Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erradioterapia saioez gain kimioterapia ere baliatzea komeni zela, tratamendua albait eraginkorren gerta zedin. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 58. orr.
Kafea arin edan du, albait lasterren nahi du handik irten, kalera joan, haize freskoa arnastu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 96. orr.
Sendagileak forzepsaren bi xaflak albait lasterren sartu eta haurra atera arren, hilda jaio zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 306. orr.
Alde egin besterik ez zuen nahi, ospa egin New Yorketik albait bizkorren. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.
Albait geldoen joateko erregutu zion Mentxuk motozikletan igo zirenean, ez zeukala inora heltzeko ezelako presarik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 82. orr.
Ni saiatu naiz deiadarrik ez egiten, albait lasaien egoten, baina min lazgarria sentitu dut muinetan, Santosen kontra zegoen salaketa esan dutenean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 33. orr.
Hezurra hautsontzian utzi or-dez, bi hatzen artean hartu eta albait urrutien bidali dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.
Skinny berriro eseri zen, albait urrunen, baina ezertxo ere ez galtzeko bezain hurbil. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 510. orr.
Lagun sakabanatuen artean gutun eta paketeak jaso eta albait arinen entregatzen ditut, gure herri urrunetik zer helduko zain beti ni ere, denok bezala. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 15. orr.
Beraz, albait hobekien edo, behintzat, senak agintzen zion modurik onenean ahalegindu zen. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 142. orr.
Eginahalak saiatu ditut aitak esan zizkidanak albait zuzenen jasotzen; gogoratzen ditudanei gogoratzen ez ditudanak erantsi gabe, alegia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 141. orr.
Ehiza-lagunak albait hoberen armatuta zetozen, artzain eta arrantzale baketsuak zirela kontuan hartuta. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 103. orr.
· Telebista hargailuak berak, telebistako irudia marko baten barruan kokatzen duelarik [...], estatutu berezi bat ematen dio irudi horri, izaera artistikotik albait urrunena (desakralizatua), "solasari" eta etenik gabeko "jarioari" atxikiagoa (telebistako irudia neuri ari zaidala ematen du. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 140. orr.
Horregatik, hain zuzen, kritikak behin betikotzat hartzen duen argitalpen hau hartu dugu guk ere, itzulpen honetarako oinarri gisa, jatorrizko testuari albait hurbilenetik lotuz, baina antzerki testua antzezpen bakoitzerako egokitzekoa dela ahaztu gabe betiere. Josu Zabaleta «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.
Albait urrutienetik ari zen Joseluren borroka-saioa ikuskatzen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 136. orr.
Egoitza ofizialaren deskripzioa egin zion, alfonbra, koadro eta koloreez albait ñabardura gehien emanez. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 43. orr.
Ulertzen dut gatz pittin bat erantsi behar izana -ale larrikoak gustu hobea ematen du, badakizu- gure artean bizi izan zituen pasadizoei, albait publiko zabalenera iristeko asmoz. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.
Oraingoz, harrapa nazaten ekiditea, albait beranduenera arte. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 247. orr.
Bera optimum bat bezala agertzen da: irtenbidea eman zaien albait eta kontraesan kopuru handiena albait eta baliabide bakunenekin. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 170. orr.
Eta eskain lekizkiokeen abantailak oro alde batera utzita, Nafarroara albait azkarrenik azaldu. Txillardegi «Putzu», 1999 - 74. orr.
Gai asko daude konpontzeke, eta beharrezkoa da albait itun onenak egitea, azkar. Berria - Ekonomia 2004-04-22
Berak errona edaten zuen albait. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 171. orr.
Aztarnak ere borratu beharko ditugu albait. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 416. orr.
albait arinen (36); albait azkarren (10); albait azkarren egin (3); albait azkarren eta (3); albait bizkorren (4); albait eta (5); albait gehien (4); albait lasterren (17); da albait (3); dut albait (4); dut albait arinen (3); eta albait (12); eta albait arinen (6)