Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

arbola (orobat arbol) 1 iz zuhaitza.

Lurra lehorra zen; arbolarik ez zegoen, klima gogorra zen, jendeak ere gogorra behar.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Juduaren jakituria geroz eta hobeto ulertzen da, puntu hau azpimarratu ahala: alde batean jakintzaren arbola, bestean bizitzaren arbola.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.

Bizitzaren arbola guztiz handia, hostotsua zen, eta, Elizako aita batzuek diotenez, hilezkortasuna ematen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Zuk lehen aipatu dituzun Bibliako bi arbola horiek topatu zituen, eta jakintzaren arbola itomenean zeukaten bizitzaren arbolaren adarrak bakanduz joan zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

Arbol batean ezarri dituzte kartoinezko bihotz forma batzu, salduak zituztenak etxetan eta beraz arbol sinboloa bete betea zuten bihotz horietaz.  Herria   2003-12-11

Baina heziketa ez dago naturan: heziketak kalte egiten die naturaren ondorioei, laborantzak arbolei bezalaxe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.

Etxearen gainaldean, arbolek osatutako esparrua zegoen egurrezko mahaiekin, itzalean.     «Kuskue tanden», 2004 - 230. orr.

Paisaia ezezaguna egiten zaio, ez du arbolek xuxurlatzen dioten mezua ulertzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 99. orr.

Zumarrak nagusi ziren ezker-eskuineko arbolen artean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Basoa da arbolen elkartea, eta basoak erabakiko du bere kideen ibilbidea, hauen haziak mugitu egingo baitira, iparraldean edo hegoaldean kimu berriak sortuz, eta hauen haziak era berean urrunxeago bideratuz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 137. orr.

Gune batean gelditu naiz bidearen eskualde bakoitzeko arbolen abarrek, ukurtuz, elkar besarkatzen dute, tunela natural eta argitu bat moldatzen dutela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 224. orr.

Airearen presioa aditu nuen soroak gurutzatzen, haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

Egur bila hasi zen, eroritako arbolen adarrik meheenak ebaki nahian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Ongi gogoan dudan hiri handi hartan, aldirietako kaleek argi hitseko farolak zituzten, gero eta argi hitsagoko farolak, landan galtzen zirenak arbolen arteko iluntasunean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

Domeka; ospitale aurrean ematen dut eguna, parkeko arbolen atzean ezkutaturik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 100. orr.

Bizitzan zehar ikusitako arbolen memoria dugulako dakigu orain lehendabizikoz ikusitako hori arbola bat dela eta ez beste zernahi, errealitateak oroimenaren baitan hartzen baitu ostatu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 121. orr.

Arboletan zintzilik jarriak zeuden erbi larrutuak eta oilo lumatuak, eltzeetan sartzeko zain-zain.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Arboletako fruituak eta soroetako uztak ugalaraziko ditut, beste nazioen aurrean gosearen lotsa jasan beharrik izan ez dezazuen.  Elizen arteko biblia   Ez 36,30

Kobazulo bat hartu zuen babeslekutzat, ur garbiko errekak aurkitu zituen, arboletako fruituez elikatzen hasi zen eta basoko piztiei aurre egiten ikasi zuen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 151. orr.

-Zer, baratzeko arboletatik ez jateko esan dizue Jainkoak, ezta?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.

Italian umeak bihurrikeriak egin nahi dituztenean arboletara igotzen dira.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.

Benta ere sarraskitua izan zen, baina bordak mirakuluz iraun zuen, zuhaitz eta arbolez gerizatu txara batean aurkitzen baitzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 296. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gorputz hil baten hezurrak garbitzen dituen hienak, euli bati barrena zurrupatzen dion armiarmak, ez du besterik egiten arbola zintzoak lurrari bere bizitzarako beharrezkoak dituen ura eta gatzak kenduz egiten duena baino.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

Hango jauregi ederraren gibeleko aldean, iduzkiari buruz, bainan Uhaitza ibaiatik ez urrun, arbol handi batzuen itzalpean, beraz ditakeen toki egokienean.  Herria   2001-07-26

Bi egun pasatu ditugu hiri hortan, parke nasai eta arbol ederren artean.  Herria   2005-05-26

Harako bidean, arbol biluziak alde bietara, joan zihoazen emakume biri so gelditu zen; haiek arrunt txikituta zeudela: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 85. orr.

665. urtean, 666aren bezperan (zenbakien egokiera gustatzen zaienentzat diot), bost arbol sakratuok ipurditik bota eta erre zituen sasoi hartan iritsi zen erlijio berriak, Erromakoak noski.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Nere guztizko arboletakoa duzu lizarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ibar luze-zabalak dirudite, ibai ondoko baratzeak, Jaunak ur-ertzean landaturiko aloe edo zedro arbolen antzeko dira.  Elizen arteko biblia   Zen 24,6

Beste tankera bateko bidaia eskaintzen dio irakurleari, batzutan haize gainean basoko arbol-gailurretan barrena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 8. orr.

Aspaldian hil eta menturaz arbol erroetan traukatu zerri zein bildots hilkiak baziren, plastikozko ontziak eta etxeetan beharrezkoak ez ziren mila gauza zaharkitu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Euskal-Herriko oihanetan aurkitzen diren arbol edo zuhaitz moten erabilpenaz, entzunen dugu Jakobe Errekondo.  Herria   2001-06-28

Mandoa arte-arbola handi baten azpian sartzean, arte-adarretan gatibatu zitzaion Absalomi ilea; Hiri gotortu eta hiri nagusi guztiak xehatuko dituzue, fruta-arbolak ebakiko, iturburu guztiak itxiko eta lur landuak hondatuko harriz betez.  Elizen arteko biblia   2 Sm 18,9

Lagun honek beti bere aitaren txeke asko izaten zituen sakelan, fruta-arbolen lursailen jabea baitzuen aita.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 20. orr.

Han berean bi hektareko baratze haundi bat moldatuz, hemendik ereman haziekin (tomate, entselada, tipul, aza eta bertze), eta ere hogoi bat fruitu arbol landatuz.  Herria   2004-04-29

Gero, behin Molly bere etxera joana zelarik, Charlie eta biok fruitu-arbolen baratzean eseri ginen, isil-isilik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 30. orr.

Bere buruari gogor eginda ere, platano-arbolek behin eta berriro hartzen zieten aurrea umeei, eta oroimenari ezin zion hori barkatu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.

Sagar-arboletako batean, uda hasieraz geroztik, sagar-aleak aurkitzen genituen; zeinak, zeharo helduak egon ez arren, eztia bezain gozoak ziren.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.

Lokatzean erdi-lurperatutako harriak, muskerrak mango-arbolen enborretan gora, bizpahiru liztor burrunbaka, eta, hala eta guztiz ere, isiltasuna, min ematerainoko isiltasuna.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

4 arabi sagar arbola (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1)

Landare hotz-urruti eta epelzale hauen artean nabarmena da zitrikoen koadrila: limoiondoa (Citrus limon), laranjondoa (Citrus sinensis), mandarinondoa (Citrus nobilis) eta Arabi sagar arbola (Citrus paradisi). ETC-prentsa   Argia, 2001-03-04

5 arbola-ipurdi

Apustu egingo dizut nirea baietz bota arbola-ipurdi hura baino urrutirago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 37. orr.

Lepic jauna, anaia nagusi Felix, arreba Ernestina eta Axenario gaubeilan daude, tximiniaren inguruan, lau aulkiak aurreko hanken gainean kulunka; sutan, arbola-ipurdi bat, zain eta guzti.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 150. orr.

Gajoak igual uste du arbola-ipurdian eserita txirula jotzen aritzen ziren artzain haietatik gatozela gu...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 157. orr.

6 fruitu-arbola

Lurrean eseri ziren, zenbait fruitu arbola landatuak zituen lur zoko hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Landare bikainak edo fruitu arbolazko erregimentuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Gero, lehen ura zegoen tokietan fruitu arbolak sartu zituzten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 110. orr.

7 fruta-arbola (orobat frutarbola)

Bidetxo asfaltatu eder, fruta arbolaz inguratu batetik abiatu ginen harantz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 77. orr.

Lore arroseko fruta-arbola.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 43. orr.

Zientzilari adituek diotenez edozein arbolatan sor omen liteke mihura, baina, frutarboletan batez ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Alorretan, sagarrondoak eta bestelako fruta-arbolak ikusten ziren hor-hemenka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 77. orr.

Fruta-arbolak ez diren zuhaitzak bota ditzakezue.  Elizen arteko biblia   Dt 20,20

8 gaztaina-arbola (corpusean ez dago; ETCn 3 agerraldi)

Arazoa asko arintzen du ondo-ren ordez arbola erabiltzen badugu, Euskal Herriko eskualde askotan ohitura izan den bezala, adibidez, sagar-arbola, gaztaina-arbola...  ETC-prentsa   Berria, 2019-04-04

Burutik oinetaraino belus eta larru gorriz apainduriko zalduna bide bazterrean dago jarria, gaztaina arbola baten gerizpean, kapa beltzaren gainean.  ETC-literatura, saiakera   Beñat Dardo, Joxan Oiz, Susa, 2006

Gaztainondoa, gaztaina edo gaztaina arbola ("Castanea sativa") Fagaceae familiako zuhaitz bat da. Jatorriz Hego-ekialdeko Europakoa eta Asia Txikikoa da. ETC-entziklopedia   Gaztainondo, Wikipedia

9 granada-arbola

Orain noizean behin haize kirriak granada-arbolaren adarrak astintzen zituen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 30. orr.

10 hurritz-arbola hurritza.

Behin parkera iritsitakoan, hurritz arbola batzuen azpiko eserlekuan jartzen nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

11 intxaur-arbola intxaurrondoa.

Beldur handiz intxaur-arbolaren puntaraino igo zen intxaurrak botatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1068. orr.

Apaiza balitz, oraintxe bertan labana sartu, eta, hesteak aterata, lepoaren jiran jarri, eta hor kanpoko intxaur-arbolatik jarriko nikek zintzilik!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

12 Judasen arbola

Eguna argitu eta bildu ziren denak Judasen arbola sail batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 158. orr.

13 kakao-arbola (corpusean ez dago; ETCn 84 agerraldi)

Kakao arbola edo kakao-arbola ("Theobroma cacao") zuhaitz txiki bat da (4,8 m), "Sterculiaceae" (edo "Malvaceae") familiakoa, Amerika Ameriketako eskualde tropikalekoa.  ETC-entziklopedia   Kakao arbola, Wikipedia

Kakao arbolak zainketa berezia behar du urte osoan, baina makina apartekorik ez da erabiltzen, bai ordea laneskua.  ETC-prentsa   Argia, 2008-07-27

Amerikara joan omen zen XVII. mendean aberastasunen bila, eta kakao arbolaren haziak ezagutu zituen, Mexikoko indigenen eskutik.  ETC-prentsa   Bizkaiko Hitza, 2013-12-13

Kafea sutan erre eta kakao-sailak masiboki suntsitzea, kakao-arbolak ipurditik atereaz.  ETC-prentsa   Berria, 2006-06-10

Milioika kakao-arbola ipurditik atera izanari esker, 2010ean txokolatearen prezioa altxatuko dute.  ETC-prentsa   Berria, 2009-12-26

Lehendabiziko kakao arbolak (Theobroma cacao) era naturalean hazten ziren Amazonas arroko oihan tropikalen babesean.  ETC-prentsa   Berria, 2017-07-23

Erosi zuen lur puskak jadanik bazeramatzan bi hektarea eta erdi kakao arbolaETC-prentsa   Berria, 2019-02-21

14 kaki-arbola kakiondoa.

-Kaki arbola bat gogorarazten dit.     «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

15 kautxu-arbola (corpusean ez dago; ETCn 8 agerraldi)

Zuhaiztiak ehunka akre hartzen zituen, etxaldeko lur hoberenetakoak, eta bi urte lehenago kautxu-arbola gazteak sartu zituen han Dickek.  ETC-literatura, saiakera   Belarra kantari, Doris Lessing (Koro Navarro), Elkar, 2008

Zerua garbi baina distirarik gabe zegoen kale ertzetako kautxu-arbolen gainean.  ETC-literatura, saiakera   Arrotza, Albert Camus (Josu Zabaleta), Erein, 2017

Oker kalkulatu zuten ere milioi eta erdi kautxu arbola landatzeko modua.  ETC-prentsa   Argia, 2009-07-12

Bu Elvi anderea, esaterako, familiako kautxu arbol basoa erretzen aurkitu du Sintang eskualdean.  ETC-prentsa   Argia, 2017-12-24

Klase guztietako mozkinen produkzio, transformazio eta salmentan sartu dira: oliotarako palmondoak eta kautxu-arbolak Asia Ekialdean, soja eta koltza ekoizteko etxaldeak Errusian, esne eta haragitarako behitegiak Zeelanda Berrian eta Australian, alpapatan berezitutako lurrak AEBetan eta Bulgarian...  ETC-prentsa   Argia, 2018-06-03

Peruko oihanek lurraldearen erdia baino gehiago hartzen dute, baina ustiapena ez dago guztiz aurreratua: kautxu-arbola, kaoba, ebanoa, zedroa, palisandroa. ETC-entziklopedia   Peru, Wikipedia

16 laranja-arbola laranjondoa.

Atarian oso ale ederrak ematen zituen laranja arbola bat zeukan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 78. orr.

Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

17 laranja mingots arbola (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Kasu horietan arbola-ren erabilerak konpontzen du arazoa, adibidez laranja mingots arbola eginez.  ETC-prentsa   Berria, 2019-04-04

Ikerketa genetikoen arabera, bergamotondoa limondo eta laranja mingots arbolaren arteko hibridoa da. ETC-entziklopedia   Bergamotondo, Wikipedia

18 limoi-arbola limoiondoa.

Lorategian ezpelak, erramuak, limoi arbola.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Herrialde beroak ikusi nahi nituen, non fama baita olibondoak eta limoi-arbolak hazten direla.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

19 magnolia-arbola

Begiratu diezu lorea aspaldi galdutako sei magnolia arbola itzelei, eta irudikatu dituzu zein eder egongo diren datorren urtean, martxoko eguzkia epeltzen hasten denean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 165. orr.

20 mango-arbola

Muskerrek burua altxatzen zuten mango-arbolen enborretan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Lokatzean erdi-lurperatutako harriak, muskerrak mango-arbolen enborretan gora.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

21 masusta-arbola masustondoa.

Toki honetan, masusta arbolak eta basa mahastiak erauzi eta Medalliongo golf munizipala egin duten honetan, lehenago, auzo bat zegoen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 272. orr.

22 mizpira-arbola

Han bada mizpira arbola bat, eta handik kea ateratzen zelarik, laminek egiten zuten sua zen omen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 164. orr.

23 ogi-arbola (Euskaltzaindiaren Hiztegian ogi(-)zuhaitza agertzen da

Sudurzuloak zabal-zabal zeuzkan su bakartiaren ondoan kiskaltzen ari zen ogi-arbolaren fruituaren usaina hartzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Kolonia britainiarretako esklaboentzako ogi-arbola bila bidali zuten Christian Ozeano Pazifikora.  Berria - Gaiak   2004-10-06

24 platano-arbola (orobat platano-zuhaitz) platanondoa.

Mutilak urkaturik munduko platano-arbola ederrenetan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 23. orr.

Laugarren etxean platano-arbola baten ernamuinak zeuden erorita teilatu gainera eta belardi itxura emana zion atariari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 329. orr.

Gainerakoak parkeko banku ilunenera joan ziren: platano-zuhaitz pare bat zegoen albo banatan, eta haren aurreko farolak ez zuen argirik egiten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.

25 sagar-arbola sagarrondoa.

Baratze koxkor bat eta sagar arbola batzuk zituzten etxe inguruan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 90. orr.

Hara non bost urteko neska-koskorrak erantzuten dion, biak sagar-arbola baten azpiyen zeudela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

Etxe ondoko sagar arbolei mihura kentzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 51. orr.

Sagar-arboletako batean, uda hasieraz geroztik, sagar-aleak aurkitzen genituen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 65. orr.

26 tortotx-arbola artelatza.

Loak hartuta gelditu zen Santxo tortotx-arbola baten oinean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.

Maiz egiten zion bisita bigarren zahagiari, ardoa freskatzen tortotx-arbolatik zintzilik jarria zeukatenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

27 tulipa-arbola (corpusean ez dago; ETCn 5 agerraldi)

Tulipa-arbola eta lizarren kasko altuak plegatzen segitzen nituen haize hotzarekin.  ETC-literatura, saiakera   Ultimes déchets, Itxaro Borda, Maiatz, 2015

Idi-bihotz arbola edo tulipa-arbola ("Liriodendron tulipifera) " Magnoliaceae familiako zuhaitza da eta Ipar Amerikako ekialdean du jatorria. ETC-entziklopedia   Idi-bihotz arbola, Wikipedia

28 udare-arbola (corpusean ez dago; ETCn agerraldi 1) udareondoa.

Arbolari ere era askotara deitzen zaio: madariondoa, madari-makatza, madari latza, madaritza, madaritze, udalondoa, udareondoa, udaretze, udare-arbola, txintila makatza... ETC-prentsa   Argia, 2012-11-18

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus