Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zola 1 iz hondoa, sakontasuna duen zerbaiten behealdea edo atzealdea. (behealdean)

Gorpuak kutxaren zola jo zuenean, izugarriko azantza hauteman zen bildutasunak kateztatzen zuen gelan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Otarrearen zolatik ez da, ordea, kobrarik altxatzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 39. orr.

Bere pala hartu eta urmael zolatik lokatz eta belar puska tzarrak kentzeari ekiten dio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 159. orr.

Bota itsasoaren zolarat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 144. orr.

Han lepoa, han oihana, han bide xendera bat, han ur xirripa bat errekaren zolan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Sekretua hobiaren zolaren zolara eramanen nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.

Hustua nintzela senditzen nuen, indarrik batere ez, ziloaren zolan nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Horra non, ohartu gabean, aitaren zigarro bat harturik, ari nintzela tira eta tira, kea biriken zolaraino igorriz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.

Dakidana da bihotzaren zolatik atera zela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

So egin zautan eta haren behakoa ene bihotzaren zolaraino sartu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.

Gisa berean, irrits-gurariak eta haserrekorrak goi-fakultateetan eta arimaren zolan dute beren sustraia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Auhena eztarri zolan ito nuen, ozendu baino lipar bat lehenago.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Zintzur zolatik arkuma mehatx eta ahul bat ateratzen zaio.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Bere sakela zola bezain ongi ezagutzen zituen gudaroste espainiarren nahiz frantsesen ibilbideak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

Martizek lurrean kukubilkaturik, mihimen gotorrenak gurutzean jarri zituen, zare zolaren oinarria osatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Azkaine eta Senperearte hortan, bada urtegi bat aspaldixkoan muntatua, Helbarruneko zola hortan hain xuxen.  Herria   2001-05-31

Ibai-zolan ari zirenek orduantxe asmatu zuten beheko mukulua kablearen muturrari lotzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Ibar edo haran zola zabala delarik, "naba" deitzen dügü zübereraz.  Herria   2003-02-20

Zuk ere nik bezala, poza eta nahigabea sumatuko duzu zeure bihotz zolan hemengo istorioak irakurrita.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 8. orr.

Mendiko burdin meatze bezala da hauen arima-zola: argi-errainu bat ere ez zaio iristen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Hau da arima-zola, non ezkutuan bizi baita Hirutasun-irudia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.

2 (atzealdean)

Bere biboteko brillantinak zabaltzen zuen mugeta-urrina aditzen nion eta, garbi asko, distira gorrixka ikusten begi argitsuen zolan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.

Burutan erabili nuen harpe zolatik so zegokidan troglodita gizabasa hori ene zain egona zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Botigaren zolan, dilindan, kolore gabeko erridau bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.

Ranchiko katedralean ere, elizako zolan esertzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 182. orr.

Janinaren aluaren zolan zakila esku-bristaz landatzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.

Aldare bat egiten zen eliza zolan, dena xirio eta lore, xirioen usaina elizaren bete, gauaz, berantean, jendea hor egoiten zen adorazionezko otoitzetan, beilan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Argi ttitta ttipi batzu zeru zolan, hain urrun.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Begiak zorroztuak lagunaren begietan finkatuak, begi zolan den segeretua bortxatu nahiz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

Zeru-zola urdin bizi-bizia zegoela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

Era berean Semea jaiotzen ari da arima zintzoaren izate-zolan, Jainkoarekin bat eginiko arimarenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Itxarongo du Jainkoa jaio dadin apaltasun-zola honetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

3 behealdea.

Eliza zola hura mukurru betea, lehen galeria ere berdin.  Herria   2005-04-14

Pantaila-zolako tresna-barratik, leihoxka batek ohartarazi ninduen horraino idatzitako karaktere kopuruaz: 2734.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Belokeko mendixkaren zolan, Paris jauna ikusten dugu, harritua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 14. orr.

Ordu erdi baten buruko, hiri erdira banoa, patar luze baten zolan dago Sahagun zaharra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

Baionatik Kanbo alderat doan errepidean, patar baten zolako bihurgune batean, auto bat zerbait gisaz joan da arrunt zeiharka eta arroilarat uzkaili.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Noizbait joan ziren etorritako bidetik, gorpuz eta gorputzez emokaturik utzita murru zola.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Somoza hitzaren etimologia ez zait arrotza "sub montia", mendi zolan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.

4 oinez eta kidekoez mintzatuz, azpialdea. ik zoru 6.

Kilimak egiten zizkidan alfonbra lodiak oin-zoletan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Oin-zolak zoruaren kontra tinko zapaltzea beste biderik ez dut; hotza dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Ezkonduta dago, eta katolikoa da burutik oin-zolaraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 96. orr.

-Hanka zolak epelduko ditiat pixka batean, aditu duk?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 184. orr.

Uste dugu haren zango zolako larrua ez zela nolanahikoa eta ez zuela kezka handirik itze txarrak lurrean kausiturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.

Zango zoletako pintz lehertuak perekatu zituen, mina doi bat goxatu beharrez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 26. orr.

Mina nuen hanka-zolan hainbeste ibiltzearen poderioz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.

Nire zango-zola azeleragailuan landatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Ongi jakin gabe oin-zolak ere lurrean ote nituen edo airean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 244. orr.

5 oinetakoez eta kidekoez mintzatuz, zorua.

Nire zapaten gomazko zolek zarata gehiegi egin dute ibilbide amaiezinean zehar.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 105. orr.

Gorbata eta zapata lustratuak, kartoi puskak barruan, zolak zulatuta zeudelako.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.

Ibiltzeko arazoa dauka eta horregatik zapata baten zola bestearena baino lodiagoa du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Oinetako beixetako baten zola fin eta labainkorraren arkuan, papertxo zuri luzanga bat zuen itsatsita.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Oinetakoen zolak salduko lituzke lengoradu pare bat balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Oinetan espartin tzar batzuk, zola jana zutenak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Neguan kloskak bagenituen oinetan, oraingo gorako zapetak bezalakoak, baina zola zurezkoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

Larru landuzko bota baxuak zeramatzan oin txikietan, zola lodi samarrekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Harriek mina ematen zioten oinetan, zapaten zola higatuetan iltzatzen baitzitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Luzatzeko, zabaltzeko, josteko, zolak emateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.

Egurrik gabeko estufaz, zolarik gabeko oinetakoez, hornidurarik gabeko saltokiez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 203. orr.

Apain eta dotore jantzi gintuan, gorbata eta zapata lustratuak, kartoi puskak barruan, zolak zulatuta zeudelako.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 59. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zapata-zolak nahi baino gehiago higatzea egokitzen zait halakoetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

Gerruntze gorri batek eusten zien haren bularrei, eta urrineztaturik zeuden haren sandalia-zolak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Ene zango hauntuen gatik doi-doia espartin zolak uhalekin lotuak ibiltzen ahal ditut.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Iratzarritakoan, aita ikusi dut berehala, haren bota-zolak ikusi ditut, beren iltze higatu eta guzti.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

7 zorua; lurra. ik zoru 1.

Gela hura handia zen, harrizko paretak eta zola Persiako tapizeria miresgarrienez estaliak ziren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.

Solairuetako zoletan, berriz, oso kontuan hartu behar da azpian ez dadila egon zoladuratik gora aterako den paretarik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Harathonat hasi zen sukaldean zola ostikoz jotzen guk behean jakin genezan zenbat sufritzen ari zen gure kulpagatik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.

Mahaiaren aitzinean, jarleku bitxi bat, betoinezkoa hori ere, zolari lotua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Zolan kristal hautsiak, orraziak, botoiak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Baldosa zuri-beltz handiek estaltzen zuten zola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Tenpluaren altuera hartu zolatik sabaiko kasetoietaraino, eta bana bedi hiru eta erdi partetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

Amorruz jotzen zuen euritakoarekin zola harriztatuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.

Ondo ezagutzen zuten galtzadako eta espaloietako zola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.

Kale garbitzaileek, bi ordutik behin, zola garbitzen zuten ur ugariz, eskuila latzak pasatzen zituzten orban gorriak kentzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Lurrean borobilean jarriek burdin-makilez zola kolpekatu zuten, erritmoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 208. orr.

Saran, herritar guziak eliza barnean ehorzten ohi zituzten, eta zola osoki hilen harlauzez estalia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Etxe horrek, lehenago, ba omen zituen hiru estai, zola baino beherago.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 129. orr.

Su-pizteko untziak -hortarako antolaturik-, bi zoletako zigareta untziak, paztilla boatak, nik dakita zer oraino.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

8 (izenondo eta izenlagunekin)

Aztalaz lehertu zion sudurra eta odola barreiatu zen sukaldearen zola garbian.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 49. orr.

Zaldiak lehia bizian jardun zuen, zangoak zola irristakorrean tinkatzeko ahaleginean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Gela ertain bat zen, dotorea, zola argizariztatu eta dirdaitsuarekikoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 277. orr.

Harrizko zolaren gainean Minimax markako suitzalgailu bat zegoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 70. orr.

Linterna bat lurrera erori zen eta argi ematen segitzen zuen legarrezko zolan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.

Industria gehiegia, kutsadura, berotegi-efektua, itsas zolaren zulaketaz baliaturiko petrolio-indusketa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 93. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Inprentako lur zolan bata bestearen gainean anabasa ederrean pilatzen ziren, paper zaharrarekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Euriak karrika zolak distirarazten zituen eta hiriko argiek ilunpean gidatzen ohitutako Agata beraztu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 229. orr.

Karrika zola inoiz baino emokatuago ageri da zaldi gorotzez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Zanga ondoak-eta gustatzen zaizkio, bertako hezedura xurrupatu eta zorua lasaitu egin ohi du, zopa-zopa dagoen buztin-zola arindu eta aretu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

10 erreka-zola

Bizikleta, baina, erreka zolan zegoen, metro eta erdiko zuloan.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Bi tonako bat zikin bildu dute, eta oraino gelditzen omen da behargabekeria frango erreka zola horietan.  Herria   2001-05-03

Urepeletik beheiti heldu da, mendi mazeletako basuretatik, erreka zoletan sortzen diren iturrietatik, Bankako, Izpegiko, Lixketako, Urdozeko erreketatik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.

Erreka zolaraino eraman zuen bere laguna, errestan, itzulipurdika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Erreka zolaraino eraman zuen bere laguna, errestan, itzulipurdika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

11 zola-zola (toki atzizkiekin)

Han, zola zolan, mendiaren oinetan, mendiek inguratzen duten eremuak, alimaleko osin ilun bat iduri zuen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Nafarroako zola zolan, Tuteran, kulturaren bizitzeko manera aztertua izan da.  Herria   2005-09-22

Nafarroaren hegoalde zola-zolako nafar batzuk behintzat mendialdeko nafarren aurkakoak, euskararen eta euskaltasunaren kontrakoak bezala agertzen dira.  Berria - Kultura   2004-05-14

Eza nagusituz, Europaren karroa itzulipurdika joanen dela erreka ilun baten zola-zolarat eta handik ateratzeko gero ederrak ikusiko direla!  Herria   2005-03-31

Oroitzapen hunkigarri bat izanez arte hortan joanak diren bederatzi lagunez, meza bat zinez ederra eman dugu denek katedralean jende alde ederra ere juntaturik bere apezeri Eliza-Nagusiaren zola zolaraino beterik diosesaren otoiz-etxea.  Herria   2001-06-21

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus