Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zulatu, zula(tu), zulatzen (orobat zilatu g.er. eta zulotu g.er.) 1 da/du ad zuloa egin. ik zulakatu.

Zuhaitz baten ondoko lurra zulatu zuen, zakurra zaku eta guzti zulora botaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Hondea-makina horiak puzkerka dihardu, lurra zulatu eta zulatu sagarrondoen gerizpean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Mikel Strogoffek lurra zulatu zuen ganibetarekin izaki bizi hura hobitik ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 382. orr.

Lurra zulatu eta hilobi bat egin genion, eta hantxe jarri genuen, bakean atseden har zezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Barrakoi xume bat lurrean zulatua eta lubakiz inguratua bera, frontetik ez oso urruti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Antartikako 4.000 metroko izotz geruza zulatzen ari ziren.  Berria - Gaiak   2004-11-07

Betiko itoginak harria zulatzen duela diote.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Harkaitza zulatu burdinazko tresnaz eta urtegiak egin zituen.  Elizen arteko biblia   Si 48,17

Isaaken morroiek ibarrean zulatu eta iturburu bat aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   Has 26,19

Giltzak atearen begia zarata handiz zulatu eta atearen atalasa zeharkatu gabe, norbaitek txaketa beltz bat jaurtiki zuen gela barrura.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Baztangak zulaturiko bere aurpegia apur bat beldurgarria zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Txanpinoiak sardexkarekin ezin zulatuz imajinatu zuenean, hotzikara sentitu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Induska hasi nintzen, zula eta zula.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Buenavista auzoan laster egingo diren obretan kontrolatutako leherketak ala zulatzeko makina mekanikoak erabili behar diren jakiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Quilish muinoa zulatzearen kontra daude guztiak.  Berria - Gaiak   2004-08-26

2 (lurrean)

Lubakiak zulatzen ere, ilaran aritzen ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Bederatzi tona lur eta harri kendu behar izan zituzten tunela zulatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Nire aitona Marcos ez zela izan tunelak zulatzen ibili zen haietako bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

Basamortuan ere eraiki zituen dorreak, putzu ugari zulatu zuen, abere-talde asko baitzuen Xefela lautadan eta goi-lautadan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,10

Mirto adartxo bat estutu zioten hatzen artean, Mesias etortzean Lur Santurainoko bidea zulatzen lagunduko ziona. Itzelezko pasabideak zulatuak ditu honez gero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Hobia zulatzen ari ziren hobigileen aitzurkadak entzuten nituen bide barrenetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Erreten bat zulatu zuten hesiaren ezpondaren eta kontraezpondaren artean, eta Angararen urez bete zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Harritzen al zaitu orain izaki horiek ehun kilometro zabaleko kanalak zulatu ahal izanak?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.

Izotzetan mailak zulatzeko erabiltzen den aizkoratxoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

Espainiarrek meategiak zulatu, mendiak induskatu, eta ura ateratzeko, mea hausteko eta bereizteko makinak asmatu zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

3 (gauza barne-huts bat, eskuarki gurpilak eta kidekoak)

Gau hartan ez ziren etorkinen auzunetara joango haien auto gurpilak zulatzera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 59. orr.

Gurpilak zulatu dizkiote, kolaz bete dituzte sarraila-zuloak, egunkari-orriak itsatsi aurreko beirakian.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 43. orr.

Gurpila zulatu du Iker Flores nafarrak.  Berria - Kirola   2006-01-17

Eskolako tontoen globo hau zulatzen segitzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.

-Ez al dira, bada, baloi guztiak noizbait zulatzen?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 98. orr.

Askotan etorri izan zait begiak zulatzeko eta eskuak mozteko gogoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 225. orr.

Euskaltzale gaixoei maiz xamar zulatzen zaie beren kontzientzia sutsuaren kondoia, eta orduan barrengo hazia ixurtzen zaie komeni ez den tokiraino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Deposituak zulatuta daudenean, hobe da tresna horiei kasu egin!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 139. orr.

4 (norbaiti gorputza edo gurputz zati bat) ik ziztatu.

Zauriz zulatu nau, gerlaria bezala oldartu zait gainera erasoan.  Elizen arteko biblia   Jb 16,14

Bere geziez josi nau, errukigabe zulatu dit gorputza eta lurrera isuri nire odola.  Elizen arteko biblia   Jb 16,13

Bularra zulatuko baliote bezalako ziztada nozitu zuen.  Berria - Kultura   2004-08-26

Soldadu batek saihetsa zulatu zion lantzaz, eta bat-batean odola eta ura atera ziren.  Elizen arteko biblia   Jn 19,34

Lantza hori Longinos soldaduak erabilia da, gurutzean Jesusen bihotza zulatzeko; horregatik dario muturretik odola etengabe.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 17. orr.

Ilea oso motz zeraman eta bazeukan ezkerreko belarria zulatzen zion uztaitxo bat zintzilik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Mingaina zulatzen zion pearcing-a esbastika bilakatzen zen Galderri hurbiltzen zitzaion bakoitzean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

Esku-oinak zulatu zizkidaten, hezur eta azal gelditu nintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 80. orr.

Ziri bat hartu eta atearen kontra belarria zulatuko diozue, eta esklabo izango duzue betiko.  Elizen arteko biblia   Dt 15,17

Eta behin hortzak haragia zulatutakoan, kitto!  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 72. orr.

Hark zulaturiko eskuak ikusi zituen, baina ez lokatzez beteta zituen oinetako zauriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Nola erori zitzaion zerraldo aldameneko batailoi-kidea, burua bala batek zulatuta.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

Eztandak tinpanoa zulatu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Abere nekatuaren gorpua astunki abaildu zen, burua zulatu zion balak tona bat pisatuko balu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

Foruak kendu zituzten urtea, Txirritari betiko zulaturik geratuko zitzaion arantza, bertso honek ez ezik Canovasi botatakoek eta beste hainbestek erakusten diguten bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 102. orr.

· Klitoria sutsu ferekatzen zuen esku batez, arrak ipurdia plazer emanez zulatzen zion bitartean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 39. orr.

5 irud/hed

Oroitzapen garratzez betetako etxe batean bizitzen jarraitzen duzu, gertatutakoaren harrak gogoa zulatzen dizula.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 204. orr.

Barne borroka batean galdua zirudien, zeinak bi zimur mehe zulatzen baitzizkion aurpegi mutuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 365. orr.

Iluna zulatzen zuen bere begi bikainekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 227. orr.

Gelaren alderik alde zebilen, pauso luzez, entzuten, aurreko gaueko oihu beldurgarriak kanpoko isiltasun tristea berriro zulatuko ote zuen entzuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

Bafada garratz batek zulatu zizkidan sudur-eztarriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Minak burua zulatu zion, ordu arte inoiz ez bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.

Belarria sutan neukan, eta soinu mehe batek zulatzen zidan garuna.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

Snaperen begiek alderik alde zulatzen zuten Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.

Haren begiradak paretak zulatzen omen zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 52. orr.

Hura gurutzeari josia ikusteak gupidazko samina eragiten zion, ezpatak bezala bihotza zulatzen ziona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 823. orr.

Gezi bat aski da bihotz bat odolustutzeko, baina bi izen behar dira bihotz bat zulatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Orduan, gupida mingarriak ezpatak bezala arima zulatu zizun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

Aitortu beharra daukat ur handiegiak direla hauek nere adimendu motzarentzat eta ez naizela gauza G.-ren hitz horiek ezkutatzen duten misterioa zulatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 92. orr.

Bilbotarrak, aldiz, ezinean zebiltzan, Unicajaren defentsa zulatu ezinik.  Berria - Kirola   2004-10-28

Arsenalek ez zuen amore eman, neurketa berdintzen saiatu zen, baina luzapenean deabru gorri txikiak Lehmanen atea zulatu zuen, berriro: Rooneyk bi eta hutsekoa.  Berria - Kirola   2004-10-27

Txekiak hamaika aukera izan zituen aurretik markagailuan aurretik jartzeko, baina Letoniak lehen aukeran lortu zuen Cechen atea zulatzea.  Berria - Kirola   2004-06-16

Ilusioz joan zen hara, eskubaloian jokatzea eta sareak zulatzea ez zitzaiola ahaztu erakusteko irrikan.  Berria - Kirola   2006-03-21

Bederatzi aldiz zulatu zuen Celjeren ateko sarea.  Berria - Kirola   2004-11-14

6 alderik aldeko zuloa egin.

Zulatu nuen horma eta irekidura bat egin zen.  Elizen arteko biblia   Ez 8,8

Horma alderik alde zulatu ondoren, irteten saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 442. orr.

Obus batek pareta zulatu, eta hauts hodei bat hedatu zen transmisio aretoan, den-dena lausotuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Murrua gaindiezina zela, ia erabat ezinezkoa zulatzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 224. orr.

Etxeko nagusiak, lapurra zein ordutan etorriko den jakingo balu, ez luke etxea zulatzen utziko.  Elizen arteko biblia   Lk 12,39

Gauez etxea zulatzen harrapatu eta lapurra jo eta hiltzen duena ez da hilketaren errudun.  Elizen arteko biblia   Ir 22,1

Galbahea bezain zulaturiko muki zapiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Horretan, zulatu egin zen txalupa eta ura borborka hasi zen sartzen, eta anaia, txalupa eta lagunak hondora joan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Lehen tiroak atzeko kristala zulatu zuen une berean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.

Sabai-zulo panoramiko pare batek zulatzen zuen arbelezko sabaia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Zulatutako kartoiak erabiltzen zituen datuak sartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 98. orr.

Zaintzailea igo zen, txartela zulatu, eta kalera atera zen berriro.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 76. orr.

Orain, eguzki printzak neguko laino mardulak zulatzen hasi direnean.  Berria - Kirola   2006-03-31

Haren barne-estaldurak hartzen ditu urdaileko eduki azidotuak; ez da harritzekoa, bada, inoiz duodenoko ultzerak zulatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Kantari aritzeko hobi-zulatzen?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 195. orr.

Kristo Jesusen odol preziatuaz askaturiko arimak bekatuaren edonolako zikinez kutsatuak ikustean, esan ezin ahalako samin-ezten zorrotzak bihotz-zulaturik, gupida samurrez haiengatik dolu egiten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Bide bazterreko enbor zulatu haietakoren batean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 102. orr.

Korridoreko ate zulatura begira eusten nion pistolari. "Harresi zulatuen konpontzaile" eta "Etxe hondatuen berritzaile" deituko dizute.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 122. orr.

Aska paraleloen lerroa burdinazko hodi zulatuekin, atari zabalean, errepidera ematen zuen esparruko aldean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 140. orr.

Oinetako zulatuak eta jantziak hautsez beteak zeuzkan agertu zen goizean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

Sos batzuk izaten zituen sakela zulatuetan sartuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

Poltsa zulatuan erortzen zaizkizue lanaren irabaziak.  Elizen arteko biblia   Ag 1,6

Eskuekin tripa estutzen segitzen zuen eta denbora guztian bere gorputz zulatu horretatik ihes egin nahi balu bezala zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 91. orr.

Amaierarik gabeko lan hartan, etengabe azaltzen ziren zenbakiak eta kopuruak, nire zerebro zulatuari erraz asko ihes egiten diotenak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 71. orr.

Bere hira adierazteko, Giza ahotsa erabili zuen, zeina baitzegoen berari loturik hezurrezko esfera-antzeko zulatu baten inguruan estrukturalki ezarririko haragi-masa batez.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 57. orr.

Euriak eta likenek ilundu eta maiztutako harriak, bihurrituak, zulatuak, zorroztuak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Ramalako errepide zulatuan ibiltzera ohituta dago Khaled taxi gidaria.  Berria - Mundua   2004-11-09

· Lur zulatu berria estaltzeko sasi bila joan zenean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 155. orr.

Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

9 (era burutua izen gisa)

Odolak, leku guztietan presiopean dagoenez [...] badu irteteko arriskua, nahiko indar handian irten ere, zulaturen bat gertatuz gero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Zulatua konpontzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 182. orr.

Etapa ezeroso horietakoa izan da, eta, gainera, zulatua izan dut.  Berria - Kirola   2004-07-16

Beraskoitzen zulatu bat izan ninan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 170. orr.

Harrezkero, beste seniparterik ez-eta, susmo txar haiek hartu zituen osabaren ondaretzat, eta susmo horien gainetik Aita Morlansenganako herra, bihotzean zulatua betiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 48. orr.

10 zula-zula egin

Nonbait ere metraila zain izango zela iruditzen zitzaiguan eta ihesian zula-zula egitea baino gauza errazagorik ez zela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 37. orr.

Olio deposituak, gasolina deposituak, zula-zula eginda dago dena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Larrua zula-zula egingo ote diozu geziz edo burua arpoiz zeharkatuko?  Elizen arteko biblia   Jb 40,31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus