Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zuhaitz iz 1 landare iraunkorra, lurretik halako garaiera batean adarkatzen den zurtoin zurezkoa duena. ik arbola; zuhamu.

Mota guztietako zuhaitzak sorrarazi zituen lurretik Jainko Jaunak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Baratze erdian zuhaitz bi ernearazi zituen: biziaren zuhaitza bat eta ongia eta gaizkia ezagutzeko ahalmena ematen zuena bestea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Zuhaitzak ere badu itxaropenik; moztu arren, suspertu egiten da eta kimu berriak ematen.  Elizen arteko biblia   Jb 14,7

Han badira irina, eztia, ardoa edo pozoina ematen duten zuhaitzak, arbola klasearen arabera.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 89. orr.

Zuhaitzari ebakia egin behar zaio erdiko bihotzeraino zabalera guztian, eta horrela utzi, ebaki horretatik lehor dadin ondo izerdi guztia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1290. orr.

Sutarako egurra egiten zuen anaiari esaten zion zuhaitz osoa ez ebakitzeko; mozteko zati bat, baina beste bat uzteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Hartu mujik errusiar bat, eraman ezazu Kamtxatkara, eta emaiozu eskularru-pare beroa: hatzak klaskatu, aizkorari heldu, zuhaitz batzuk moztu, eta izba berria eraikiko du berehala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Zuhaitza errotik moztea pentsatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 299. orr.

Egurra egiten zuten anaiei, debekatu egiten zien zuhaitza orpotik ebakitzea, kimu berritzeko aukera izan zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Zuhaitzak mantentzeko eta inausteko plan bat.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Desertua gehiago zabal ez dadin, milaka zuhaitz landatu ditu Txinak azken urteotan.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Gerriko Berdea Mugimenduaren sortzaileak 30 milioi zuhaitz aldatu ditu Afrikan 70eko hamarkadaz geroztik.  Berria - Mundua   2004-12-11

Hango zuhaitzak handitzen hasiak zirela kontatzen zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

Inguru hartan ari zirelako zerrategirako zuhaitzak botatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Bota zuhaitza, moztu adarrak, kendu hostoak, jaurtiki behera fruituak!  Elizen arteko biblia   Dn 4,11

Euri ugarian handiturik, mendi goietatik urjauzi handian oldartzen denean, oihan zatiak eta zuhaitz osoak aurrean eramanez, zubirik sendoenek ere datorren uraren bat-bateko indarrari eutsi ezin diotela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Ez du ikusten haizea, izadian den indarrik handiena, gizonak lurrera botatzen dituena, etxeak eraisten dituena, zuhaitzak erauzten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 302. orr.

Plazako zuhaitz baten kontra bizkarra bermatu, poltsikotik erlojua atera, estalkia altxatu, eta orduari begiratu zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Autoa bidetik atera zen eta zuhaitz bat jo zuen ostiral arratsean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Bidania-Goiazko basoan lanean ari zela hil zen atzo arratsaldean 27 urteko langile bat, zuhaitz bat gainera erorita.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Britainia Handiko zuhaitza da gorostia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 272. orr.

Piztueraren zuhaitza da altza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 119. orr.

Etxeak suntsitu, kaleak desegin, zuhaitzak bota, teilatuak hondatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 354. orr.

Prest dago aizkora zuhaitza hondotik jotzeko.      - 0. orr.

Hango zuhaitzak adarrak goruntz bota ohi ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 490. orr.

Libano mendia ilundu nuen, eta landa zabaleko zuhaitzak ihartu.  Elizen arteko biblia   Ez 31,15

Zuhaitz batetik urkatuko zaitu eta txoriek haragia jango dizute.  Elizen arteko biblia   Has 40,19

Zaldiaran mendateko zuhaitz batean agertu zen, urkaturik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Ehunka biztanlek etxeetako teilatuetan edo zuhaitzetan igota pasatu behar izan dute gaua.  Berria - Mundua   2004-09-22

Tellagorrik zaildu egiten zuen Martin, ibilarazi egiten zion, lasterka eragin, zuhaitzetara igoarazi.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Erregea, berriz, zuhaitz batetik zintzilikatu zuen arratsera arte; eguzkia sartzean, gorpua zuhaitzetik eraisteko agindu zuen Josuek.  Elizen arteko biblia   Jos 8,29

Badakizu gure artean ez dela inor sidondarrak bezain trebe zuhaitz botatzen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,20

Zuhaitza handia eta sendoa egin zen: zeruraino iristen zen, munduaren azken ertzetik ere ikus zitekeen.  Elizen arteko biblia   Dn 4,8

Izurako oihanetako zuhaitzak.  Berria - Kultura   2004-10-06

Ibaia entzuten dut behean, zuhaitzen azpian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.

Bazirela hirurehun urteko zuhaitzak, gure familiaren etxe zaharraren babesgarri.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Zuhaitzak libre hazten ziren han, adaburuak zerumugan bat eginik, hodei berdeak bailiran.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Ibilbideko zuhaitzen adaburuak haizeak astintzen zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Euriak zuhaitzen hostoetan sortzen zuen mar-mar atsegina besterik ez zen entzuten.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 139. orr.

Plazako zuhaitzetako hostoen itzal bihurrien jolasa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 41. orr.

Txoriak zalapartaka ari ziren, zuhaitzetik zuhaitzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.

[Mostaza-hazia] hazten da eta zuhaitz egiten, eta txoriek haren adarretan egiten dituzte habiak.  Elizen arteko biblia   Lk 13,19

-Hosto galkorreko zuhaitza da bizitza -dio gizonak-.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 64. orr.

Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu, baina ez jan ongiaren eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Zuhaitzek zuhaiztia ostentzen dute.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

Zuhaitzengatik basoa ikusi ezin duen gizon ziztrin horietakoa zara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zuhaitz handi baten itzalean eseria aurkitu zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,14

Three Riverseko etxe sakabanatuak ikusten ziren zuhaitz izugarri handi batzuen babesean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Zuhaitz zahar baten motzondoan eseri naiz hurrengo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 13. orr.

Urtegiak egin nituen, zuhaitz gaztez eginiko basoa ureztatzeko.  Elizen arteko biblia   Koh 2,6

Apur bat urrunago, lainotan galduta, zuhaitz sendo eta ordurako biluzien multzoa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 191. orr.

Leihoaren eta sutondoaren alboan zegoen Gabonetako zuhaitz dotore baten artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Zuhaitz garaia beheratu eta txikia goratu egiten dudala, zuhaitz hezea ihartu eta ihartua hezeberritu.  Elizen arteko biblia   Ez 17,24

Vaclav erori egin zen atzeraka eta lurrean zerraldo gelditu eskuak zabal-zabal eginda, zuhaitz eroria, zuhaitz etzana, zuhaitz hila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 264. orr.

Zuhaitz trinko eta ilunen artean ibili ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 230. orr.

Zuhaitz mardul eta hostotsuz jantziriko lorategia ezarri digute hiriaren edergarri. Haizete bortitzenetako batek 500etik gora zuhaitz sendokote bota, eta hondatu zituen kupidagabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Haizeak balantza eztian dilindatzen zituen zuhaitz soildu batzuk ikusi nituen. Leku zoragarri batera iritsi ziren; belar heze ederrez estalia zegoen, udaberri-lorez apaindua eta mota guztietako zuhaitz atseginez betea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Irlandan, zeltar kultura erlijiozkoan, han zituzten zuhaitz sakratu handienetan bost, santutegietako zuhaitz lerdenak, lizarrak ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Zuhaitz izugarriak urak orpotik ateratakoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 25. orr.

Zuhaitz-igelek iluntzean bezala egiten du girringa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 124. orr.

Inez atarian agurtu eta zuhaitz diskretu bat bilatu nuen maskuria husteko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 195. orr.

Amerikar zuhaitz bat, luze-luzea; fruituetan kotoi moduko bat dauka, burko-betegarri erabiltzen dena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Hain ordenatua ikusten duzun izadi honek [...] zertarako sortu ditu fruiturik gabeko zuhaitzak?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 70. orr.

Zuhaitz barren-hutsak ikusi nituen, azala kendu zieten eta hura bera katabuta bihurtu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.

Zuhaitz hosto-trinkoenen artean bilatuko du bakartasuna, baina alferrik izango da dena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

Adar zuhaitz gabeetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bada neguan hostoa galtzen duen zuhaitz-baso ederrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Jendeak olibondo eta beste zuhaitz-aldaska moztu-berriei eragiten die.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Oihua izan zen, tximistak jotakoan zuhaitz hostoek egin ohi dutena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Ederslebenen, berriz, zuhaitz haga luze bat tente ipintzen zuten plazan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Intxaur-oskolak eta zuhaitz-azala erabiltzen ziren ogia egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Begirada oker eta gorputz izugarriko dragoi ohil zuhaitz-gerriari besarkatuak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 311. orr.

Zuhaitz-izerdiaren gorakada udaberrian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

Zuhaitz-igelek iluntzean bezala egiten du girringa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 124. orr.

Hego Afrikako zuhaitz-sugearen azala xerrendatan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

Haize-izpirik ez zebilen oihan debekatuan zuhaitz-gainak mugitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.

Aurrean duen zuhaitz lerroari erreparatu dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 109. orr.

Maldan gorako zuhaitz ilara bikoitz hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Zuhaitz-mota desberdinek nolakotasunak ere desberdinak izaten dituzte elkarren artean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.

Wellingtonia izena jarri nahi izan zioten zuhaitz genero horri, Wellington jeneralaren ohoretan, noski.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 198. orr.

Igantzin zuhaitz landatzeari lotu dira, Pagola eta Egibeltz guneetako 24 hektaretan.  Herria   2003-03-20

Zuhaitz landatzeak, buruan koroak jartzeak, gaueko suak,... ohitura hauek guztiek erakusten digute egun horrek izan duen indarra denbora eta gizaldi guztietan, eguzkia adoratzeko orduan. Anartean, monotonia batean sarturik, zuhaitz-landareen artean banoa aitzina.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

Otate: zuhaitz-landare bat, etxeko tresnak egiteko erabiltzen den zur malgua ematen duena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Zeltiarren Zuhaitz Egutegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Horrela, 13 osaturik, zuhaitz-hilabete bakoitzak bazuen bere presentzia: urtea osatuta geratzen zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.

Horrela, gaurkoan, urtarrilaren 21ean sartzen ziren bigarren zuhaitz-hilean: basa-lizarraren sasoi eta babesean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Ez dio beldurrik behelaino umelari, eta edozein beste zuhaitz-guneri ez dio muzinik egingo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 312. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Neskatila ttipi, pollit bat hurreratu eta sokan gora igotzen hasi da, soka hori mango-zuhaitz bat balitz bezala.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Ez intzentsu-zuhaitzek eta ez piperbeltzak ez lituzkete beren baiak emango, ezta mirrak bere bolatxoak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.

Gorosti zuhaitzaren gabon-kantak ere, horixe abestuko du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.

Zelten eta iparraldeko eremu haien parajeotan, maiatz-zuhaitz deitzen zioten, sasoi honen adierazgarritako bat delako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 197. orr.

Eragotzi zitzaien jakite-zuhaitzetik jatea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 63. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Ezproiek zuhaitz azal zerrendak urratzen zituzten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 126. orr.

Usain hordigarria zeriok hostaila hezeari, iratzeari, zuhaitz-azal puska goroldiotsuen tapiz bigun, labain eta uniformeari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 144. orr.

6 irud/hed

Biziaren zuhaitza bizia bermatzen digun arrazoimenaren bidea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 13. orr.

-Zer gisa hamabi-hamalau familien hire zuhaitz genealogikoa?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Gurasoei galdetu, amona Erikarekin jardun, eta udaletxeko artxibategian arakatu, nire zuhaitz genealogikoa gero eta adartsuagoa zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Aitarekin batera bere familiaren genealogia zuhaitza egiten ari gara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

Ez landatu bihotzean tristuraren zuhaitza.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Horrela enuntziazio-deribazio zuhaitz bat deskriba daiteke: bere oinarrian, eraketa-arauak euren hedadura zabalenean lanean jartzen dituzten enuntziatuak; gailurrean, zenbait adarkaduraren ostean, erregulartasun bera, modu finagoan artikulatua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

Arkeologiak horrela diskurtso baten deribazio-zuhaitza osa dezake.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

7 zuhaitz adar (orobat zuhaitzadar g.er.)

Hartu zuen aizkora eskuan, zuhaitz-adar bat ebaki eta, bizkarrean harturik, esan zion bere jendeari: [...].  Elizen arteko biblia   Epa 9,48

Zuhaitz-adarrak ihartu eta hautsi egiten dira, eta suegurretarako biltzen dituzte emakumeek.  Elizen arteko biblia   Is 27,11

Txoriak isilik zeuden zuhaitz adarretan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Txoriak armadura ikusi orduko, ezkutatu egiten ziren habietan edo zuhaitz adarretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 96. orr.

Kanpin-gasezko argi bat paratu dute zirkuluaren erdian, eta beste bat aldamen batean goian, zuhaitz-adar batetik zintzilik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 88. orr.

Gorazarre eta gorespen artean eta zuhaitz-adarrak eskuetan zituztela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 546. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baratzeko zuhaitz (6); basoko zuhaitz (6); beste zuhaitz (11); edozein zuhaitz (8); edozein zuhaitz handiren (4); hainbat zuhaitz (4); ondoko zuhaitz (4)

zuhaitz adar (10); zuhaitz adar bat (4); zuhaitz adarrak (10); zuhaitz adarren (6); zuhaitz adarretan (7); zuhaitz adarrez (6); zuhaitz artean (35); zuhaitz artetik (13); zuhaitz asko (5); zuhaitz bana (5); zuhaitz banintz (5); zuhaitz bat (74); zuhaitz bat jo (10); zuhaitz batean (17); zuhaitz batek (4); zuhaitz baten (106); zuhaitz baten atzean (10); zuhaitz baten azpian (13); zuhaitz baten kontra (8); zuhaitz baten ondoan (6); zuhaitz batera (11); zuhaitz batera igo (5); zuhaitz batetik (16); zuhaitz bati (15); zuhaitz batzuen (8); zuhaitz batzuk (13)

zuhaitz eder (4); zuhaitz edo (7); zuhaitz enbor (7); zuhaitz enborrak (7); zuhaitz errasti (7); zuhaitz eta (41); zuhaitz gainean (4); zuhaitz genealogikoa (9); zuhaitz gurrutxaga (13); zuhaitz guztiak (17); zuhaitz guztiek (6); zuhaitz guztietatik (5); zuhaitz guztietatik jan (4); zuhaitz handi (19); zuhaitz handiak (5); zuhaitz handien (5); zuhaitz handiren (5); zuhaitz handiren azpian (5); zuhaitz haren (4); zuhaitz hau (5); zuhaitz honen (4); zuhaitz hori (13); zuhaitz horiek (4); zuhaitz horrek (5); zuhaitz horren (13); zuhaitz hostotsu (4)

zuhaitz landatu (4); zuhaitz landatzen (4); zuhaitz lerden (4); zuhaitz luze (4); zuhaitz mota (5); zuhaitz multzo (4)

zuhaitz oso (4); zuhaitz sakratua (4); zuhaitz sendo (5); zuhaitz tantai (4)

zuhaitz zahar (4); zuhaitzez zuhaitz (5)

biziaren zuhaitza (4); bizitzaren zuhaitza (4); gure zuhaitza (4); zuhaitza bezala (6)

hango zuhaitzak (4); zuhaitzak baino (5); zuhaitzak berdeak direlako (6); zuhaitzak bota (7); zuhaitzak botatzen (4); zuhaitzak landatu (4); zuhaitzak landatzen (4); zuhaitzak moztu (7)

zuhaitzaren atzetik (4); zuhaitzaren azpian (6); zuhaitzaren kontra (4)

zuhaitzean gora (5)

beste zuhaitzen (5); zuhaitzen adar (10); zuhaitzen adarrak (4); zuhaitzen artean (49); zuhaitzen artean desagertu (4); zuhaitzen arteko (6); zuhaitzen artetik (14); zuhaitzen azpian (12); zuhaitzen bat (5); zuhaitzen egutegian (4); zuhaitzen eta (6); zuhaitzen gerizpean (4); zuhaitzen hosto (7); zuhaitzen hostoak (4); zuhaitzen pean (7)

zuhaitzera igo (4)

zuhaitzetako hostoak (5)

zuhaitzetan gora (4)

zuhaitzetara igo (4)

zuhaitzetik jaitsi (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus