Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erdigunean lurrezko tontor txiki bat nabari zitekeen, eta honen gainean Fionnek berehala ezagutu zuen zutarri bat. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 29. orr.
Kultu-lekuak, zutarri eta zutoin sakratuak egin zituzten muino guztien gailurretan eta zuhaitz hostotsu guztien azpian. Elizen arteko biblia 1 Erg 14,23
Biharamunean, goizean goiz jaikirik, aldarea eraiki zuen mendiaren oinean, eta hamabi zutarri ere bai, Israelgo hamabi leinuen izenean. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 187. orr.
Goian, zutarriaren alboetan, druida maisuetako bik zenbait belar erretzen ziharduten, garbiketaren errituala betez. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 30. orr.
Atzean, bide ertzetik bi pausora, zutarri bat zegoen, euskaraz eta gaztelaniaz grabaturiko idatzi bat zuena: [...]. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 45. orr.
Heliopolisko zutarriak hautsi eta Egiptoko jainkoen jauretxeak erre egingo ditu. Elizen arteko biblia Jr 43,13
Soalarreko zutarria Elizondoko Oteiza museo etnografikoan jarri dute. Berria - Kultura 2004-04-15
Urki baten enbortzar zuriak [...] gaina hartzen zion baso tapituari, airean zut, biribil, marmolezko zutarri erregular eta distiratsu baten antzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.
Berak kendu baitzuen aitak Baali eraikia zion zutarri sakratua. Elizen arteko biblia 2 Erg 3,2
Ez egin sasijainkorik, ez eraiki idolorik, ez zutarri sakraturik. Elizen arteko biblia Lb 26,1
Egiarteko eliza erromaniko ederra ere bai (arku laukoitza eta zutarri karratuetakoa, une hartan batera Allotzen eta Lakarren parrokia bikuna), pausagune atsegin epelsko. Txillardegi «Putzu», 1999 - 247. orr.
Soalarren bertan beste zutarri bikia dago, etzanda hau ere. Berria - Kultura 2004-02-13
Azkenean hiri inguruan uzten dute zutarri momiaduna. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.
Eman, hartu, galdetu, onetsi dira haurridetasunaren lau zutarriak edo pilareak. Herria 2004-02-26
Mendebaldeko zibilizazioaren zutarri handiak, faltsukeria hutsa guzti-guztiak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.
Irudi eta metaforak baino haratago ostera, Europan erlijio fedeek gehiengo zabal aunitzen sustrai, sustarri edo zutarri izaten segitzen dute. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.
Ziklo bateratuko zentralak eta parke eolikoak dira konpainiaren plan estrategikoaren zutarriak. Berria - Ekonomia 2004-04-02
Makina-erreminta euskal ekonomiaren «zutarri» dela azaldu zuen. Berria - Ekonomia 2004-06-08
ekonomiaren zutarri (3); soalarreko zutarria (3); zutarri sakratuak (14)