Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erotu naizela uste duzu? Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 173. orr.
Gero, pentsatu zuen gonbidatua erotu ote zen bat-batean, eta, izuturik, adi-adi begiratu zion, baina gonbidatuaren begietan baretasun erabatekoa zen nagusi. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 58. orr.
-Garbi hitz egizu, erotuko naiz bestela! Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.
Erotua nintzela iruditu zitzaidan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 209. orr.
Beste astebete hemen, eta erotu egingo naiz. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.
Senarra ere ia erotu zait, hor bainabil beti jirabiraka, abesti hori ahopetik kantaka. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 27. orr.
Emakumearen iduriz, hainbertze egunkari irakurririk eta telebistan eta irratian hainbertze albistegi ikus-entzunik erotu zitzaion osaba. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 57. orr.
-Erotzen ari naiz, horixe da dena, hain ikaragarria da guztia. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 322. orr.
Egunean-egunean erotzen ari baitzen izeba, aitaren aldetiko osabarenera joan ginen bizitzera. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 7. orr.
Ez dakit zer gertatzen ari den, bainan erotzen ari gara Frantzian: [...]. Herria 2002-10-10
Askotan erotzen dira erleak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 198. orr.
Erotu behar baduk, bakarrik erotu hadi. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.
-Printzea erotu egin zaigu! Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.
Eroarena nola egingo dut ordea, erotua banago? Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.
Erotuta ibiltzen dira irakasleak. Berria - Gaiak 2006-03-12
-Hi seko erotuta hago, ezta? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.
Satanek, eroturik, ihes egin zuen, eta santuak, makila bat harturik, atzetik jarraitu zion. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
Ripper zaunkaka sartu zen gelara, eroturik bezala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.
Erotu uste nuen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 168. orr.
Jendea pozez eroturik dago. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.
Eperrak, eroturik, kaiolako burdinak mozten saiatzen ziren mokoaz, erabat larri. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.
Oihuka hasi zaie euskal mutilei, eroturik antza: [...]. Txillardegi «Putzu», 1999 - 140. orr.
-Hori ez nuke egingo, ezta erotuta ere. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.
Haien azpian mutiko txiki-txiki bat agertu zen, ile-kizkurra eta hain txukun jantzitakoa, non emakumeek erotuta ematen baitzuten. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 213. orr.
Batzuek uste dute erdi erotu edo egin dela, baina berarekin hitz egiten dudan bakoitzean, betiko Stanley zaharra da. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.
Bakarrik, erdi eroturik, abaildurik sartu nintzen gelan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.
Atzo erotzeko zorian egon nintzen. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.
Hemen nago ni nerbioetatik erotzeko zorian, eta zu trufaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 343. orr.
Ospitalean zegoen, erotzeko zorian (nerbio-porrotaren mugan), eta margotzea, antza, soluzio edo sendaketa modu bat izan zen berarentzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.
Erotzeko modukoa duk. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 108. orr.
Burrunba erotzekoa izan zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.
Erotzekoa ere bazen, telefono deietatik hain zintzilik bizi beharra. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 128. orr.
Bi alaba izan zituzten, Marina eta Ada, bi alaba, biak ala biak erotzeraino maite zituztenak, senar-emazteek elkar erotzeraino maite baitzuten biek ala biek. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.
Pentsamendu hark erotzeraino betetzen ninduen, eta atera etxetik eta euripean ibiltzera joaten nintzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.
Txarrena, ordea, orain maiteminduta nagoela, erotzeraino maiteminduta. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.
Erotzerainoko oinaze zakar batek hartu dizkio zainak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.
Aitak erotu arte edaten zuela ohartzeko aski handia izan zen egunetik, ez zuen sekulan gehiago negarrik egin. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.
Erregaiaren prezioa «erotu» egin dela onartu eta ekoizpena handitu dezakeen herrialde bakarra Saudi Arabia dela zehaztu zuen. Berria - Ekonomia 2004-08-04
-Te-ontzia erotu egin zen eta ur irakin txorrotadak botatzen zituen alde guztietara. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.
Ez dira gai kasinoa erotzen denean, ekaitz finantzarioa baretzeko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 229. orr.
Erotu egin al zaio alabari? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 165. orr.
Lanturuka hasi zen ozenki, bere umeek erotu egiten zutela, batez ere Sebastianek. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.
-Maitasunak erotu egiten zaitu, garuna azpikoz gora jartzen dizu, ikuspenak ikusarazten dizkizu, eta, batez ere, min ematen dizu, min handia. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 220. orr.
Errealitateak erotzeraino horditzen zituen, eta, bizitzarekin bat eginik, heriotzak espektroak sortzen zituen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.
Jo eta jo hasi zitzaion, beti ahoan, amorruak eroturik. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 112. orr.
Musika isildu zen, baina pattarrak erotutako basati hark garrasika jarraitzen zuen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 130. orr.
Amaren aldetiko izeba egunetik egunera erotu egiten omen genuen, eta aitaren aldetiko osabak zioen garaia baino lehenago hilaraziko genuela. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 42. orr.
Denbora-jiratzaile horrek ia erotu egin nau, eta itzuli egin dut. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 347. orr.
Ezertan pentsatzen hasi orduko zutik ginen, izumen ergel batek eroturik, ihes egiteko prest. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.
Gero ezer ez zen entzun, erabat erotu gintuzten bi minutuz. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Horrexetan neukala erotuko ninduen atsekabea. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 136. orr.
Erotu behar gintuen animalia hark! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.
Monsieur Le Blanc-ek ezin zuen neskaren desagertzea esplikatu, eta larritasunak eta izuak erotu beharrean zeukaten Madame Rogêt. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 131. orr.
Ero hark ere ez al zuen hil arte errege zela uste izan, erotu zuen kolpea hartzerakoan erregez mozorroturik baitzegoen? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 223. orr.
Egunkariak etengabe ari dira inbasioari buruz gauzak idazten, eta jendea erotzen ari dira, honelakoak esaten baitituzte: [...]. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 191. orr.
Nola erotuko du isiltasunak, urteetan gauero fusilamenduko deskargak entzun dituena? Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 100. orr.
Haien aurpegi erotuak eta haien eskuen imintzioak ikusi nituen! Preserbatiboa ipintzen zidan, eta txortan egiten genuen, zaldi erotuek bezala. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 337. orr.
Zerbaiti heldu nahi zion bakoitzeko, itzuli bizkor bat egiten zion eskuak, sigi-saga erotu bat bezala, bila ari zena ukitu aurretik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.
Bihotza, etxea eta ohea eskaintzen zizkidala iruditu zitzaion nire desio erotuari. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.
Hara joango gintuan hirurok, eguzkitan patxadaz etzatzera, eta gaueko kilkir erotuen orkestra desordenatuarekin batera gure amets erotuak egia bihurtzera. Berria - Kultura 2006-02-16
baina erotu (3); bat batean erotu (3); bat erotu (4); batean erotu (3); edo erotu (3); erdi erotua (4); ere erotu (6); erotu al (9); erotu arte (4); erotu bat (3); erotu behar (9); erotu behar nuela (3); erotu beharrean (11); erotu beharrean ari (3); erotu bezala (3); erotu bezala egin (3); erotu egin (75); erotu egin al (11); erotu egin dela (6); erotu egin haiz (4); erotu egin nintzen (3); erotu egin zara (3); erotu egin zela (5); erotu egin zen (6); erotu egin ziren (3); erotu egin zituen (3); erotu egin zuen (4); erotu egingo (31); erotu egingo naiz (13); erotu egiten (37); erotu egiten da (8); erotu egiten dira (9); erotu egiten zen (4); erotu eta (12); erotu ez (3); erotu gabe (5); erotu haiz (4); erotu ote (3); erotu zara (7); erotu zen (8); erotu zituen (3); erotu zuen (5); erotuko naiz (4); eta erotu (5); eta erotuago (4); filologoa erotu (4); filologoa erotu egiten (4); hori erotu (3); ia erotu (6); jendea erotu (3)
begiak eroturik (4); black erotuta (3); black erotuta dago (3); erdi eroturik (3); erdi erotuta (5); eroturik bezala (7); eroturik zegoen (3); erotuta al (5); erotuta al hago (3); erotuta bezala (12); erotuta dabil (3); erotuta dago (14); erotuta dagoela (6); erotuta daude (7); erotuta egon (3); erotuta ere (13); erotuta ere ez (5); erotuta eta (3); erotuta gaudela (4); erotuta hago (7); erotuta nago (4); erotuta nagoela (7); erotuta nengoela (4); erotuta ote (3); erotuta zaude (11); erotuta zaudete (4); erotuta zegoela (12); erotuta zegoen (8); eta erotuta (9); ezta erotuta (6); ezta erotuta ere (6); guztiz erotuta (3); hain erotuta (3); seko erotuta (3)
erotzeko eta (3); erotzeko moduan (3); erotzeko modukoa (7); erotzeko zorian (15); erotzekoa da (4); erotzen ari (16); erotzen ari naiz (3); erotzen dira (4); erotzen dira erleak (4); erotzen eta (3); erotzen hasia (7); erotzen hasita (3); erotzeraino maite (5); eta erotzeko (3)