Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hurrupatu (ETCn 422 agerraldi; orobat urrupatu g.er), hurrupa(tu), hurrupatzen 1 du ad (edari bat) hurrupaka hartu. ik zurrupatu.

Los Angelesko Desert Inn ostatuan zegoen, Mike Emerson polizia lagunarekin, kafea hurrupatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Coca-cola hormatua hurrupatzen genuen hartan, kideak bi musu iheslariz despeditu ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 212. orr.

Louiserekin tea hurrupatzen edo whiskia zurrutatzen zuen oroz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

Putzu batean ahoz behera erortzen niz eta zakur batek bezala nasaiki hurrupatzen dut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Tabako ke ttipi baten hurrupatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 136. orr.

Hirurek jan-edatekoak hurrupatzeko baizik ez genuen ahoa irekitzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

2 hed/irud

Euskaldun horiek aditza hurrupatzen duten bitartean, guk ricard honi tinkaldi bat eman diezaiogun arraiki.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 166. orr.

Arteriak, oxigenoa eta ezinbesteko beste substantzia kimiko batzuk ekartzen ditu, motor batek erregaia hurrupatzeko duen sistemaren antzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Zein ederra musukatzea, miazkatzea eta hurrupatzea laguna bero jartzen duten lekuetan!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Tristeziaren eta etsipenaren kopa oinazetsua hurrupatua zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Komuna husten den bezala hurrupatzen zaituen logalea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 149. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Garagardo hurrupatzen ari ginela, izendatzen ez zuen metropolis batean emazte batez amoros egon zela ikasi nuen agudo.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 92. orr.

4 irud

Bestelakoak egunkarietan hurrupatzen zituen, urrunetik egiaz, aspaldi zuelako ez ziela sinesgarritasunik kausitzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat hurrupatuz (5); baten hurrupatzeko (4); baten hurrupatzeko (4); hurrupatu eta (4); on bat hurrupatuz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus