Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zotal 1 iz laiaz edo goldeaz ateratzen den lur zati belarduna. ik zohi1; mokor1 3.

Lily Briscoek, lotan mugituz, maindireei eutsi zien, erortzen ari denak amildegi ertzeko zotalari eusten dion bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 141. orr.

Garai hartan, gure herria egurrez, harriz eta zotal lurrez egindako etxola multzo bat besterik ez zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

Goldeak lurretik erauzitako zotal ilararen koloreak soro zabalean ereindako kontrastea bera da nagusi neskaren aurpegian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.

Bere kolkorako hasi zen teilatuko zotalpeko txilarrari begira-.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.

2 irud/hed

Lur-zotala hondoagotik hartzean, azaletik lur mamialdera, zizarea lasai, korapiloz bilduta bazegoen, ez apurorik: Zizare korapillatuak legortea datorrela esan nahi du. Ilbeheran ebakita, gogorragoak eta lehorragoak izango ote ziren, akaso, harri-zotal haiek...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

Eguzkiak urtzen ditu elur-zotalak, izoztuak eta hormatuak izan arren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Espaloiak aitzurtuko ditut, eta desidiazko zotalak irauliko, bizipozaren urregorria kausitu arte.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 194. orr.

3 zotal egun (orobat zotalegun)

Urtarrileko lehenbiziko hamabi egunei zotal-egunak deitu izan zaie: haietan zer-nolako denbora egiten zuen, halakoa izango zen urte osoko eguraldia ere, batzuen ustez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 38. orr.

Zeri begira sortu dira zotalegun edo igarregun hauek?” Zotal Egunak" ipuina zuzena balinbada, aurtengo udan ondartzek izanen dute arrakasta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 15. orr.

4 zotal ikatz erregai harroa eta arina, zingira lekuetako belardietan eratzen dena. ik zohikatz.

Mikel Strogoffek zaldiari eragin eta zotal ikatzezko belardi batean zehar jo zuen aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus