Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Neguko adar biluzien atzean atso baten ahots zimurtua entzuten dugu, bere bizitzako gertakizun batzuk azaltzen dizkigula. Berria - Kultura 2004-04-18
Poltsako letxuga, sagar, patata sakabanatuen artean eserita geratuko dira, txilioka hasiko zaio atsoa. «Kuskue tanden», 2004 - 176. orr.
Orain kaleetan jarriak zituzten zirkulazioa gelditzeko, atsoei eta haurrei pasatzen laguntzeko. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 58. orr.
Hori ere irakurrita neukan: hamabost urterekin emakumeak ziren, hogeita bost urterekin, emakume helduak, eta hogeita hamarrekin... batzuk atsoak ziren. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 155. orr.
Horrela iragan zen Katherineren lehen gaztaroa, atsoak farfailgintzarako kuxintxo baten aurrean esertzen eta pazientziaz txirrika guztietako hariak xuxen gurutzatzen irakatsi aurretik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.
Eta dagoneko bi ordu iragan direlarik, erran zioat seme zaharrenari aqua-park arraio horretara nahi badu, doala atsoa zertan den ikustera eta errateko denak esperoan gaituela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 21. orr.
Baina, ama, lutoz jantzitako atso birekin hasi zen berriketan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.
Ondoan daukazun atsoaren abaniko-airea harrapatzen saiatu zara alferrik. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 72. orr.
Behin espiritista nintzela ere entzun nion atso bati. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 124. orr.
Goizegi heldu da, ez dago dudarik: bospasei atso besterik ez daude, belauniko, elizako hiru nabeetan banaturik. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 32. orr.
Ez al dago beste zereginik, atsoak bezalaxe zurrumurruen zain hortxe geldi egoteko, ala? Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 78. orr.
Taldearen ibilera moteltzeko aparta, bai, atsoa. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 68. orr.
Eseri egin nintzen berriro, ez nabarmentzeagatik batez ere, gure inguruko bezero guztiak, kalabaza koloreko ilea zuen atsoa barne, so baikenituen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 276. orr.
Ahotsa atso batena bezalakoa bilakatu zaidak. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
Marro jiratu, eta abiatu egin zen, besoa jaso eta "hago isilik heu, atso zaharra" esan nahiko balu bezala eginez. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 123. orr.
Ezetz jakin nork garaitu ninduen atzo goizean, zuek zuen etxe madarikatuetan atsoak bezala euritik kukutzen zineten bitartean? Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 48. orr.
Atsoak, akotea ozkan jarriz, kanta herrikoia aireratu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.
-Badakizu, atso hori, egia aitortzen duzun arte torturatzeko agindu dezakedala? Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 210. orr.
Egunero etortzen da atso hori galdera zelebreren batekin. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 131. orr.
Nik ez diet etxe honetako atso nonzerberri guztiei zeresanik eman nahi. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.
Joanttok ez zituen begiak atsoarengandik urruntzen ahal. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.
Andrea galdu zuenetik ez zuela bururik altxatu esan zuten herriko atsoek hilobira eraman zutenean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 117. orr.
Emazte azkarra da, ez erraiteko atso puska bat badela. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 43. orr.
Eskuinean!, agindu zion Hermannek zakar, guztiok entzuteko moduan eta besokoa atsoari itzulirik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Herriko enparantzara iritsi nintzen orduan, pozik ia, eta lehen polizia ikusi nuen, kaleko jantziekin, mandatuak egitera zihoazen atsoen erdian. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.
Sei dira guztira: aita-amak, hiru seme-alaba eta amatxitzat jo duzun atsoa. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 110. orr.
Aitaren hitzei jaramonik egin gabe, hormaren eta etxearen tarteko atari bazter hura zeharkatu zuen atsoak, pauso makalez, eta atzetik joan gintzaizkion. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 21. orr.
Aurkituko diat moduren bat, bost axola niri atso zahar horrek zer dioen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 75. orr.
Arrapaladan bere atzetik irten sarreraraino eta papertxo batean idatzi nion, oraindik biluzik, kulero ñimiñoak jantzita, goiko atsoa eskaileretatik behera zetorren momentuan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 78. orr.
Atsoa laster itzuli da salgaiekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.
Eskatutakoa harrera mahaitxoaren gainean jarri eta bizkor patrikaratu zuen atsoak. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.
Alchonon ganbara batean bizi zen, gorra eta erdi itsua zen atso alargun baten etxean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 27. orr.
Ez zitzaien damutu, Antxonek ukondoan jotzen ninduen atertu gabe, loriatan zen, hura atsoa, filme bikaina zela aitortu zuen Txatok trenean. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 45. orr.
Urtero Figg andrearekin, burutik eginda zegoen eta bi kale harago bizi zen atso batekin, uzten zuten Harry. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 25. orr.
Ez zuen nahi eskua dardarka hasterik eta atsoa bere izuaz ohartzerik. Xabier Aranburu «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 31. orr.
Atsoa mezatara zoak, baina berandu zebilek. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 45. orr.
Andre zahar biren topaketa izango zen noski, atso birena. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 200. orr.
Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.
Atso zahar bat gaixo ei zegoen - hala zioten gure bagoian - eta pentsatzekoa zen zoratu egin zela, egarriz zalantza barik. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 81. orr.
Idazleak bere burua atso zahartzat aurkezten du, beharbada denok erosoago senti gaitezen goiz alban idaztera jaikitzen den andre edadetuaren irudi topikoarekin. Berria - Kultura 2004-10-30
Ez, inoiz ez!, erantzun zuen Chica andreak labur eta bortxaz, begiak erdi irekirik errebelazio mingarri baten zain balego bezala, eta Graça ia senez konturatu zen kolpea eragin ziola atso zimurtu eta lodi hari, azkenerako bere burua Napumoceno jaunaren bizitzako emakume bakartzat jotzen baitzuen. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 158. orr.
Miss Prism atso begi-laburra da orduan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 77. orr.
Laster Katherinek bertan behera utzi zuen bere farfailgin-lanbidea: zeren atso sudur-gorria Inozenteen hezurtegian usteltzen ari baitzen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.
Batzuk mahaian eserita harrapatu nituen, familia bat etxeko film bat egiten ari zen eta hemen aurreko dentista atso beldurti bat zaintzen ari zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.
Pailazo zuriak gorrotatu izan ditut batez ere, bakailao gibeleko olioa baino gehiago, familiako atso bibotedunei eman beharreko musuak eta kalkulu mentala baino gehiago, haurtzaroko beste edozein tortura baino gehiago. Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.
Egia aitortu behar badut, asko harritu ninduen Hermannen egintzak: iruditu zitzaidan energia gehiegi xahutu zuela atso triste batekin. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 76. orr.
Eta intxixuak ere badaude, gehienak joskinak gainera; eta azpitik erreka duten leizeak, eta sei anaia nagusi dituzten printzeak, eta erortzear dagoen txabolatxo bat, eta atso zahar-zahar txiki-txiki bat, sudur okerra duena. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 18. orr.
Zer zen, bada, aurrean zuena, odol hotzeko atso makur eta askojakina baino? Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 51. orr.
Buruan zeukan neska bikainaren ordez, atso popahandi bat aurkitu zuen han barruan, xiringatzarra eskuan. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 90. orr.
Zaharra zara gero, atso gaixo hori! Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 56. orr.
Une horretantxe gaizki sentitu zen, besteen berbaldiak entzuteko horman belarria jartzen duten atso kuxkuxero horietako baten modura, etxeko leihoan behatokia etengabe eraikita duten horietako bat bezala: babestuta sentitzen dira pentsatuz inor ez dela konturatuko egiten ari direnaz. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.
Han, hautsez beteriko gela zahar batean, atso gor bat topatu zuen, erregeren debekuari buruz ezertxo ere ez zekiena, tramankulu bitxi bati eragiten. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.
Gerran irakurritako espioi-nobelen errua izanen zen, baina Mitxelenaren antzeko ekintza-gizon zaildu bat espero nuen, ez atso zarpail hura. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.
Eta atso hordiaz, lo zerraldo dagoen lagunaz, emakume apasionatuez? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.
Popatik atso madarikatua. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.
-Guztiz itsu doaz, baietz atso zorrizto bateri ere esan! Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 87. orr.
Ikusten dituzu zazpi astoren gainean Santa Ana komentu aldera txantxibirika doazen hamalau atso tronpeta-jole horiek? Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 216. orr.
Zenbait nekazari, zenbait zinegotzi, zapataria ere hil, atso pobreak biltzen ziren eguzki tokia, carasola metrailatu zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 220. orr.
Zaude ixilik, atso zikina! -oihukatu zion Amatxik-. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 70. orr.
-Eta zuk uste duzu don Pedrok, daukan jenioarekin, lasai onartuko lukeela beraren semeak atso-tratuan segitzea? Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 51. orr.
Sexismoari itzuri ezinik, ez dago zalantzarik, atso kontuak dira gezurrak, edo dotoretuta, andrearen negarra. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 105. orr.
Zehazki, bere atso-burua erakutsi eta honela esango zion unearen beldur zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.
Hortxe dago tranpa, eta hargatik dira zahar jakintsu kontseilu-emaileak horren antojagarriak, eta maitagarria, aldiz, ez dakitela gozo-gozo aitortzen dakiten atso-agureen zuhurtzia ezjakintsua. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.
Urte pila zaramatzatek han atso-agureek, eta oraindik Extremaduran janzten ziren moduan jarraitzen ditek kalera irteten. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 49. orr.
Betikoa: atso-agureei lapurtu, beste batzuk mehatxatu eta segurtasun eza areagotu egin du Yoniren bandak. Berria - Euskal Herria 2004-11-17
Atso-agure saldo batek inguraturik zeuzkan, nork doluminik sentikorrena adierazteko lehian. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 136. orr.
Atso-agureen bakardadea ogi-apurretan janez gizentzen dira hiriko usoak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 127. orr.
Handik gutxira, atso-agure talde bat sartu zen elizara. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 185. orr.
Zenbat eta handiagoa izan elur-zokorra, zenbat eta atso-agurearengandik hurbilago lurraren kontrako talka, are eta handiagoa zen gaztetxoen ospakizuna. Berria - Kultura 2004-08-18
Tarifa jaitsiz zihoan jende gazteen gorpuetatik atso-agureen gorpuetara. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.
Haur egin eta gero, sendatu eta hurrengo jai-egunean edo, ahaide, auzo edo adiskide emakumeak heldu ziren ama berria ikustera, mokadu bat jan eta zurrut bat egin eta, elkarrekin egoten ziren: atso-besta edo atso-lorra deitu izaten zen bilkura-modu hori. ETC-literatura, saiakera Errekuperatzaileak, Pablo Sastre, Elkar, 2015
Bazter dezagun ordea haur uste hori atso ipuinen ondoan. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.
Hobe erreko balute atso sorgina! Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.
agure eta atso (2); atso agure (2); atso agureen (3); atso alargun baten (2); atso andaluz (2); atso andaluza (3); atso bat (28); atso bat aurkitu (2); atso bat azaldu (2); atso bat ikusi (3); atso bat izan (2); atso bat zegoen (2); atso batek (11); atso batekin (2); atso baten (3); atso batengana (2); atso bati (2); atso batzuek (2); atso batzuk (2); atso beldurgarri (2); atso ero (3); atso eskale (3); atso eskale serios (3); atso gaixo (2); atso guztiak (2); atso haien (2); atso hilaren (2); atso hori (7); atso horrek (3); atso hura (3); atso ijitoari (2); atso ile (3); atso ile zuriak (2); atso ileurdin (2); atso itsusi (2); atso izengabearen (2); atso kontuak (2); atso madarikatu (3); atso madarikatu horrek (2); atso neskazaharrak (2); atso txiki (2); atso txikiak (2); atso xahar (4); atso xahar bat (3); atso zahar (35); atso zahar guztiei (2); atso zahar hori (2); atso zahar horrek (2); atso zahar zahar (2); atso zaharra (12); atso zaharrak (7); atso zaharrari (2); atso zaharren (6); atso zaharren bat (2); atso zaharren erran (2); atso zimurtu (2); bi atso (2); bospasei atso (2); ugaldeko atso (4); zabalguneko atso (2)
agertu zen atsoa (2); atsoa deitzen (2); atsoa eta tupina (6); atsoa ez zen (3); atsoa ikusi (2); azkaineko atsoa (2); hura atsoa (2); ugaldeko atsoa (2)
agure atsoak (2); atsoak alde egin (2); atsoak bere (2); atsoak bezala (2); atsoak esan zion (2); atsoak ez zuen (2); atsoak jarraitu (2); atsoak ziren (2); bi atsoak (2); egin zuen atsoak (4); erantzun zion atsoak (3); esan zion atsoak (3); esan zuen atsoak (9); galdetu zuen atsoak (2); jarraitu zuen atsoak (3)
agertutako atsoaren (4); atsoaren afera (2); atsoaren aferan (2); atsoaren semea (2); ugaldean agertutako atsoaren (3); ugaldeko atsoaren aferan (2)