Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Han goian [...] kupula bat dago, zortzi zutabek eutsia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.
Etxea lau zutaberen gainean bezala, horien gainean sostengatzen zen Frantzisko aita dohatsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 247. orr.
Zutabez eta peristiloz apainduriko etxeak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.
Adreilu, hormigoi eta burdina barra-barra, teilatu asimetrikoak, ageriko funtziorik betetzen ez zituzten zutabeak, sabai altuak, ate irristatzaile erraldoiak. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.
Sarrerako hallean zutabeak marmol arrosazkoak ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.
Aurrez aurre, purpurinaz pintatutako zutabeen alboetan, San Juan, San Pedro, San Sebastian eta beste hainbat santu geneuzkan, eztitasunez begira. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.
Haien paretak, zutabeak eta kolomak, behekoen gainean erdiratuta jarriko dira perpendikularrean, sendotasunez erantzun dezaten. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3030. orr.
Brontzea urtuz, bi zutabe egin zituen. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,15
Zutabeen gaineko habe haiek berrogeita bost ziren, lerro bakoitzean hamabost. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,3
Lau zutabeko bost ohe zeuden belus gorriarekin, eta leiho altu eta estuak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.
Oheko zutabe lodien eta belusezko errezel astunen gerizan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 386. orr.
Eskailera bikain baten gainean sei zutabe korintiar galant zituela. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 163. orr.
Horregatik aletegi bihurtu zen, munduko aletegi dotoreena, zutabe erromatar eta grekoetan barnako sarrera zuena. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.
Nola jotzen zuen zubiko zutabe nagusiaren kontra traktore koskor batek. Joxean Sagaztizabal «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 84. orr.
Hango galeria alimalekoak, hango lorategi ederra, uztail hartan arbola eta lore hostatuz betea, hango zutabe borobilak, apaingarri loretsuz bururatuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 249. orr.
Zutabe potoloak zituen eta aingeru are potoloagoak bazterretan. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 92. orr.
Bere zaldien apatxez kale guztiak zanpatuko dizkizu, bizilagunak ezpataz garbituko eta zutabe sendoak botako behera. Elizen arteko biblia Ez 26,11
Ibaiaren gainean distira egiten zuen eguzki berotsu berak argitu zituen harresi leunak eta zutabe sendoak. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.
Bete-beterik dago gangen azpian zapaldurik dauden gela apalez eta zutabe meheek eusten dieten galeriez. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.
Arkupea ere, dena maila berdinean egina eta alderik alde zutabe berdinez euskarritua izan arren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.
Musikako kioskoaren zutabe urdinxkak. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.
Saget andereñoak fatxadaren hondoko kolore urdin leuna, zutabe horiak, zutarri maskorduna atsegin zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.
Harrizko zutabe astun biren erdian zabaltzen zen burdinazko ate arranditsuak harrapatu zidan begirada orduan. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 127. orr.
Harrizko zutabe garaiak zeuden, elkarri lotutako suge gehiago grabatuta zituztela, eta zutabe haiek eusten zioten iluntasunean galdutako sabaiari. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.
Porlanezko zazpi zutabeek taula horri eusten diote. Berria - Gaiak 2004-12-15
Urrezko zutabeak zilarrezko oinarrietan bezala dira zango ederrak oin sendoen gainean. Elizen arteko biblia Si 26,18
Zedrozko lau zutabe-lerro zituen. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,2
Zeruaren eta lurraren artean, badira marmolezko zutabe-ilarak, altuera izugarrietaraino jasoak; haien gainean jarririk, lauza itzelak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Azken zutabe-pareraino iritsi zenean, Ganbera bera bezain estatua garai bat bistaratu zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.
Urreztatu egin zituzten zutabe-gainak eta ziriak. Elizen arteko biblia Ir 36,38
Habe- zutabe- eta zubi-lana egiten duten hezurretako arazoak ezagun zaizkio egitura-ingeniariari. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.
Lehengo arkupe-zutabe aldera bueltaturik, Txantoi anaiak ikusi zituen etortzen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 14. orr.
Kanpadendan atsedenean zegoenean ere loa eteten zitzaion berme-zutabe bat agian oso tinko ez zela gelditu pentsatzen zuenean. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 367. orr.
Ondoren, Holofernesen burualdean zegoen ohe-zutaberaino joan, beraren ezpata hartu, [...]. Elizen arteko biblia Jdt 13,6
Gerra amaituta, Walt Disney egungo inperioaren zutabeak eraiki zituen. Berria - Ekonomia 2006-01-26
Karpetaz osaturiko bi zutaberen artean ageri zen Potzoloren burua, purgatorioko kontuhartzaile, enpresa ezinezko bateko auditore. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.
Esan daiteke ikusmenezko pertzepzioa kokatuta dagoen kortex ildaskatuaren eremua zutabetan antolatuta dagoela -120 zelula inguru zutabe bakoitzeko- eta zutabe bakoitza erretinako eremu bati dagokiola. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 29. orr.
Txinatar bolazko kalkulagailuen baliokidea zen abakoa: zutabez osatutako taulak, zutabeetan fitxak ipini ahal izateko eran. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.
Zutabez eratutako antolamenduetan, bederatzi zifretariko batez irudikatzen zen zenbakia. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.
Gortina erdi zabalduetan zehar, egongelako leihotik, ke zurizko zutabe bati so. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.
Ur irakinezko zutabe handi bat sortu eta pare bat metroraino altxatu zen, guztiak zipriztinduz. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 114. orr.
Gorputz gihartsu hura zen, zinez, Sarak behar zuen zutabe sendoa, haren inguruan hazi eta garatu ahal izateko. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.
Judutasunaren zutabe deitu zuen Walden doktorea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.
Nazionalismoaren etika politikoa hiru zutabetan oinarritu dut. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Patxi Izkok lau zutabetan oinarritu zuen bere presidentetza. Berria - Kirola 2006-02-15
Demokraziaren oinarri sakratuak, gure zibilizazio osoak zutabetzat duen merkataritza-askatasun horren oinarri sakratuak ez dira sekula honelako egoera larri batean egon. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.
Borondatearen subjektu existentzialista (Sartre) eta pertsonalista (Mounier) hartzen du ekintzaren zutabetzat. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.
Euskal Haur eta Gazte Literatura modernoaren zutabea zara... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 98. orr.
Antiteismoa bai izan zen erromatar munduaren legitimazioaren zutabe nagusietako bati eraso ziona. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.
Teetetoren ostean epistemologiaren hurrengo zutabe nagusia Descartes da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.
Estrategia horrek hiru zutabe nagusi izan behar ditu, Kontseiluko kideen ustez. Berria - Euskal Herria 2004-01-14
Egiptotik irtetean basamortuko beroetatik hebrearrak babesten zituen hodei-abar edo zutabe mirarizkoaz ari da. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 254. orr.
Bizitzeko manera eta munduaren ikusmolde baten ezinbesteko zutabea. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 103. orr.
Kirol zelaira zuzenki iristen zen argiak aparteko zehaztasuna ematen zien txirristei, saski-zutabeei, lurreko marrei. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.
Intsentsu, mirra eta beste hainbat usaingarrizko ke-zutabea dirudi. Elizen arteko biblia Kt 3,6
Ordu betean itsasora iritsi eta han amiltzen zen orroka, lurrun-zutabe bat altxaraziz. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.
Espaloiaren bi muturretan, antzerki afixez beteriko bi iragarki zutabe zeuden, karratu berde, hori, gorri, urdinez estalirik, arlekinen antzera jantziak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.
Zutabeak eta obeliskoak aldatzen dituztela leku batetik bestera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.
Bastille plazako zutabearen puntan dagoen estatua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.
Herkulesen zutabeak misterioaren eta abenturaren atari ziren: harantzago ausartzen zenak ezezagunaren ederra eta izua espero zitzakeen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.
Gero, Saint-Honoré kalean barrena, Vendôme zutabea miretsarazi zien Albertek. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.
Gero, apaindu egin zituen [piramedak], inguruan zutabe garaiak eraikiz. Zutabeetan arma-sortak zizelkarazi zituen, betiereko oroigarri, eta haien ondoan itsasontziak, itsasoz zihoazenek ikus ahal izan zitzaten. Elizen arteko biblia 1 M 13,29
Idazkun bat brontzezko oholetan grabaturik, Sion mendian ezarri zuten zutabe batzuetan. Elizen arteko biblia 1 M 14,26
-Hor ikusten dituzun aurreneko sei problemak -esan zuen, Ruche jaunari hieroglifiko-zutabeak seinalatuz-. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.
Bere zaldizkoen arteko bostehun onenek osaturiko zutabearen buru joango zen. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 194. orr.
Armadaren zutabe hau Semipalatinsk probintziaren muga zeharkatu, Balkash aintziraren hegoaldean barrena igaro, Altai mendien oinen ertzetik pasa eta Jenisei ibaiaren goiko aldera iritsi zen, bazter guztiak arpilatzen eta errausten zituela. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 366. orr.
Ekinaldiak jarraitzen zuen, baina handik gutxira bazetorren mendian gora, beste aldetik, armadaren zutabe bat, eta arrapaladan eskapatzen ziren karlistak Frantzia aldera. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.
Tatariar armadaren bi zutabeek eratzen zuten sardearen erdian kokaturik, inbasioaren lazgarrikerietatik urruti egon zen ordu arte. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 223. orr.
Falangistak agertzen ziren, atarte batetik edo edozein zutaberen ostetik enboskadan. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 135. orr.
Atzera zihoan zutabeak buelta erdia egin zuen, eta etsaiaren aurka oldartu zen oihuka. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.
Basse-de-Vieille karrikaren kantoian gure zutabeak mezatik ateratzen ari diren eliztarren zutabearekin egin du topo. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.
Apur bat urrunago beste zutabe bat antzeman dut: emakumeena. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 93. orr.
Nahiko al zenuke bihar Artxurira igoko den soldadu-zutabearentzat gidari-lanak egin? Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 213. orr.
· Horregatik, Sobietar Batasunak Txinan -beste edonon bezalaxe- "bosgarren zutabe" itzela ezar zezakeen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.
Orrialdean estilografikaz idatzitako oharrak daude bi zutabetan banatuak; ezkerrekoan herriak eta eskuinekoan dendak ageri dira. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 40. orr.
Titularra ederki zegokien eman nahi nizkion neurriei: bi lerrotan, lau zutabetara, 42 tamainako letra. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.
Zelanoren "Lehen Bizitza"ri dagokion taula hartzen badugu, lehen bi zutabeetan 1 Zel-ren zenbakia eta gaia aurkituko ditugu, eta gainerako zutabeetan beste iturrietako pasarte paraleloak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.
Hemen -esan zuen, egunkaria nik ikusteko moduan jarriz eta lehen orrialdeko zutabe bat seinalatuz. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 23. orr.
Arrazoia ez da hori, taula horren hirugarren zutabean ikusten denez. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.
zutabea: % 20 aberatsenaren eta % 20 pobreenaren BPGen arteko harremana. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 205. orr.
Udan, edozein gauza, baita zirtzileriarik agerikoena ere, bilaka daiteke lau zutabeko albiste. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.
Sei zutabe goitik beheiti, argazkiz ongi hornituak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Zutabe estu bateko zazpi lerro txiroetan zetorren gainkontatua istorio xumea. La Voz de Navarra egunkarian zutabe ugari argitaratu zituen, -Eta, jakina, "argitara" emanaraziko zenuen Daily Telegrapheko zutabeetan. Pako Aristi «Note book», 2005 - 36. orr.
Deian, Berrian edota Argian irakur daitezke bere zutabeak eta artikuluak. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 385. orr.
Azken batean, zenbateko aldea dago ba, egunkarirako zutabe, irratirako kolaborazio eta hiru bertsoko sorta baten artean? Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.
Oroitzen naiz, Irakeko gerra piztu berritan nola idatzi nuen, ez dakit zein hedabidetan, Jean Pierre Chèvenement ministro frantsesaren aldeko zutabe bat. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 21. orr.
Hurrengo asteleheneko El País-en ematen zuten detektibearen heriotzaren berri, zutabe labur batean. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 57. orr.
2000. urteko neguan, Euskaldunon Egunkaria-n, Kirmen Uribe poetaren zutabe bat argitaratu zen, "Bizilagunak" izenburukoa. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 72. orr.
Behinola Etxabek sinatutako zutabe bat irakurri genuen egunkari batean: ekonomia-kontuez aritzeko kontratatu zuten. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 95. orr.
Nire biografia laburbiltzen zuen laudoriozko paragrafo koxkor batekin eta zutabe bakarreko argazki batekin batera. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 152. orr.
Orain Danik gustua hartu dio zutabe-idazle lanari. «Bizia lo», 2003 - 41. orr.
Bere mahaian adi-adi lanean segitzen zuen, zifra-zutabeak jo eta ke zenbatzen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 40. orr.
Bada jende normala, kopuru zutabeak behin eta berriro kopiatzeko gai ez dena. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 62. orr.
Horretaz jakitun zegoen Marko Andrescu, Bukaresteko egunkari nagusiko zuzendaria, zeinean argitaratzen baitzituen Duvrescuk, larunbatero, bere kritika-zutabeak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 164. orr.
Egunkari atzerakoi handi honen zine-zutabearen puska bat. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 95. orr.
Zutabeburuak lili-lorearen tankerakoak ziren. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,22
Zutabe-buruetako kapitel haien gainean bina metroko lili-lorearen tankerako irudiak zeuden. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,19
Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak. Elizen arteko biblia 1 Erg 7,16
Hango zutabe-buruetan emango dute gaua hontzak eta trikuak. Elizen arteko biblia So 2,14
bi zutabe nagusi (6); burdinazko zutabe (5); harrizko zutabe (5); hiru zutabe nagusi (5); hirugarren zutabe (7); kezko zutabe (3)
zutabe artean (3); zutabe baten atzean (3); zutabe baten kontra (13); zutabe buruetako (3); zutabe buruetan (4); zutabe gainak (4); zutabe garaiak (3); zutabe gisa (3); zutabe handi (4); zutabe izan (5); zutabe nagusi (21); zutabe nagusi ditu (8); zutabe nagusi izango (3); zutabe nagusia (14); zutabe nagusiak (7); zutabe nagusietako (6); zutabe nagusietako bat (5)
bigarren zutabea (3); hirugarren zutabea (6); oinarrizko zutabea (3); zutabea idazten (3); zutabea izan (3)
herkulesen zutabeak (4); lanaren zutabeak (3); zutabeak idazten (3)
hiru zutabeen gainean (4); jasotako hiru zutabeen (4); zutabeen artean (8); zutabeen gainean (6); zutabeen gakoak (3); zutabeen inguruan (4); zutabeen oinak (4)
irtenbidearen zutabeetako bat (3); zutabeetako bat (16)
bi zutabetan (7); hiru zutabetan (7); zutabetan oinarritu (4)