Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

agure (ETCn 6.280 agerraldi) 1 iz adineko gizona. ik senton1; atso.

Gizon izateari ere utzi zion agure bat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

Igandean Bilbon galdu zen 83 urteko agurea onik topatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Igandean Bilbon galdu zen 83 urteko agurea onik topatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Agure haiek zahartzaroaren errukarritasunari, zatartasunari, dohakabetasunari ihes egin eta gaztetasunaren dohainez gainezka izango balira bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Txarrenean, hurrengo parranda agure garela Benidormen botako dugu.  Berria - Harian   2006-03-25

Agurea erretxindu egin zitzaion, beretzat guztiz sakratuak ziren gorabehera haien aurrean Andreasek axolagabekeria erakusten zuelako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 97. orr.

Azala ezin beteko agureak bilakatu gintuzten, hezur iletsuak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 147. orr.

-Hi, beteranoena? -moztu dio agureak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 44. orr.

Gizon helduek edo agureek neskatxa oso gazteekin dituzten harremanen kontua bere liburu askotan agertzen da.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Atsoak ez zion ezer kobratu, baina agureak -haren senarra, agian- askoz ere diru gehiago kendu behar zion existitzen ez zen informazio baten truke.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 40. orr.

Eztul batean ari da agurea, barrenak botatzen ibiliko bailitzan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 65. orr.

Zahagia eskaini zion mutilak, ea agurea isiltzen zen edo.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 37. orr.

Indarra gaztearen harrotasun, ile urdinak agurearen ohore.  Elizen arteko biblia   EsZ 20,29

Agurearen aurpegia argitu egin zen, harentzat ez baitzegoen une hartantxe hitz haiek entzutea beste gauza ederragorik. zenbait minutuz, hots ito batez taupadaka jarraitu zuen agurearen bihotzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Ez zegoen berotasunik agurearen begiradan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 149. orr.

Agurearen janzkera arraroa zela ohartu zen mutila: arabiarra ematen zuen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 38. orr.

Seinaleen hizkuntza ezagutzen zuenez mutilak, agurearekin mintzatzera joan zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 84. orr.

Etxe hartan hildako agurearen hileta-oharrak "bat-bateko heriotza" besterik ez zuen aipatzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 104. orr.

Egutxi agureari hainbat zalantza sortu zitzaizkion, baina ez zituen ahoratu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Negua arriskutsua da-eta agureentzat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 102. orr.

Agurea makal-makal jaiki zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 99. orr.

Egunen batean berak idatziko du Ernest Hemingwayren Agurea eta itsasoa eleberriko Santiago pertsonaia Mundakako Indalexio Tribisarrosperengatik etorri zitzaiola.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 72. orr.

2 (izenondoekin)

Une hartan agure zahar okitu bat sartu zen, urteek gorputz-adar bakar bat ere onik utzia ez ziotena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Bere adineko gizon bat neskato gazte batekin horrela jokatzeko gauza bazen, pentsatu zuen Egutxik, orduan etxe hartara joaten ziren agure zaharragoak pozez zoratzen egongo ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 40. orr.

Urrezko hauts-euri gozo bat isurtzen zuen haurtzain narrasen eta bankuetan erdi lotan zeuden agure zaharkituen gainera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Nork hobetsiko du mende erdiko agure ezkor hau?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 34. orr.

Zinearen salak almazena ematen zuen eta denetik batzen zen han barruko ilunpean, langabetuak, maitemindu bikoteak, agure jubilatuak, gu bezalako nerabeak eta jende inozentea ere bai.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 107. orr.

Aizak, agure mainontzi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 288. orr.

Haren aurpegia zeharo arrunta zen, agure zimel askorenaren antz-antzekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Sudur puntan antiojo beltzak dituen agure musugorri batengana makurtu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Agure kolore-gorri bat eztulka hasi da haserrearen haserreaz, neska bermuta zerbitzatzen ari zaion bitartean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Nonbait, begitan hartu zenuen gela barrenean eserita zegoen agure kaskazuri bat, haren gorbata gogoko ez zenuelako alegia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 125. orr.

Agure burusoil bat zegoen erakusmahaiaren atzean, betaurrekoak sudur gainean eroriak zituela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 19. orr.

Aberats itxurako agure lerde-merke bat sartu zen, eta guk ez bezala, lanaren prezioaz galdetu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-05

Han inortxok ere ez zekien mutila merkatariaren semea zela, eta horrek pentsarazi zien mutil hura agure bizarzuriaren plazererako zela, haren gutizia bat baino ez.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Nik, agure kalakarien artean galdurik, ez nuen fitsik erraten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.

Isil deiak entzun ziren jende artean, eta epaile-longainaz jantzitako agure erkindu batek igo zituen urkamendiko eskailera-mailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 26. orr.

Hamaikak gainean, ondoko txosna batean aldizkari eta komiki lizunak saltzen zituen agure konkordun batengana jo nuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Makurraraziko dute agure ttenttea. kanta bat asmatzeko balio izan zion seroraren aitari, Tellagorriri gorroto zion agure xelebre bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Berriz ere gogoan ditut Artxandako jatetxeak, eta ez dakit zertan ari naizen agure petral honekin, legatza plater baten aurrean egon beharrean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 43. orr.

Izorra dadila infernuan agure txoroa!  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 9. orr.

-Burutik zegok agure txotxolo hori! -esan zuen jeneralak-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 418. orr.

Agure txotxolotu madarikatua!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 175. orr.

Panelek arabiar geometria arkitektonikoko elementu klasikoak irudikatzen zituztela jakinarazi zion neska gazteak agure harrituari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 213. orr.

Teoria horrek misterio ugari azalduko lituzke: hilak ikusi dituzten pertsonak, ekaitz egunetan ezerezetik agertzen diren agure eta atso misteriotsu jakintsuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 8. orr.

Emilyk eman egingo zidaan, agure zikoitz madarikatu horrengatik izan ez balitz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 223. orr.

Nola du izena agure gizajo tximino-aurpegi horrek?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Agure erretxin eta zapuztuaren kontuak, esango didazu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 129. orr.

Afaritan, agure nazkagarria antzeko handikeriak kontatzen aritu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Etxe hartara hurbiltzen ziren agure errukarrien zaharmin higuingarriak urte gutxi barru hertsatuko zuen Egutxi ere.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.

Oraindik ez zela hain agure gupidagarria.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 72. orr.

Castellanako agure lizunek irabazi zuten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 41. orr.

Beste agure ezinduak eroso daude egoera horretan, neskato lokartuen aurrean lotsatzeko beldurrik gabe, eta euren gaztaroa gogoratzen dute lasai.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 14. orr.

Sineskeriaz betetako agure arabiarra baino ez naiz ni, eta aintzat hartzen ditut sorterriko esaerak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 212. orr.

Bai ergela agurea!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 420. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Handik gutxira, atso-agure talde bat sartu zen elizara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 185. orr.

Darruitx xekeak, itxuraz berriro itzarria, burua agure-mutilak desagertutako tokira zuzendu, hasperen egin, eta esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Eguerdia da Beasainen, eta agure talde bat tren geltokiaren babesean patxadan hizketan ari da.  Berria - Ekonomia   2006-02-19

4 agure gordin

Burutazioaz lotsatuta, agure gordin sentitu da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Goethe atsegin dut, hala ere; larru-jole handia izan zen, eta agure gordina bihurtu zen zahartu zelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

5 agure-mutil pl

Darruitx xekeak, itxuraz berriro itzarria, burua agure-mutilak desagertutako tokira zuzendu, hasperen egin, eta esan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

6 agure zahar

-Ama, agure zahar bat da.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 104. orr.

Agure zahar zakarra da, bakartia, bizitza arrantzan edo mahastian igarotzen duena.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.

Pasaiako portu inguruko pabilioiek osatu perfilak bazuen hortzadura izorraturik zuen agure zahar baten ahoaren antza: pabilioietako horma eroriak, falta diren hormak, eta horma batetik besterako koska irregularrak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Dardara egiten al duk zoritxarrak jotako agure zahar horren aurrean?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 135. orr.

Edo agure zaharrekiko duen miresmena, musika apreziatzeko daukan manera, ia negar egiteraino...  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 29. orr.

Infantea amets gozo honetan zegoela, ez erabat lo, eta ez erabat esna ere, bere kamarakoa zen Joâo Fernandes de Sousa dendan sartu zen, eta jakinarazi zion bereganaino iritsia zela agure zahar bat, eta agureak audientzia eskatzen zuela, eta, aditzera ematen zuenez, guztizko garrantzia zuen afera bati buruz ari zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.

Ostatuko agure zahar horri hizketan aditzen diodala iruditzen zait.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Amazoniako oihanaren erdian bizi den eta inork ezagutzen ez duen agure zahar batek matematikako jauntxoei bidali beren demostrazioak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 336. orr.

Bere buruari galdetzen dio orain ea lagunei kontatu ote zien agure zaharrak dirua eskaini ziola.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 146. orr.

Zigarroa piztu nuen, eta suak irudi zaharren doinua ekarri zidan gogora, paisaia horretan agure zahar bat faltako balitz bezala, kulunkagailuan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.

Agure zahar bat dirudik, motel, eta hogei urte besterik ez dituk.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.

Aulki bat aurkitzen du eserita egoteko, eta begi bekartsuekiko agure zahar ihar batekin partekatzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 172. orr.

Agure zahar mukizu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 63. orr.

7 agure zahartu

Atarian agure zahartu bat zegonan eserita, urteetan kontatu ezineko adinekoa; garaia eta dotorea izandakoa, idorturiko harri zaharra zunan orduan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 80. orr.

Ez izan lotsa buru gutxikoa eta zentzugabea edo lizunkerian dabilen agure zahartua zentzatzeaz. Horrela, benetan ongi hezia zarela erakutsiko duzu eta mundu guztiaren onespena zeureganatuko.  Elizen arteko biblia   Si 42,8

8 atso-agure pl

Hortxe dago tranpa, eta hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak, eta maitagarria, aldiz, ez dakitela gozo-gozo aitortzen dakiten atso-agureen zuhurtzia ezjakintsua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Urte pila zaramatzatek han atso-agureek, eta oraindik Extremaduran janzten ziren moduan jarraitzen ditek kalera irteten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 49. orr.

Betikoa: atso-agureei lapurtu, beste batzuk mehatxatu eta segurtasun eza areagotu egin du Yoniren bandak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan, nork doluminik sentikorrena adierazteko lehian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.

Atso-agureen bakardadea ogi-apurretan janez gizentzen dira hiriko usoak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 127. orr.

Handik gutxira, atso-agure talde bat sartu zen elizara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 185. orr.

Zenbat eta handiagoa izan elur-zokorra, zenbat eta atso-agurearengandik hurbilago lurraren kontrako talka, are eta handiagoa zen gaztetxoen ospakizuna.  Berria - Kultura   2004-08-18

Tarifa jaitsiz zihoan jende gazteen gorpuetatik atso-agureen gorpuetara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agure armairutxoak (7); agure armairutxoaren (3); agure bat (79); agure bat atera (3); agure bat ikusi (7); agure bat izan (3); agure bat sartu (3); agure batek (23); agure batekin (7); agure baten (18); agure batentzat (6); agure bati (5); agure batzuk (3); agure bera (3); agure biak (3); agure ergela (4); agure erkindu (4); agure erretxin (3); agure eta (9); agure gizajoa (4); agure haiek (7); agure haien (3); agure haientzat (3); agure haren (7); agure hari (5); agure hark (9); agure hau (4); agure hori (8); agure horrek (5); agure hura (11); agure itsu (3); agure itsu bat (3); agure itsua (4); agure jaun (4); agure jauna (10); agure jaunak (12); agure jaunaren (3); agure lizun (4); agure nazkagarria (3); agure onbera (3); agure talde (4); agure talde bat (3); agure txiki (5); agure txikia (5); agure xahar (5); agure zahar (38); agure zahar bat (10); agure zahar batek (4); agure zoro (4); agustin izeneko agure (13); ari zen agure (4); baina agure (6); beste agure (6); bezalako agure (5); bi agure (9); dagoen agure (3); den agure (8); dio agure (3); diren agure (3); dituen agure (3); du agure (3); duen agure (8); dute agure (3); edo agure (4); eta agure (27); eta agure bat (5); ez agure (3); gure agure (3); hiru agure (3); izeneko agure (18); izeneko agure armairutxoak (7); izeneko agure armairutxoaren (3); jantzitako agure (3); joaten ziren agure (4); ni bezalako agure (5); nuen agure (3); urteko agure (6); zegoen agure (9); zen agure (18); zeukan agure (3); zion agure (6); ziren agure (9); zituen agure (5); zuen agure (16); zuen agure batek (3); zuen agure jauna (3)

adierazi zuen agureak (3); agurea bakar bakarrik (3); agurea bere (3); agurea bezala (3); agurea da (5); agurea ere (10); agurea eta (22); agurea eta itsasoa (13); agurea ez (7); agurea hil (5); agurea hil zela (3); agurea hizketan (3); agurea lasaitu (3); agurea zen (3); agureak barre (4); agureak barre egin (3); agureak begiak (7); agureak begiak itxi (3); agureak bere (11); agureak bere buruari (3); agureak berriro (3); agureak erantzun (3); agureak ere (6); agureak esan (3); agureak eskua (3); agureak eta (6); agureak ez (19); agureak ez zuen (6); agureak neskatoaren (4); agurearen begi (3); agurearen gorpua (3); agurearen ondoan (3); agurearengana joan (3); agureari eta (3); agureren bat (3); atso agureen (3); baina agureak (10); baina egutxi agurea (3); begiratu zion agureak (5); beste agureak (5); beste agureen (5); bruciatako agurea (3); da agurea (4); dio agureak (4); dio agureari (3); diot agureari (3); du agureak (5); egin zen agurea (4); egin zuen agureak (8); egutxi agurea (16); egutxi agureak (43); egutxi agureak bere (3); egutxi agureak ez (4); egutxi agurearen (8); egutxi agureari (7); ekin zion agureak (3); erantzun zion agureak (4); erantzun zuen agureak (6); ernest hemingwayren agurea (3); esan zion agureak (7); esan zuen agureak (27); eta agurea (20); eta agurea bakar (3); eta agureak (23); eta agurearen (8); fukura agurearen (4); galdetu zion agureak (3); galdetu zuen agureak (3); geratu zen agurea (4); hemingwayren agurea (3); hemingwayren agurea eta (3); jarraitu zuen agureak (7); nuen agurea (3); orduan agureak (3); urteko agurea (5); zegoen agurea (3); zen agurea (32); zen agurearen (7); zen agureari (3); zidan agureak (3); zion agureak (31); zion egutxi agureak (3); ziren agureen (5); zituen agureak (6); zitzaion agureari (6); zuen agurea (12); zuen agureak (80); zuen agurearen (7); zuen egutxi agureak (9); zuten agurea (3); zuten agureak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus