Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kamuts 1 izond zorroztasunik ez duena.

Running Wild kanta ere aditzen zen, lausoki, gramofonoaren orratz kamutsaren azpian karrankari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.

Aizkora kamutsarekin, zorrozten ez baduzu, lan handiagoa egin beharko.  Elizen arteko biblia   Koh 10,10

Labana sartu zian bularrean, baina kamutsegia zuan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Behin belarrian sartu zuen orratz luzearen punta kamutsa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 94. orr.

Punta kamutseko txapin takoi altuetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Badakizu, Beñat, ofiziale onak ez duela lanabes kamutsik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 209. orr.

Holakoxe arrazoi biribilak botatzen dituzte dena dakiten gizajoek, eta biribila kamutsa da beti, sarkortasun gutxikoa eta zorroztasunik batere gabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

2 irud/hed

Cabañas kaporal mengelaren begitarte kamutsa, kopeta zimurrez betea.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 109. orr.

Xehearen usteak kamutsak eta ezjakinak direla, alegia, herri xehea bera bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 85. orr.

Adimen kamutsekook baino argiago ikusten duzula dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 515. orr.

Hau bururik kamutsenak ere uler dezake honakotik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 357. orr.

Zein motzak eta kamutsak ziren ondoan suertatu zitzaizkidan lagunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Positibista motza eta kamutsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.

Bilbo, Paris edo Londres bezalako hirien detraktore kamutsek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 204. orr.

1979ko Estatutua diktadura luze baten ondorengo garaiaren fruitu kamuts bat izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

"Sabel huts, zakil kamuts" esan omen zuen norbaitek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.

3 (erkaketan)

Eskolapio tolosarra bera, erdalduna, borondate onekoa baina zokormazoa baino kamutsagoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 73. orr.

4 angeluez mintzatuz, 90º eta 180º artekoa.

Harresiak alde hauetatik segitzen zuen, angelu kamutsa eginez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.

Konturatu nintzen zorrotzak zirela orain burdinazko angeluetako bi, eta, hortaz, kamutsak beste biak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 115. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Baina ziega hain zen txikia, ezen bazirudien zokoak ez zirela angelu-zorrotzak, angelu-kamutsak baizik, eta erdira bultzatzen zutela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Begirunerik gabeko buru-kamuts haiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.

Ondoren, adinaren zartako bortitzek gorputza zigortu eta lohadarrak indar-kamuts jausitakoan  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 191. orr.

6 (adizlagun gisa)

Olaizola I.a kamuts aritu zen, asko joz baina tantoa ezin bukatuz.  Berria - Kirola   2004-08-07

Erasoan, ordea, kamuts jarraitzen du Realak.  Berria - Kirola   2004-03-11

Titin, ordea, beste batzuetan baino kamutsago agertu zen.  Berria - Kirola   2004-07-13

7 (izen gisa)

Noski, lege bidezkoa den horrek, lege gehienak bezala, izango dituela bere kamutsak ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 180. orr.

'Bizarxafla erabili didazu, Andoni!' esaten zidan aitak, bere bizar labanaren kamutsaz ohartuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erasoan kamuts (5); kamuts aritu (7); kamuts aritu zen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus