Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuribide iz nork bere burua edo besterena zuritzeko erabiltzen duen argudioa edo aitzakia. ik zurigarri.

Iruditu zait denerako zuela zuribidea, eta hori batez ere beraren lanaren gogorrean, bere lanaren zailtasunean eta estresean zetzala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 302. orr.

Guk bizi beharra sentitzen genian, eta horrek ere ez dik inolako zuribiderik, berak, motibo berdinak izanik, heriotza hautatu baitzuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 225. orr.

HPk utzitako odol arrasto artean bero-beroen gainean barre trumoitsuan aritzea gizatxarkeria barkaezina iruditu baitzitzaigun, inolako zuribiderik ez zuena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 137. orr.

Horrexegatik igo naiz zuzenean etxera, kalean gelditu ere gabe; ama ikusteko presa nuen zuribide.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 140. orr.

Eseririk, herabe, Loewenthal-en aurrean desenkusaturik, leialtasun-legea aipatu zuen (salatari zen ber) bere jokabidearen zuribide.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

Berraztertu [...]: jadanik hartutako erabaki baten zuribideak bilatu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 59. orr.

Etxeen jabeak harri eta zur zeuden, eta zuribiderik gabeko neurri iritzi zioten.  Berria - Mundua   2004-02-15

Zenbakiei eta irudiei buruz esandakoaren zuribideak, nahiz haiek ez zieten demostrazio deituko.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

inolako zuribiderik (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus