Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lasto 1 iz gariaren, garagarraren eta kideko landareen zurtoina, bereziki ihartua, ebakia eta joa izan ondoren.

Ganaduarentzako belarra eta lastoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Zamari eta zaldientzat behar zen garagarra eta lastoa ere eraman ohi zuten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,8

Oloa zen, ez lasto hutsa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Ez naiz airean doan hosto eta lasto iharra baizik.  Elizen arteko biblia   Jb 13,25

Lasto lehorraren usain gozo-antza sentitzen zen airean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Baheak garaua eta lastoa bereizten zuen, gero lastoa biltzen zen eta garaua alferrik galtzen uzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Lastoa suak hartuko du eta irentsiko.  Elizen arteko biblia   Ab 1,18

Suak irensten duen lastoaren antzeko izango dira.  Elizen arteko biblia   Is 47,14

Gaztainak jasotzeko sasoia da [...]; ganbaran apaletan, lastoa azpian, errezil-sagarrak lasa-lasa kokatzekoa, mizpirak goxatzekoa...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 428. orr.

Su beraren eraginez, urreak distira egiten du eta kea dario lastoari, Belartxo lasto kolorekoan eserita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Landetxe patio bat baitzegoen, iluna eta bizia, lasto moztu berriaren usainez eta gorotz beroarenez mukuru.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Gurdia lastoz zamatu eta etxera itzuli dira hirurak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Pozik etzango du burua lasto gainean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

Arto ez bada, lasto.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Finean, aleak merezi izan zuen hainbeste lasto.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.

Marca-n, Valentzia-Bartzelona partidaren egunean, azalean, bihia bera lasto: "Partidazo".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

2 (material gisa)

Antzinako panpina lastoz beteak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 79. orr.

Voodooa egiteko egokiak omen diren lastozko txorimalo ttikiak nonahi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Marseillan teilarik gabeko estalkiak ikusten dira, lurra lastoarekin nahastuz eginda.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 950. orr.

Harrizkoa uste genuen jauregia, lastoz egina zen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

Ez zutela txabolatxo bakar bat besterik, lastoz estalia eta zume eta buztinezko hormaz egina. La Caledonia adobezko etxe luze bat zen; sabaia lastozkoa zuen, bi isurkinekoa, eta adreiluzko korridore bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 642. orr.

Ohe bat ekarri zuen, lastozko koltxoia zuena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 41. orr.

Lasto beltzezko kapela xingola-gabe bat buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Milanen ateratzen zen bere esku-makila eta lastozko kapelua hartuta.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Damentzako lastozko kapela hegal-zabal bat darabil orain buruan Otsemek.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 124. orr.

Oihalezko kapela bat, lastozkoaren ordez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 56. orr.

Lasto ustelduzko ohe batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 145. orr.

Ate ondoko lastozko aulkitxoan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

3 (hitz elkartuen lehen osagai gisa¸orobat lasta g.er.)

Adiskide, utzi begian duzun lasto-izpia ateratzen.  Elizen arteko biblia   Lk 6,42

Beren sugandila-ahoak lasto-hariz ongi estekatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Barruan beste gela txikiago bat zegoen lasto-ehunez egina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Egongela polit bat zen, lasta-oihalez tapizatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 233. orr.

Lasto makilatxoz osaturiko errezela zeharkatu zuen emakumeak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Indioak, noski, galtza eta lasto-kapelu txuridunak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

Altzari apurtuak, oholak, lasto-zakuak denean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 100. orr.

Kotoizko soineko lasto-kolore batek bereganatu zuen bien arreta.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

Lasto hotsak kamastraren aldean...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Ur eta lasto usain sendoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 102. orr.

Gurdietan lasto eta lizun-usain apur bat zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Izotz urtuak osoro makaldua zion lasto-zaporearen trinkotasuna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

Lasto apur batez beteriko koltxoi txar apurtuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.

Lasto-sortak egitera joan behar zuelako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Lasto fardelak ukuiluan jartzen ari dira bi anaiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Lasto-balen gainean eserita geunden.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Lasto pila batean maindirerik gabe.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Fedegabeen batzarra lasto-meta da, sugarretan amaituko du. fruitondoak lasto-korapiloz ornatzen dira, kanposantura lora-sortaz joan aurretik.  Elizen arteko biblia   Si 21,9

Maiatz jorra, lasto jorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.

Lasto-ustel pila baten gainean piltzarren artean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

4 (hitz elkartuen bigarren osagai gisa)

Belar lasto bat ahoan zuela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 216. orr.

Gari lasto iharrak hartuta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.

Jo dezagun gari-lastoa zuztar-ondotik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 309. orr.

Urki azal ederra eta garagar lastoa baduzue atze alde horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 336. orr.

Errusiako larreoiloak, olo lastoaren eta ikatzen arteko nahasketa batean iristen direnak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Jokoak direlarik sokatira (pisu berdinean), orga joko, lasto altxatze, birun karreatze.  Herria   2005-07-28

Lasto altxatzea: 30 kiloko lasto zama bat behar da 6 metraraino altxatu ahal bezenbat aldiz 2 minuta barne.  Herria   2003-07-10

Lucien Betbeder lasto altxazale txapeldüna.  Herria   2005-03-17

· Bahetik pasaturik erretorika-lastoa eta fede on zein txarreko gezurrak, giza ale tipikoki gris bat ateratzen zen garbi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Horrela egiten du lan estereotipoak, pertsonak panpinduz; haiei barrua kendu eta hutsunea ideia-lastoekin edota ideia-trapuekin betez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 55. orr.

5 baba-lasto izond ergela.

Ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.

6 lasto gizon

Landetxeen administrazioa "mamsér" (sasikume) baten esku utzi zuelako, zeinak ogi-koxkor baten truke saldu baitzizkion bere lasto-gizon bati.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Uhin hormatuen artean, ibaiak lasto-gixon bat bezala ninderaman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 179. orr.

7 lasto pila (orobat lastapilo g.er.)

Lasto pila batean etzatera joan zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

Korta gainean lo egiten zuen, lasto pila batean maindirerik gabe.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 22. orr.

Panzer bat lasto pila baten erditik bezala pasatu zen barre-algaren artetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.

Lastapilo baten gainera erori.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 48. orr.

8 lasto sorta (orobat lastasorta)

Sagarrak biltzera edo belarra moztera eta lasto-sortak egitera joan behar zuelako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Eta eskuinera aldatzen omen zuen berehala lasto sorta, eta esaten omen zuen: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Giza gorpuak zabalduta daude lur azalean simaurra bezala, lastasortak igitarien atzean bezala, eta ez ditu inork biltzen.  Elizen arteko biblia   Jr 9,21

9 lasto su (orobat lastasu)

Hipnosiarena ere urte gutxi batzuetako lasto- sua besterik ez zen izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 22. orr.

Txabolari su eman genionean, beheiti-goiti egin zuten garrek -lasto-su, laster-su-, baita ene arimak ere haien hauts garreztatuekin batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 450. orr.

Orain ez da lastasurik iristen, inork ez du gure aitonaren etxean gauerdian aterik jotzen, ez dago ezkutuan ibili beharrik ere, baina jendea heltzen da oraindik belar eskean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 88. orr.

10 lasto zuzi (corpusean lastozuzi eta lastazuzi soilik)

Lastargi eta lastazuzi handi luzeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

Mendigaineko gizonezkoek, lastargi bana eskuetan, lastozuziak astinduz, deiadar batean lagundu behar zieten goitik oihuka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 251. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus