Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Landare baten zurtoina zeharka mozten badugu, sekzioaren gainaldean konplexutasun handiko edo ez hain handiko marrazkia geratzen da agerian. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 119. orr.
Kotoiaren hazi, zurtoin eta zuztarretik ateratzen den gossypol substantzia aztertzen hasi ziren. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.
Kontu handiz, xaflarekin angelu justuan joaz, erruda temati baten zurtoina moztu zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Arrosa gorrien zurtoinak aluminio-paperean biltzen ari zen bitartean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 418. orr.
Ureztatu bezain laster lehortu egiten zen lurra, eta landareak triste makurtzen ziren beren zurtoinaren gainean. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.
Ilarrak eta babarrunak beren zurtoin meheak kiribiltzen hasiak ziren hango zurkaitz basoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Nagitasunez egon nintzaion begira, neskek iragarkizunak esateko erabiltzen dituzten zurtoin berde horietako bat mastekatuz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.
Ontziak arraro kokatuta, zurtoin ustelez beteak, kimuak zimelduta orbainen antzera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.
Zurtoinak lodiak eta leunak ziren, eta kiribildurik zeuden, borrokan ari balira bezala. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 54. orr.
Gustuko espektakulua bihurtu zitzaidan landareen hostoen horitze-prozesua jarraitzea, herioren kontrako beren borroka hura kontenplatzea, azkenik zurtoin eroria, indarrik gabe, parketaren gainean nola etzaten zen ikusteko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.
Ez zen larre mugagabea, zurtoin landareez osaturiko baso zabal moduko bat baizik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.
Hosto-formako plater berde handi bat, zurtoin-formako eskulekuz, gainean purpura-koloreko mahaspasa eta almendra zuritu mordoxkak zituela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Herriko hilerrian, txilar bat jaio zen, sustraiekin pipak egiteko erabiltzen diren txilar zurtoin-luze eta zuztar-egurtsu horietako bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 19. orr.
Belar-zurtoina ez zuen hortzetaratu, hatz artean kiribilka erabili baizik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 180. orr.
Loreen azpian itoa eta galdua egoten zen; ihi zurtoinen gainean sortak eta sortak prestatzen ematen zuen egun guztia. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.
Kristalezko pegar bat, eta apio-zurtoin batzuk pegarrean, zutika sarturik. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Gogorra izan zen han egotea, gogorra, oso gogorra, txakurrak bezain tente, arto-zurtoinen dantza ikusten eguerdian. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.
-Begira ezak -esan zuen Claudek, azken sarde kolpea ematen zuela-, aza zurtoin hori ezagutzen diat. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.
Orburu zurtoinek, hostoek eta beste hondarrek galtzada arriskutsu bihurtzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.
Mutiko bat bahitzen duk, eta papiro-zurtoin bat hartzea debekatzen didak, legeak debekatzen duela eta. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.
Hiru zati dauzka [klitoriak]: glandea, edo mokoa; zurtoina, eta zuztarrak. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 227. orr.
Mokoaren ondoren klitoriaren zurtoina edo gorputza dator -pubiseko azalaren azpian justu-, eta, ondoren, bi zuztar luze eta sendo daude. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.
Terrazako aulkiak, sahatsa, arropa zabaltzeko soka bi zurtoinen artean, petuniak, hesiak, langa zabal-zabalik. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 43. orr.
Ilargiak dena argitzen zuen, etxeak eta zuhaitzak, zurtoinak eta elektrizitate hariak, mundu osoa. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.
apio zurtoin (3); klitoriaren zurtoina (3)