko, eta, kalesako neska irakurzalearen agerraldi hura nekeak eragindako irudipen bati egotzirik, kafetegira itzuli zen berriro, liburua irakurtzen segitzeko gogoz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Alkoholak, motorrak, gauero-gauero irteteak, denbora gauzez eta jendez betetzeak amets batean bizitzen eta iraganera naraman sentipen honen gainetik ahalik lokartuen igarotzen lagundu didate.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 24. orr.

Kontzertuari begira, artamendatzen dut ahalik lasterrena sartzeen aitzinetik atxikitzea, edo Baionako MattinMegadendatik pasatuz, edo Euskal Kultur Erakundetik.  Herria   2005-02-03

Nire jokoa egiten saiatuko naiz, sakea ahalik gogorren atera eta luze jokatuz Esain frontisetik urruntzen saiatu, aukera dagoenean gogor eman tantoa bukatu ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-10-15

Abiatu eta handik gutxira, ordea, Frantzisko santuari haiek ikusteko gogoa sortu zitzaion, eta Israelgo seme sakabanatuak biltzen dituen Jaunari egin zion otoitz, bere errukiz ahalik azkarren berriro elkar zitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

-Neguko biolina entzundakoan, alde egizu ahalik lasterren Errusiatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

Ez zait gehiegi gustatzen Eiffel-en garaian burdinari ahalik etekin gehien atera nahirik sortutako arkitektura exhibizionista: injinerua gainditzen zaio arkitektoari, teknika senari, ikuskizuna arimari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

-A, bueno, baina gero bila etorriko zara, ezta? - Memento hartan ez dakit zerk hitz egin zuen, edo Ixabelekin ahalik denbora gehiena pasatzeko nire gogoak edo bakarrik bueltatzeko gauza izango ez nintzelako kontzientziak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 28. orr.

Guztiz libre naizen arren, guztien esklabo egin naiz, ahalik jende gehien Kristorentzat irabazteko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,19

Aitak, ohantze ahalik erosoena non osatuko zebilela, liburu batzuk ikusi omen zituen bazter batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

Frantses nazionalista sutsu hori Déroulède jauna izan da, Barojak "fantasmón" zeritzona, eskuin-eskuineko patriota frantses bat - ahalik neutroena esateko -, Patrioten Liga-ren sortzailea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

2 ahalik eta (orobat ahaliketa g.er.) ahal den ...-ena. (-en(a) daraman adjektibo edo adizlagun baten ezkerrean). ik albait.

Saiatu egin behar bainuen Sarak, bere azken hilabete haietan, ahalik eta bizimodurik erosoena izan zezan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 226. orr.

Ahalik eta hondar busti gehien hartu eta palakadak botatzen genituen haizaldera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

-Gauza bakarra egin dezaket - esan zuen Holbrookek -, aurretiazko epaiketa ahalik eta lasterren egin dadin ahalegindu.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 134. orr.

Zerrenda bat egin zen, eskuindar eta karlistena, eta zerrendako izen ahalik eta gehienak preso hartzeko agindu zen.Agintari errepublikanoek pregoi bidez abisatu zuten, danboliteroak hala kantatu zuen tan tan tatan tana, ezkutatutakoak itzultzeko etxera, inor gordeka harrapatuz gero preso hartuko zutela.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 45. orr.

Utz ezazu alde batera zure galdera, ongi baderitzozu, eta has gaitezen bion artean eztabaidan ahalik eta zorrotzen, ea egia aurki daitekeen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.

Hala gauzak, Teresarekin kasik egunero geratzen nintzen eta, bestela, nahiz eta ezeri erreparatzeko guztiz gogogabetua sentitu, arropa dendetara sartzen nintzen; zinemara, edo hiriko parkeetara ere joko nuen, batez ere etxera itzultzeko unea ahalik eta gehien atzeratu nahi nuelako, Dabiden presentzia hutsak uxatu egiten ninduelako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.

Banekien: ahalik eta lasterren zauria ebaki egin behar da, edo hobeto, kauterizatu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Beste batzuek ulertu bai, baina gogotik saiatu dira ulertu dutena ahalik eta ilunen transmititzen, beste inork uler ez zezan, beren jakinduriari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, beren burua kasta baten moduan iraunarazteko.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 36. orr.

Bi lagunek ere manifestazioa zuten hizpide, eta antolatzaileen maniobrak, manifestaziora ahalik eta jenderik gehiena erakartzeko.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 124. orr.

Brusa grisa janzteko, arrapataka ibili beharra; erloju aurrean, bultzakada artean fitxatzea; makinaraino arrapaladan joan beharra; hura martxan jartzea; daratuluaz zuloa ahalik eta azkarren egitea; zuloak egin eta egin, beti zulo bera pieza berean; hamar mila aldiz egunean, ahal izanez gero; izan ere, azkartasun horren pentzudan daude gure diru-sariak, gure biziak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 20. orr.

-Oraintxe izan behar du? - galdetu zuen Sonjak, ahalik eta arduragabeen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 53. orr.

Hori eginik, denak etxera bidali zituen, lotara, hurrengo egunean ahalik eta zahar gehien biltzeko aginduz, kanpotarrari ohore egiteko eta nola lagundu ikusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Aurkezpenak eginda, ahalik eta lasterren ahalegindu zen Kat eta bera tabernatik kanporatzen eta, ia sakaka, lortu egin zuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 51. orr.

Eta arrapaladan oldartu zen karrikara, eta biderik laburrena hautatu zuen oraingoan, Negresco Kafeko hitzordura ahalik eta lasterren iristearren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 95. orr.

Eta hautariago egitea, ahalik eta barruko eta kanpoko lokarrietatik askeago egonik, hautatzeko argiago eta kementsuago egitea da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 108. orr.

Kaxen artean gerturatu nintzaion, ahalik eta azkarren, baina ezin izan nuen saihestu; horrela esan zion Maialeni: eta? Lanik bai? Neska, Spandau Ballet elastikoa soinean zuela, serio geratu zen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 129. orr.

Hala, euri-hozberoen sarea pixka bat zabaldu nahi izan zenean, eta ahalik eta datu gehien batu, noren esku utziko termometroa eta plubiometroa?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 53. orr.

Ze, ni autobusetan beti ahalik eta aurrenen jesartzen naiz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 32. orr.

Lortuko nuke, seguru aski, medikuek emandakoa erakutsiz gero, baina ez dut sustatu nahi, edo ahalik eta gutxiena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 12. orr.

Eta nik neuk ere doktoregoa ahalik eta azkarrenik bururatzea agindu nion 1978an.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 58. orr.

Haren albotik katuka ahalik eta urrunen eginez, nik neuk ere iltzeak batzeari ekin nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.

3 ahalik eta hobekien

Haren jakinduriak, jarrerak eta erabaki eraginkorrek proba ahalik eta hobekien gainditzen lagundu zidaten.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

Lenba opil bat elkarrekin janez, aho idorretan ahalik eta hobekien mastekatuz, Frodo eta Samek aurrera gin zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 242. orr.

Bikotearekin batera -sei urte ezkonduta, umerik ez-, Edithen ahizpa nerabea -Avis- eta honen adiskide bat -Frederik Bywaters, 18 urte- joan ziren uharteko hondartzetan eguzkia hartu eta oporrak ahalik eta hobekien pasatzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 162. orr.

Bizitzako azken urteetan, denbora ahalik eta hobekien baliatu nahi izan zuen, ahalik eta lan gehien eginez.  Berria - Kultura   2004-08-22

Ahalik eta hobekien tratatu izan dugu beti Milosevic», adierazi zuen epaitegiko eledun Christian Chartierrek.  Berria - Harian   2006-03-12

Literaturagile baten konpromisorik gorena ahalik eta hobekien idaztearena dela iruditzen zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 87. orr.

Zuhur jokatzea gu gutxiago ginela onartzea eta hori ahalik eta hobekien ezkutatzea zelako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 42. orr.

Galdeketa gogorra izan zen, baina ahalik eta hobekien atera nintzen, eta handik pixka batera joan ziren.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 114. orr.

Baina Ala da nire Jaungoiko bakarra, eta zin dagit, Hargatik, ahal dudan guztia egingo dudala, eta ahalik eta hobekien, beste behin ere basamortua menderatzeko.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 103. orr.

Hara, gure aita dohatsua, gure ahalbide xumeekin ahalik eta hobekien saiatu gara zure egite miragarriak goraipatzen, eta zure santutasunaren bertute ugarietako alderdi batzuk bederen zure aintzarako azaltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 419. orr.

Saiatuko natzaizu ahalik eta hobekien azaltzen zergatik erabaki dudan itzulerarik gabeko egintza hori egitea.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Han, ahalik eta hobekien disimulatzen saiatu zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 128. orr.

4 ahalik hobekien

Bakotxak ahalik hobekiena egin dugu urte berrian sartzea ospatzeko bai eta usaia xaharra den bezala elgarri eskaini osagarri eta suertezko agiantza hoberenak.  Herria   2003-01-14

Ahalik hobekien konpontzen ziren haurrak deusen eskasik ukan ez zezan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 288. orr.

Hunat etorri zelarik, egia den bezala erran dezadan, ez zuen berehala hartu hemengo ara; bainan azkenean jarria zen osoki gurekilakoaren ahalik hobekiena egiteari; guk ere hura hartua ginuen, elgarren xede onak ikusiz beti elgar hartzen den bezala. (--...).  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 24. orr.

ATErentzat, egitura ahalik hobekien zihoan, Eusko Armadak bere lehen "plastifikatzea" lortu zuen arte.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 27. orr.

Eta harrarazi nion bertze gutun bat nik diktatua izkiriatzeko deliberoa, non, haren berritsukeria ahalik hobekiena imitatuz, entseiatu nintzen gazte horren amodioa esperantza ziurrago batez elikatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahalik azkarren (8); ahalik bizkorren (6)

ahalik eta (2035); ahalik eta adostasun (23); ahalik eta akordio (5); ahalik eta akordiorik (5); ahalik eta argien (10); ahalik eta arinen (29); ahalik eta azkarren (135); ahalik eta azkarrena (10); ahalik eta azkarrenik (5); ahalik eta babes (5); ahalik eta bizkorren (29); ahalik eta boto (5); ahalik eta datu (6); ahalik eta denbora (24); ahalik eta diru (5); ahalik eta egokien (11); ahalik eta emaitzarik (6); ahalik eta eragile (7); ahalik eta eraginkorrena (5); ahalik eta erosoen (7); ahalik eta etekin (15); ahalik eta etekinik (16); ahalik eta gehien (151); ahalik eta gehiena (21); ahalik eta gertuen (18); ahalik eta gogorren (5); ahalik eta gutxien (51); ahalik eta gutxiena (12); ahalik eta handiena (6); ahalik eta hizkuntza (5); ahalik eta hobekien (27); ahalik eta hobekienik (5); ahalik eta hurbilen (8); ahalik eta indar (6); ahalik eta informazio (11); ahalik eta isilen (14); ahalik eta jende (30); ahalik eta kalte (10); ahalik eta kalterik (7); ahalik eta laburren (5); ahalik eta lan (5); ahalik eta lasaien (10); ahalik eta lasterren (104); ahalik eta lasterrena (6); ahalik eta leku (6); ahalik eta luzaroen (7); ahalik eta luzeen (8); ahalik eta modu (22); ahalik eta modurik (39); ahalik eta ondoen (59); ahalik eta ondoena (15); ahalik eta onena (8); ahalik eta ongien (18); ahalik eta oztopo (7); ahalik eta partida (5); ahalik eta puntu (10); ahalik eta sendoena (5); ahalik eta txikiena (7); ahalik eta txukunen (10); ahalik eta urrunen (32); ahalik eta urrutien (12); ahalik eta zabalena (9); ahalik eta zarata (5); ahalik eta zehatzen (13); ahalik eta zorrotzen (5)

ahalik ez (15); ahalik gehien (7); ahalik gehiena (8); ahalik gutxien (5); ahalik hobekien (5); ahalik lasterren (27); ahalik lasterrena (27); baina ahalik (18)

baina ahalik eta (16); baita ahalik eta (6); bat ahalik (8); bat ahalik eta (7); berri ahalik (5); bertan ahalik (5); da ahalik eta (23); du ahalik (9); du ahalik eta (6); dugu ahalik (5); dut ahalik (9); dut ahalik eta (8); edo ahalik eta (9); egiteko ahalik (6); ere ahalik eta (16); eta ahalik (156); eta ahalik eta (133); ez ahalik (5); eztabaida ahalik (5); eztabaida ahalik eta (5); gauzak ahalik (19); gauzak ahalik eta (19); guztiak ahalik (7); guztiak ahalik eta (7); guztietan ahalik (5); guztietan ahalik eta (5); handik ahalik (5); helburua ahalik eta (8); hori ahalik (16); hori ahalik eta (14); horiek ahalik eta (8); horri ahalik (5); hura ahalik eta (6); lana ahalik (12); lana ahalik eta (10); partida ahalik eta (5); prozesua ahalik eta (9); zen ahalik (7); zuen ahalik (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus