Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

zirrimarra 1 iz gaizki taxuturiko marrazki edo letra multzo ulertezina. ik zirriborro.

Begirada maltzur, garratz, plazent edo trufariak adierazten ditu, zirrimarra batez, denetaz irri egiteko filosofia gauzatuz.  Herria   2005-02-10

Autoenak izaten ziren gehienbat Stephenen zirrimarrak, eta tarteka animalienak nahiz pertsonenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Lapitzaren puntak dardar egiten zion eta paperean kardiograma baten antzeko zirrimarrak egiten zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 82. orr.

Zirrimarrak egiten aritu zen Léa, bere bi neben begirada ernearen pean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 239. orr.

Bere zirrimarretatik ateratzen zuen bizimodua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 21. orr.

Ume normalek garapen-sekuentzia bat pasatu behar izaten dute urratsez urrats, hasi zirrimarrak egitetik eta irudi eskematiko eta geometrikoekin jarraituz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

Lehenengo ikerketen arabera, esku bakarrak sortutako zirriborro bat da, zenbait orrialdetan, gainera, zirrimarrak ikus daitezke.  Berria - Kultura   2004-02-19

Halako ebokaziorik gabe goibelegi gertatuko lirateke zirrimarraren tintak, eta irakurleak liburua itxi beste erremediorik ez luke, sendaezineko malenkonia beltzez zauritua barren-barrenetik arima.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 161. orr.

Takigrafia zirrimarra huts bihurtzen da, beti ere markatutakoa gero ulertuko duzulako ustean.     «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Haiek, ordea, zirrimarra multzoa baino ez dute ikusiko ustez emakume baten irudia jaso behar zuen mihisearen tokian.  Berria - Kultura   2006-02-02

Bereziki garbia zen hori Nadiaren kasuan, itxura zenez ez baitzituen pasatu zirrimarra, eskematizazio eta zapaburu faseak, eta edozein ume normalek ez bezala marrazten baitzuen marrazten zuenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

3 ziriborroa.

Iraultza nagusienek sortu dituzten ideien ezberdintasuna aurkeztu nahi dut azaleko zirrimarra batean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus