Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Beharrik Hazparneko suhiltzaleak fite jin direla, hauieri juntatu direlarik Iholdikoak eta Kanbokoak. Herria 2004-01-01
Beharrik publiko hori ona baita eta prestua, jokoaren faltan arrailleria batek oro arranjatzen ditu, biperrak salda hila bezala. Herria 2005-12-01
Orai Euskal Herrian kantuak beste itxurarik badu beharrik. Herria 2003-12-11
-Eta beharrik meza dugun, bertzenaz... anitzez makurrago ibiliko ginateke. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 58. orr.
Beharrik herri ttipia baita, eta orrialde guti baita urte bakoitzeko! -gehitu zuen, umoretsu. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.
Beharrik, anitz egun falta ziren artean Maximilian plazaren benetako arimari antzemateko eta, erran bezala, egun hartan kezkatzen ninduen gauza bakarra goiza nire xake liburutik urrun eman behar izatea zen. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 25. orr.
Beharrik xira bat zuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.
Beharrik oraino bazen arno zahagirik hustu gabe. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.
Esan banio ere ez zen ezer gertatuko: inork ez zizun itxarongo lantokitik irtetean muturrak txikitzeko, inork ez zizkizun autoaren gurpilak zulatuko; jende zibilizatua gara, beharrik. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.
Ez nago luzerako, beharrik. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 58. orr.
Baina, beharrik, sukaldaritzan ari zen lanean. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 11. orr.
Beharrik, tarantasa denboraleak zeharka baino jotzen ez zuen zoko sakon hartan aparkatu ahal izan zuten, edonola esanda. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 151. orr.
Beharrik, Romani aitortzen zitzaion artean Durrutiren hurrengoa izatearen kategoria eta buruzagitza, eta hark erabaki zuen: txofer neu joango nintzen, eta ondoan, Roman bera. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.
Irribarre zirraratsua egin nuen Fubuki gogoan: "Zeinen jatorra den! Beharrik hemen dagoen!". Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 36. orr.
Beharrik itxaropena tematsua da; eta ahula da xutik egoiten, ahula delakotz. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.