Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ezkerreko orrian hamar harroineko zubi bat zegoen, hamarrak numeratuak eta hamar manamenduak signifikatzen zituztenak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.
Arga ibaia gainditzen duen zubia, Errabiaren zubia izendatua zen; erdiko harroinaren itzulia hiruetan egin behar zuten abereek, eritasun hori ez biltzeko. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.
-Etxeko harroina eta etxeko sostengua izanen haiz biharko egunean, Mattin. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 70. orr.
Zer ideologi harroin zuen, beraz? Berria - Kultura 2004-03-13
Mendebaleko kultura eta zientziako razionalitatearen harroin metafisikoak. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.
Miarritzek bederatzi harroin ditu. Berria - Kirola 2004-12-11
Harroinek eta bigarren lerroek, esate baterako, nire garaiko gibeleko jokalariak bezain korrikalariak dira. Berria - Kirola 2004-08-29
Berriro Menieu izango da ezker harroina. Berria - Kirola 2004-02-28
Nahiz eta une batean harroin bat aldatu, jokalari bera zelaira daiteke beste uneren batean. Berria - Kirola 2004-12-11
Villamayor-eko elizan ikusten dira ere, harroingain batean Errolan eta Ferragut erraldoiak borrokan ari. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.