Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erleek ez zuten sekula Damian Arruti ziztatzen. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.
Laburtze aldera, beraz: ibil gaitezen tximeleta bezala; zizta dezagun liztorrak bezala. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.
Sakan honetan, eltxoek ziztatu egingo zaituzte. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.
Nire bistatik itsas putzuan barrena galdu arren, han ere itsas sugeak zizta ditzan egingo dut. Elizen arteko biblia Am 9,3
Zaldia ziztatu zuen, bada, eta otsoari oldartu zitzaion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.
Nor ez du ziztatu ote muturren batek, zakarrak hartuxetako bide zaharren batetik igarotzekoan? Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.
-Abisatu zintudan ez zenidala ziria sartu behar, ez? -erran zion, ganibetaz tripontzia ziztatuz. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 269. orr.
Orratz batez ziztatu banu bezala, hitz eta pitz hasi zitzaidan, gelditu gabe. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.
Orratzen bidez akupuntura puntuak ziztatzea da terapia horren muina. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Behatz punta ziztatu zion orratzak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.
Zain horietatik, orratz batez ziztaturik odol tanta bat hartu. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.
Ez zizta gehiago zeure zain horiek, Emmanuel, arren eta arren... Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 118. orr.
Pianotik ziztatuta bezala jaiki, eta bainugelara noa. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.
Ziztatzen gaituztenean bakarrik erreakzionatzen dugu. Berria - Kultura 2004-12-22
Orratzen bidez akupuntura puntuak ziztatzea da terapia horren muina. Berria - Euskal Herria 2006-01-05
Oroitzen zara nola egiten zenidan barre, nire telefonoa baten batek ziztatuta zeukala esan nizunean? Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 26. orr.
Bat-batean hotzak ziztatu nau eta bakardadeak uzkurtu, konkortu bezala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 212. orr.
Hala eta ere, azkenekoz ikusteko begiratu nionean, haren patuak bihotza ziztatu zidan. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 382. orr.
Gandorra janzteko tentazioak ziztatu ninduen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.
Amari deika ari zitzaion neskatoaren ahotsari zerion tristurak Egutxiren bularra ziztatu zuen. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.
Besoan anestesia pixka bat ziztatu, eta lanean hasi zen Hori Wu. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.
Haga bat kendu, luzea eta koskagabea, zutik finkatu hagatxoa, eta gauez haren puntan ziztatzen nuen ogia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.
Mahukak goratuak, eta labanekin haragipuskak ziztatu eta jan egiten zituzten. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.
Bizkarreko min zorrotza datorrenean, Nabokoven tximeleta sentitzen naiz, entomologo batek orratzez alderik alde ziztatua. «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.
-Egun ederraren argi ederrak bere baitara gaitzan bil! -deklamatu zuen, gar xelebre batek ziztatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.
Itsas aingirak, xerrak markatzeko balio duen orratz beltzarekin ziztatuak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.
Erreboltaren hotsak gazte andana ateraraziak zituen beren etxeetatik, gorrotoak eta loria-nahiak ziztaturik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.
Alegera kantatzen zuten, esperantzaren suak ziztatuak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 134. orr.
Baina gure Kopeikin, goseak ziztaturik, honela mintzatu zitzaion: [...]. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.
-Egun ederraren argi ederrak bere baitara gaitzan bil! -deklamatu zuen, gar xelebre batek ziztatua. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.
Hasi kaligrafiarik dotoreenaz kopiatzen, eta gogoa dantzan berehala, eta papera belztearekin batera, tximeleta ziztatuaren irudia. «Kuskue tanden», 2004 - 195. orr.